lunes, 27 de julio de 2015

Udako oporrak.

Azken astean sartu gara oporrak hartu baino lehen eta, normala izaten denez, luzea egiten ari da. Egun hauetan hainbat gauzak prestatu behar dira: autoko errebisioa, udako erosketak, helmugetan zein txango egin pentsatzea eta abar.

Aurten Galizian Ons Uhartera txangoa egin nahi dugu. Izan ere, dagoeneko ontzirako txartelak dauzkagu. Ciesera joan nahi genuen baina uharte horietarako ez zeuden txartelak eta plana aldatu behar izan dugu. 

Anak eta nik dagoeneko Cies-ak ezagutzen ditugu eta izugarriak iruditzen zaizkigu. Ons-en, aldiz, ez gara inoiz egon. Baina, argazkiak ikusi ditugu eta oso polita ematen du. Alabei txangoa asko gustatuko zaiela uste dugu. Gainera, uhartera iristeko 40 minutuko bidaia ontzian behar da.
 
Itzulitakoan gure argazkiak ipiniko ditugu hemen. Orain gurea ez den hau ipintzen dugu.


No hay comentarios:

Publicar un comentario