domingo, 27 de agosto de 2023

Galiza

 1. Eguna (2023/07/29)
Berriro egun batzuk pasatu ditugu Galizan. Gaur heldu gara, bidaia oso lasaia izan da, nahiz eta oporretako irteera izan.

Bazkaldu eta maletak desegiten ondoren, Broñako hondartzara joan gara. Egun ederra izan dugu.


2. Eguna (2023/07/30)
Goizean Leire eta biok korrika egitera San Lois mendira joan  gara. Iaz ibilbide hau egin genuen, baina aurten pixka bat luzatu dugu kostaldetik. Egun ederra izan dugu eta asko disfrutau dugu.


Arratsaldean familia osoak "O camiño dos carpinteiros dos pes mollados" egin dugu. Ibilbide hau Broñako hondartzan hasi eta amaitu eta O Freixo-tik pasatu da. Eguna amitzeko O  Freixon afaldu dugu.


3. Eguna (2023/07/31)

A Serra-ra joan naiz mendi bizikletaz. Iaz ibilbide hau egin nuen eta, gustatu zitzaidanez, errepikatu dut. Ponte Nafonsotik pasatu dela eta, argazki ederra lortzen da. Batez ere, goiz goizean.


Gero Noiatik bueltatxo bat eman dugu eta berberetxo enpanada erosi dugu. Ez da beharrezkoa esatea goxo-goxo zegoela!!

4. Eguna (2023/08/01)

Bi egun pasatzera Cies Irleetara joan gara. Lehenik, gaur kapin-dendak montatu ditugu, gero zerbait bazkaldu eta, azkenik, irlatik ibili gara.


Alto do Principera eta Faro do Peitora joan gara. Bista izugarriak disfrutatu ditugu eta hegazti pilo bat ikusi ditugu. 


5. Eguna (2023/08/02)
Bigarren eguna Ciesen eta euria egiten hasi da, eta gogoz. Beraz, planak ukitu dizkigu eta kanpinetik irteera aurreratu behar izan dugu. Euriaz gain, Iratik gau oso txarra pasatu du.


Dena dela, gozaldu baino lehen Leire eta biok korrika egitera joan ahal izan gara. Irlako beste aldea egin dugu, gustura, baina eguraldia ez da batere ona izan.

Hori bai, atzo ilargi ederra ikusi genuen.


6. Eguna (2023/08/03)
Eguna lasaitasunez pasatzea erabaki dugu. Gainera, Noian azoka dago eta aprobetxatu dugu buelta bat emateko. 


Arratsaldean Esteiroko hondartzara joan gara. Egun polita eta neskak haien buruari bainu galanta ema diste.

7. Eguna (2023/08/04)
Corrubedora joan gara, hau ezinbesteko txangoa da. Jakina, duna bisitatu dut eta gero hondartzan geratu naiz bazkaltzeko ordura arte.


Bazkaldu eta gero herriko hondartzan egon gara. Neskek kaiatik salto egin dute. Oso gustura!!!
 
8. Eguna (2023/08/05)
Gaur ere Noian geratu gara, ni Iroite mendira joan naiz bizikletaz, igoera galanta da eta bidetxo asko dago. Uste dut mendi honek aukera pilo bat eman dezakeela.


Bazkaldu eta gero Esteiroko hondartzara joan gara. Arratsalde atsegina pasatu dugu. Azkenik Noian garagardo batekin amaitu dugu eguna.

9. Eguna (2023/08/06)
Goiz goizean Leire eta biok korrika egitera joan gara. Helburua Tremuzora heltzea zen eta eginda geratu da.


Domeka denez, Noiako azokatik bueltatxo bat eman dugu goizean. Gainera, gero osaba Antonioaren etxera bazkaltzera joan gara. Han isebarekin, lehengusuarekin eta bere emaztearekin egon gara. Gustura!!!

10. Eguna (2023/08/07)
Berriro goizean Ponte Nafonso ingurutik ibili naiz bizikletaz. Izan ere, Ponte Nafonsoan egunsentia ikusi dut.


Gero A Pobra do Caramiñalera joan gara. Bueltatxo bat eman dugu herritik, pixka bat hondartzan egon gara eta taberna batean bazkaldu dugu.

Arratsaldean Pedras ibaiko igerileku naturaletan egon gara. Bero egin du, baina uretan oso ondo zegoen.


11. Eguna (2023/08/08)

Azken eguna eta azken bueltatxo San Lois menditik bizikletaz. Gero Carnotako hondartzara joan gara. Bainu eman eta gero A Morosan arroza bogabanterekin bazkaldu dugu.



Arratsaldea hondartzan pasatu dugu. Eguna izugarria izan da, modu onena Galizari agur esateko!!!