lunes, 27 de julio de 2015

Udako oporrak.

Azken astean sartu gara oporrak hartu baino lehen eta, normala izaten denez, luzea egiten ari da. Egun hauetan hainbat gauzak prestatu behar dira: autoko errebisioa, udako erosketak, helmugetan zein txango egin pentsatzea eta abar.

Aurten Galizian Ons Uhartera txangoa egin nahi dugu. Izan ere, dagoeneko ontzirako txartelak dauzkagu. Ciesera joan nahi genuen baina uharte horietarako ez zeuden txartelak eta plana aldatu behar izan dugu. 

Anak eta nik dagoeneko Cies-ak ezagutzen ditugu eta izugarriak iruditzen zaizkigu. Ons-en, aldiz, ez gara inoiz egon. Baina, argazkiak ikusi ditugu eta oso polita ematen du. Alabei txangoa asko gustatuko zaiela uste dugu. Gainera, uhartera iristeko 40 minutuko bidaia ontzian behar da.
 
Itzulitakoan gure argazkiak ipiniko ditugu hemen. Orain gurea ez den hau ipintzen dugu.


martes, 14 de julio de 2015

Uribe Kostako garagardotegian.

Joan den  igandean amabitxiren urtebetetzea izan zen eta garagardotegi batera joan ginen lehengusinekin (baita izeko eta osabekin ere, jakina). Uribe Kostan garagardo asko dira eta oso ondo daude. Guri, behintzat, asko gustatzen zaizkit.

Garagardotegi batera joatea plan ona da familian egiteko. Handiak izaten dira, umeentzako parke bat izaten dute, janaria ona izaten da eta ez dira garestiak izaten. Beste alde batetik, zaratatsuak izaten dira, baina badakigu nora goazen eta ohituta gaude, ez dago arazorik.

Umeek oso ondo pasatu genuen. Lehengusinak eta lehengusuak elkartu ziren eta koadrila handia osatu ziren, zazpi dira eta: Leire, Irati, Nerea, Maider, Claudia, Oscar eta Koldo. Zaila da aspertzea tropa honekin.

Eta helduek ere ondo pasatu genuen. Zalantzarik gabe, urtebetetzeak aukera izugarriak dira denok elkartzeko eta udan hobeto Uribe Kostako garagardotegi batean.


Garagardotegiko menua.

miércoles, 8 de julio de 2015

Amarik gabe bi egunez.

Puff!!! Arrisku handia hartu dut izenburuarekin, Baina, beno, barkatuko didate, hasten ari naiz eta.

En fin... Hasiko gara gaurko postarekin.

Atzo aireportuan joan ginen, Amak Mallorcara joan behar zuen lanegatik. Bi egun pasatu behar ditu Mallocan lanean. Ez da denbora asko baina faltan botatzen ari gara egun hauetan.

Gainera, hiruroren artean antolatu behar dugu eta gauza asko egin behar da: Iratiren Udaneko gauzak prestatzea, Leiren Alemaniarra ikastetxeko gauzak prestatzea, afaria egitea, sukaldea eta etxe osoa batzea, … Baina, elkarrekin egingo dugu eta dena ondo aterako da.

lunes, 6 de julio de 2015

Las Dunasko igerilekua.

Uztailan gaude dagoeneko eta ezinezkoa da oporretan ez pentsatzea. Aurten ere Galiziara eta Sant Perera joan nahi dugu. Beti bezala Camping Las Dunasen egongo gara San Peren. Asko gustatzen zaigu Camping hau, batez ere alabei.
Gainera, aurten igerilekua berria egin dute. Iratxe hor egon da eta argazkiak bidali dizkit. Itxura izugarria du igerileku berriak.