domingo, 2 de julio de 2023

Le tour – Le Grand Départ

Gaur Tourra Bizkaiara heldu da eta Leire, Ana eta hirurok Viverora txirrindulariak hurbildu gara. Irati ezin da joan, Irlandan dagoelako.

Bazkaldu ondoren, Lezamatik igo gara eta Galdakaotik igoeran gelditu gara. Jakina, giro izugarria zegoen, nik pentsatzen nuen baino gehiago. 

 

Lehenik eta behin, ia bi orduz Touraren karabana pasatu da. Denetarik zegoen eta kamiseta parte bat hartu dugu. Gero, txirrindulariak azkar-azkar, zoragarria izan da.




Txirrindulariak pasa ondoren, Lezamara poliki-poliki itzuli gara. Asko disfrutatu dugu, nork esango zuen etxearen ondoan Toura ikusiko genuela.