miércoles, 21 de octubre de 2015

Ermua mendian.

Igande honetan Irati, Ama eta ni Ermua mendira joan ginen Eskolako Mendi taldearekin. Leire, aldiz, Troka Abeturara joan zen Gaztegunerekin. Guk tipiko paseoa egin genuen, hau da, Gorliz, faro, Ermua gailur. Faroan kañoiak eta bunkerrak ikusi genituen. Bunkerretatik paseoa eta bistak handik asko gustatu zitzaizkigun.




Leireren plana desberdina izan zen, jakina. Bera Itsasorekin, Joanarekin eta beste lagun batzuekin joan zen Troka Abenturara. Han ginkana eta padel surf egin zituzten. Haiek ere oso gustura pasatu zuten goizean.




Gu bi eta erdietan itzuli ginen Lezamara eta Leire hiru eta erdietan. Amaitzeko, Enaitzen oso pozik bazkaldu genuen. Leirek bere goizeko aktibitateak kontatu zizkiguten eta guk berari gure paseotxoa.

lunes, 12 de octubre de 2015

Gaztelumenditik paseotxo bat.

Igandean Gaztelumenditik paseotxo bat eman genuen. Autoz hurbildu ginen errepidea amaitu arte eta handik oinez joan ginen gailurrera, 3 km gutxi gorabehera. Bide beratik itzuli ginen, beraz, 6 km egin genituen azkenean.

Neskek ondo pasatu zutela uste dut. Gainera, gailurra eta monumentua ezagutu zituzten. Gailurretik oso gertu bunker bat dago eta hau ere ikusi zuten. 

Ahh!!!! Kuriositate bat, buzoia Untza Mendi Taldeak, Derioko mendi taldea, ipini zuen. Nahiz eta Deriokoa naizen, galdetu balidate, ez nuen asmatuko. Hemen buzoiaren argazki bat.