domingo, 14 de febrero de 2016

Baqueira.

Bigarren txanda elurretara, honetan Baquirara joan gara. Hara doa laburpena.

1. Eguna.
Egun ederra izan dugu gaur, polita benetan. Agian, noizbait gailurretan haizea gogorra pixka bat izan da. Baina, asko disfrutatu dugu. Estazioan pista asko irekita zegoen, Beretetik eta Baqueiratik mugitu gara. Egia esan, Val D'Aranen elurra gutxi dago. Baina estazioan ondo lan egiten dute eta balditzak nahiko onak izan dira gaur.



2. Eguna.
Elurra asko jausi da gaur. Hasieran gogor pixka bat izan da. Batez ere, goian, gailurretan. Beraz behean ibili gara. Saltoak egin ditugu Bosque pistan. Baldintzak kontu hartuta, ondo. Arratsaldean eguraldia hobetu da, baina ez asko. Ikuspena eskasa izan denez, kontu handiz ibili behar da. Neskak hiru eta erdietan joan dira apartementura. Nahikoa agoantatu dira. Txapeldunak dira, benetan.


3. Eguna.
Zelako eguna gaur!!! Elurra berri erorita, eguzkia, zerua urdin-urdina. Hamar ipintzen diozun egun horietariko bat. Bederatziak eta laurden dagoeneko pistan geunden. Hasieran Blanhiblarrtik ibili gara. Gero Bonaiguara joan gara eta hor bazkaldu dugu. Bazkaldu ondoren, Luis Arias (pista beltz bat) jaistera joan gara. Neskak oso ondo ibili dira, arazorik gabe jaitsi dute pista osoa. Ia bostetan jarduera amaitu dugu. Oso nekatuta, baita pozik ere.



 4. Eguna.
Gaur iragarpenak txarrak ziren. Baina hamaieran ez da hainbesterako izan. Lehengo orduan gustura egon gara pistetan. Egun osoan udaberriko elurra izan dugu, baina eskiatzeko nahiko ondo zegoen. Pistetatik kanpoan ibili gara pixka bat. Hori bai, lasaitasunez eta leku errezeetatik bakarrik. Sumatu da nekatuta geundela lasaiago ibili garelako. Dena dela, pozik egon gara. Gainera, eskiatzeko egunak amaitu ditugu lesiorik gabe.


Eta hauek izan dira gure neguko oporrako. Honekin eskiatzeko denboraldia amaituta ematen dugo. Orain ikastera eta lan egitera gogoz joan behar dugu hurrengoak arte.