domingo, 26 de octubre de 2025

 

1. Eguna (2025/08/15)

Bidaia lasaitasunez egin dugu eta azkar instalatu gara. Nabaritzen da kanpina ezagutzen dugula. 


Hondartzara joan gara eta gero Fernando eta Itxasorekin afaltzera. Ondo pasatu dugu elkarrekin.

2. Eguna (2025/08/16)


Unitzer eta Aitziber etorri dira gaur. Beraz, kanpinean oporrak hasteko bazkaria egin dugu Hondartzako Tabernan. Gero, hondartzara.

3. Eguna (2025/08/17)


Toldoak jarri ditugu partzelan itzal gehiago egon dadin. Egun hauetan bero asko egiten ari du. 

Arratsaldean gurasoak Merlin Beach txiringitoan egon gara, garagardoa disfrutatzen. Eguna amaitzeko La Cova pubera joan gara.


4. Eguna (2025/08/18)


Lagunak Cala Montgo-ra joan dira, baina Ana eta biok, alabak kanpinean ez daudenez, aurten ez joatea erabaki dugu. Kanpinean lasai geratu gara.

Gauean jatetxe katalaniarra tipiko batera joan gara afaltzera. Oso ondo afaldu dugu.


5. Eguna (2025/08/19)

Bartzelonako aireportura Leire ekartzera joan behar izan gara. Leire Alemaniatik etorri da, han 3 aste pasatu ditu. Pizza pare bat afaldu dugu eta Leirek bidaiaren anekdotak kontatu dizkigu.

6. Eguna (2025/08/20)

Goizean euria egin duenez, lasai geratu gara kanpinean. Azokara joan nahi genuen, baina plana kantzelatu behar izan du.

Arratsaldean ere pixka bat euria egin du eta Merlin Beach-ra afaltzera joan gara. Paella oso goxoa jan dugu.


7. Eguna (2025/08/21)

Gaur Camí de Ronda egitera joan gara, Far San Sebastiatik Tamariura eta buelta. 10 km-ko ibilbidea izan da. 


8. Eguna (2025/08/22)

Goizean hondartzan pixka bat egon gara. 

Gauan Mas Gusso jatetxera joan gara, Leire agurtzeko, larunbatean Turkura joango da. 

9. Eguna (2025/08/23)

Oso goiz jaiki gara aireportura joateko. Leire Finlandiara joan da eta Irati Bilbotik etorri da. Kanpinera bueltatzeko, trafiko aurkitu dugunez, kontuz eta lasaitasunez joan gara. Azkenean, bazkaltzeko ordura iritsi gara kanpinera.

Gauean guztiok elkarrekin barbakoa egin dugu. Helduok baino ez gara egon, gazteak Maddiren urtebetezea ospatzera joan dira

10. Eguna (2025/08/24)

Goizean hondartzan egon gara, egun ederra izan dugu. Arratsaldean Besalu ikustera joan gara, herri oso polita eta giro oso ona zegoen.


11. Eguna (2025/08/25)

Egunsentia hondartzara ikustera joan gara Ana eta biok. Gero efun osoa pasatu dugu kanpinean. 


Afaltzeko barbakoa egin dugu. Primeran.

12. Eguna (2025/08/26)

Goiza eta arratsaldea hondaetzan pasatu dugu. Gauean L'Horta de Can Patxei jatetxera joan gara afaltzera, leku oso cataloniarra eta atsegina, jakina.

13. Eguna (2025/08/27) 

Goizean euripean esnatu denez, gutxi egin ahal izan dugu. Arratsaldean gelditu da eta gauza batzuk batzeko aprobetxatu dugu.

Gauean Iratirekin Mas Gusso jatetxera joan gara, joan den astean Leirerekin joan ginen. 

