miércoles, 23 de septiembre de 2015

Ikasturte hasiera.

Ni ez nintzen ikasturte hasieran oso urduri egoten baina, egia esan, kuriositate izaten nuen. Liburu berriak, irakasle berriak, batzuetan ikaskide berriak eta abar. Orain alabei gauza bera gertatzen zaiela nabaritzen da. Beno, nik esango nuke haiek ni baino urduriago daudela, Leire behintzat. Irati txikiagoa da eta ez da hainbeste kezkatzen, baina berak ere kurtso berriari buruzko galderak egiten dizkigu.  

Gure aldetik, Anak eta biok alaben liburuak errepasatu ditugu eta esan behar dugu nabaritzen dela maila igotzen ari dela. Batez ere, Leire kasuan, 5. Kurtsoan dago eta liburuak ez dira lehen bezain erraza. Niretzat hau desafioa da, beraien liburuak ikustea eta zer egiten duten eskolan jakitea gustatzen zaidalako. Baina, horretarako euskara ikasten jarraitu behar dut, dakidanarekin ez dela nahikoa izango uste dudalako.


Anak gauza bera iritzi du. Aurten esfortzu handiagoa egin behar dugu alabei laguntzeko. Berak maila nahikoa dauka baina nik, aldiz, euskaltegira joaten jarraitu behar dut. Nire aldetik ez dago arazorik, gustura noa euskaltegira. Batzuetan denbora ateratzea kostatzen zait, baina poliki-poliki hobetzen noa eta hori animatzen zait.


domingo, 13 de septiembre de 2015

Lezamako jaiak

Egun hauetan jaietako egunak disfrutatu ditugu Lezaman. Lezamako jaietan gauza asko egin daitezke eta guk ekintza batzuetan parte hartu dugu. Adibidez, Lezamako Mugetatik martxan familia osoa egon da: ni lasterketan eta besteak martxa txikian. 

Eta, nola ez, barraketan ere neskak egun guztietan egon dira. Aurten barraka asko ipini dute eta umeek eta gazteek eskaintza ona eduki dutela uste dut. Behintzat, Lezama bezalako herri baterako.

Jaietan ere odolosteak ospetsuak dira afaltzeko. Agian astunak dira afaltzeko baina, bat bakarrik tomate entsalada batekin, afaldu daiteke. Ana-ri eta niri gustatzen zaizkigu eta jaietan bat edo bi egun afaltzen ditugu. Alabei ez zaizkie gustatzen eta beste gauza bat afaltzen dute.

Honez gain, Txorierriko infernua MTB lasterketa ere oso ospetsua da. Hemen nik ez nuen parte hartu baina Anak, Leirek eta iratik, bai, txikira joan ziren eta oso ondo pasatu zuten.

Gainera, Bola-Leku egunean ere egon gara. Hemen umeentzako jolasak eta txokolatada egoten dira. Aurten bertsolariak egon dira, Maialen Lujanbio eta Jon Maia etorri dira. Dirudienez, oso ospetsuak eta onak dira baina, egia esan, nik ez nituen ezagutzen. Haiei entzuten egon nintzen, zerbait ulertzen saiatzen eta… beno, aurkezpena guztiz ulertu nuen eta haiei zerbait ulertu nien eta oso pozik, ez da erreza nire mailarekin. Hala ere, hobetzen ari naizela nabaritzen da eta horrek pozten nau.

Azkenik, Guretzeko jaietan egon ginen eta oso gustura. Giro polita eliza ondoan eta gauean sua artifizialak ikusi genituen.


miércoles, 2 de septiembre de 2015

Las Dunas

Aurten ere Gironara Camping Las Dunasera joan gara. Urte honekin gure 10. urte dela uste dut. Camping honetan gehien gustatzen zaiguna hondartza da baina aurten igerilekua izarra izan da. Igerileku berria egin dute eta izugarria da: oso handia, txirristekin, korronteekin, … Asko disfrutatu dugu igerilekuan baina hondartzan ere egon gara.




Hemen ere oso garrantzitsua da barbakoak egitea. Gu ez gara adituak baina egin egiten dugu, batez ere afaltzeko.

Gainera, campingean bizikleta ezinbestekoa da. Batez ere umeentzat baina helduentzat ere camping-tik eta inguruetatik mugitzeko.


Honez gain, bi txango antolatu ditugu. Lehenengoa Peratalladara eta bestea Besalura. Peratallada herri turistiko txiki bat da, etxeak eta kaleak harrizkoak dira eta oso txukun daukate. Atsegina da herritik paseatzea eta dendak ikustea. Jatetxe polit batean oso gustura afaldu genuen. Nire ustez, arroza gomendagarria da, goxo-goxo egiten dute eta.



Besalu, berriz, ez da hain ospetsua baina ere oso polita da. Barnealdean dago, Oloten ondoan. Erdi Aroko zubi bat dago, benetan izugarria da. Herriak ere Erdi Aroko giroa dauka.

.

Hara Derioko lagunekin joan ginen eta koadrila handia elkartu ginen. Hamabi: sei ume eta sei heldu. Eta, nola ez, afaltzera geratu ginen, oso gustura. 

Bukatzeko, esan behar dut errepideko bizikleta eraman nuela. Han barnealdetik gustura ibil daiteke bizikletaz, ibilbideak politak dira eta txirrindulari asko aurki ditzakezu errepidetatik. L’Escala-ko taldearekin ibili ginen eta oso ondo pasatu genuen errepide haietatik L’Escala-ko lagunekin.