domingo, 5 de marzo de 2023

Cauterets inauterian

 

1. eguna (2023/02/18)

Inauterian Cauteretsera joan gara. Oraingoan iragana nahiko ona zen eta konfirmatuta izan da. Elur asko eta kalitatea ere ona. Gainera, eguraldi izugarria disfrutatu dugu gaur.

Egun osoa pasatu dugu pistetan. Nahiz eta jende pilo bat zegoen, batez ere 11etatik 2etara, gustura egon gara, estazioak aukera asko ematen dizulako elurra dagoenean.

 

Pistetatik jaitsi eta gero, herrian bueltatxo bat eman dugu erosketak egiteko eta giro oso polita ikusi dugu.

2. eguna (2023/02/19)

Gaur ere estaziora igo gara, baldintzak gutxi gora-behera atzo bezala. Hau da, eguraldi zoragarria eta elur ona. Hori bai, espero genuen baino jende gehiago egon da. Izan ere, jardueraren amaieran tele-kabina hartzeko ilara galanta zegoen.

 


Beste alde batetik, atzo ez nuen esan, baina Leire ez dago gurekin, ikasbidaiara joan da. Hain zuzen ere, Berlinera.

3. eguna (2023/02/20)

Berriro, nahiz eta oso goiz pistetara joan garen, jende askorekin egon gara. Baina, ondo, estaziotik errepartitu gara eta asko disfrutatu dugu. 

 


Eguraldi oso ona, agian, momentu batzuetan beroegi. Baina, bostetara arte eskiatzen aritu gara. Gainera, pistatik kanpoko ibilbide pare bat egin dugu, oso gustura.

Leirek ere asko dibertitzen ari da Berlinen.

4. Eguna (2023/02/21)

Azken eguna da gaur, beraz, maletak autoan utzi ditugu eta gora joan gara. Elurrak kalitatea pixka bat galdu du, aurreko egunak beroegiak izan batira.

Baina, pista asko irekita daude oraindik, beraz, gozatu dugu gaur ere. Azkenean, lauretan pistetatik jaitsi, autoan martxan jarri eta etxera joan gara. Bidaia lasaia izan da.