14. Eguna (2025/08/28)

Batzeko eguna da gaur, baina, ez da zaila. Eguna kili-kolo atera da, baina, beno, behintzat ez du euria egiten. Bihar Lezamara eta astelehenera errutinara. Baina, lasaitasunez, gainera Lezamako jaiak hasiko dira.

sábado, 25 de octubre de 2025

Galiza

 1. Noia (2025/07/31)

Bazkaltzeko orduan iritsi garenez, erdira joan gara zer edo zer jateko. Bazkaldu eta gero, maletak etxera eraman ditugu eta pixka bat deskatsatu gara.

Arratsaldean Broñara joan gara. Hondartza disfrutatzeko egun ederra atera da.

2. Noia (2025/08/01)

Bueltatxo bat eman dugu Noiatik. Plazara joan gara eta kabratxo erosi dugu. Baina, Plaza triste zegoen, leku asko itxita eta arrain gutxi ere.

Arratsaldean Carnotara joan gara. Egun haizetsua tokatu zitzaigunez, jende gutxi zegoen. Gu eguztikatoarekin aterpea egin dugu eta gustura egon gara. Bainu ederra eman diot.

3. Noia (2025/08/02)

Goizean Noian erosketa batzuk egin ditugu. Okindegian artozko enpanada erosi dugu, gero bazkaltzeko. 

Gero Esteiroko hondartzara joan gara, izugarrizko eguna. 


4. Noia (2025/08/03)


Gaur Noiako Azoka da eta bueltatxo bat eman dugu. Herriko giro polita egun ederrean.

Arratsaldean Rianxora joan gara, Cunchasko hondartzara. Han afaldu dugu, oso gustura.

5. Noia (2025/08/04)

Berriro bueltatxo bat Noiatik, oporretan gaude. Gainera, Noia atsegina da paseoa emateko. Hori bai, beroa egiten ari du egun hauetan.

Arratsaldean, Broñako hondartzan egon gara. Nahiz eta bero egin, gustura pasatu dugu.

6. Noia (2025/08/05)

Gaur plana izan da Rio das Pedras joatea, Jorge, Dorleta, Gontzal eta Haizearekin. Ibaiar orbubatean iritsi gara, txonbo eman dugu eta bokatak bazkaldu dugu. 

Ibaian zehar mugitu gara txoko desberdinetatik. Asko disfrutatu dugu. Azkenik, Noian afaldu dugu. 


7. Noia (2025/08/06)

Goizean Noiatik ibili gara, Anak eta Iratik arropa erosi dituzte. Arratsaldean Broñara joan gara, gaur bero gutxiago egin du, baina, ondo, gustura egon gara.

Azkenik, Juan, Adelaida eta Nerearekin geratu gara. Boabab jatetxera joan gara afaltzera. Beti bezala, oso ondo.


8. Noia (2025/08/07)

Churrasco de Floro-ra bazkaltzera joan gara Jorge eta Familiarekin. Jatetxe erraldoia, baina ondo. Mahaiak handiak dira eta gustura egoten da. Denetarik dago: okela, olagarro, tortilla, zamburiñas eta abar.

9. Noia (2025/08/08)

Bueltatxo eman dugu Noiatik. Arratsaldean Esteirora joan gara. Irati eta Haizea Barquiñako jaietara joan dira. Leku guztietan jaiak daude

10. Noia (2025/08/09)

Erosketa pare bat egin dugu Noian, gero albariño hartu dugu itsasadarrearen ondoan.

Arratsaldean Broñara joan gara Eva, Oscar y Markelekin. Han Ankora jatetxean afaldu  dugu, gau ederra geratu da.


11. Noia (2025/08/10)


Gaur Mastontanera joan gara. Mastontaneko jaiak dira eta bazkaria Galiziako familiarekin egon gara. 

Bihar Lezamara itzuliko gara, baina, tira... Beti bezala, oso ondo egon gara Noian!!

viernes, 25 de julio de 2025

Atxarre – Laga - Laida

 Berriro bueltatxo bat eman dugu Urdaibaitik. Eguna triste samar atera da, baina tira, eutsi egin dio eta ez du euririk egin. Atxarrera igo gara Ana eta biok, gora pixka bat euria egin du eta gutxi egon gara han. Lagarantz jaitsi gara eta laster utzi dio euria egiteari. Lagatik Laidara joan gara, han paseoa amaitu dugu. Autoa hartu baino lehen, kafetxo eta pintxoa hartu dugu. Oso gustura.


 



viernes, 25 de abril de 2025

Aveiro eta Porto

 1. Aveiro-Oporto (2025/05/17)

Medina del Campo lehenengo urratsa da. Han Fernandok etxea daukanez, haiekin herrian geratu gara.

Fernandoren etxean barbakoa egin dugu eta gero herritik buelta eman dugu. Medina polita da eta Historia asko dauka, hemen Isabel La Católica hil zen. Gainera, La Mota gaztelu da Medinako eraikin nagusia.


2. Aveiro-Oporto (2025/05/18)

Aveiro iritsi baino lehen, Ciudad Rodrigon gelditu gara. Herria ez nuen ezagutzen eta oso polita iruditu zaigu. Han bazkaldu dugu eta gero Aveirora abiatu gara.


Aveirora joan bezain laster, Costa Novara hondartza eta Atlantiko ikustera joan gara. Haizea eta euria egin du, Atlantiko izugarria!!

3. Aveiro-Oporto (2025/05/19)

Leire eta biok korrika egitera joan gara gozean. Gero, eguraldia berriro txarra atera zaigunez, gosari luzea egin dugu. Hotelean gosaria 6. solairuan da, beraz, bistak izugarriak dira.

Azkenik, eguzkia pixka bat atera da eta kalera joan gara. Bueltaxoa eman dugu herritik, giro ederra. Bazkaldu baino lehen, "moliceiro' (Aveiroko ontzia) hartu dugu, herria kanaletik ikusteko.

Arratsaldean, itsas-argia ikustera joan gara. Polita eta oso handia!!


4. Aveiro-Oporto (2025/04/20)

Gaur Oportora joan gara, azken etapa da. Baina, 4 egun egongo gara han. Oportora iritsi baino lehen, Sta. Maria da Feiran gelditxoa egin dugu. Herri honek gaztelu oso polita du, gelditxoa merezi du.

Gero, Oportotik ibili gara. Itzelazko giroa hiri-erdian. Duero ibaiaren inguruan ibiltzea atsegina da eta ibaia harrigarria. Françesinha probatu dugu, ondo dago, gustatu zaigu.

5. Aveiro-Oporto (2025/04/21)

Gaur Guimaraes eta Braga bisitatu dugu. Goizean Guimaraes joan gara eta, nahiz eta euria egin, hiriko alde zaharra oso polita iruditu zaigu. Gero, Bragara abiatu gara. Han bazkaldu dugu eta arratsaldean buelta bat eman dugu. Eguraldia asko hobetu direla eta, eguna oso atsegina geratu da.


6. Aveiro-Oporto (2025/04/22)


Portotik ibili gara goizean. Eguraldia ona izan da, beraz, giro ederra aurkitu dugu hiritik. Igrexa dos Clérigos bisitatu dugu, igrexa honen dorrea Porto guztitik ikusten da. Ibaiaren ondoan bazkaldu dugu, oso gustura.


Arratsaldean hondartzetara joan gara, Douroko ahogunea ikusi dugu. Jakina, hemen oso handia da ibaia, izurdeak ere ikusi ditugu.

7. Aveiro-Oporto (2025/04/23)

Bigarren jarduera Portotik eta eguraldia berriro ederra izan da. Udaletxearen inguruan eta San Franciscoren eliza ikusi dugu. Gero beste bueltatxo bat ibaiako ertzean eta han afaldu dugu terraza batean. 


Arratsaldean beste ertzetik ibili gara eta han afaldu dugu. Hemendik gauean Portoko bista izgarria dago.

8. Aveiro-Oporto (2025/04/24)

Etxera itzultzeko unea iritsi da. Bidaia luzea, 7 ordu. Baina, ondo. Egun ederra aurkitu dugu Lezaman.






domingo, 23 de marzo de 2025

Cauterets

 1. Cauterets (2025/03/01)

Oraigoan ere elur ederra aurkitu dugu Cauteretsen. Baina, gaur behelainoa protagonista izan da. Eta, noski, ikuspena oso eskasa izan da.

Arratsaldeko azken orduetan pixka bat hobetu denez, asko disfrutatu dugu. Gainontzeko eguna kontu handiz ibili gara, baina, beno, behintzat eskiatu gara.

2. Cauterets (2025/02/02)

Gaur ez da behelainoa egon. Beraz, ikuspena ona izan da. Hori bai, eguna hotza izan da eta, ondorioz, eskiatzeko baldintzak bikainak izan dira.

Bazkaldu eta gero, Jorge eta familia aurkitu dugu kafetegian. Arratsaldean haiekin eskiatu gara. 


3. Cauterets (2025/03/03)

Eguna lainotuta egon da, baina ikuspena ona. Gainera, goizean eulurra ere ondo. Beraz, gustura eskiatu gara. Pistatik kanpoan ibili gara, elurra ondo zegoelako eta pistetan jende pilo bat zegoelako.


4. Cauterets (2025/03/04)

Egun ederra gaurkoa, eguzkia eta tenperatura ona. Pixka bat beranduago igo gara pistetara, apartamentu utzi behar genuen. Gainera, azken eguna izanda, apartamentuetako jatetxean gozaldu dugu, primeran.




domingo, 12 de enero de 2025

Cauterets

 

1. eguna (2025/01/02)

Azken bi urtetan baldintza oso txarrak ikusi ondoren, aurten elur ederra aurkitu dugu Cauteretsen. Beraz, Irati, Leire eta hirurok asko disfrutatu dugu eguna. Ana ez da igo, telelana egin behar izan du. 


 

Ordu biak arte eskiatu gara gelditu gabe, gero Leirek ikastera joan behar zuelako. Irati eta biok geratu gara, baina gero Irati gaizki sentitu da eta bera ere apartamentura joan da. Azkenean arratsaldean bakarrik eskiatu naiz. Baina, ondo, asko disfrutatu dut. 


 
Seguruenik, bihar Ana eta biok Ordiziara joan beharko dugu, Juanjoren aita atzo hil zen.

2. eguna (2025/01/03)

Egun txarra gaur. Euria egin du eta, nahiz eta elurra agoantatu den, desatsegina zegoen. Ordu eta erdi eskiatzen aritu gara, gero apartamentura.

Bazkaldu eta gero, Ana eta biok Ordiziara joan gara Juanjoren aitaren hileta. Paliza  izan da, baina egon nahi genuen.

3. eguna (2025/01/04)

Eguna lainotuta hasi da. Puff!!! Itxura txarra... Baina, hobetzen joan da eta ederra geratu da. Bazkalordura arte lauak elkarrekin ibili gara. Gero, Ana eta Leire apartamentura joan dira eta Iratik eta biok pistetan jarraitu dugu.


 

4. eguna (2025/01/05)

Atzo antzeko eguna hasi da, baina agoantatu da eta azkenean ez da txarra izan. Goizean lauak elkarrekin ibili gara, eta asko, jende gutxi baitzegoen. 


 

Arratsaldean bakarrik geratu naiz, neskak nekatuta edo ikastera. Gainera, pistetan jende oso gutxi geratu denez, asko disfrutatu dut.

5. eguna (2025/01/06)

Magoen opariak aurkitu ditugu hemen, Cauteretsen. Ospatzeko gozari ederra egin dugu eta azkar gauzak batu behar izan ditugu, gaur etxera itzuli behar dugulako. Dena dela, goizean eskiatu nahi genuen, baina iragarpenak ez dira oso onak. Beraz, oporrak bukatutzat ematen ditugu.