viernes, 25 de agosto de 2017

Galiza

1. Eguna
Lehenengo eguna da gaur Galizian eta egun ederra izan dugu. Lezamatik euripean utzi dugu, baina, Galiziara joan ahala, eguraldia hobetu da eta Noian zerua garbi-garbi zegoen.

Noian iritsi bezain laster, herri-erdira bazkaltzera joan gara: muxkuiluak, nabajak eta piperrak, ribeirorekin. Primeran. Gero etxera, gauzak armairuetan ipintzera eta, deskantsu txiki bat hartu ondoren, hondartzara joan gara.

Dena ondo. Gustura.

2. Eguna
Gaur goizean erosketak egin behar izan ditugu, beraz, Noiako erditik bueltatxo bat eman dugu. Noiako alde zaharra paseatzeko, erosteko edo pote bat hartzeko atsegina da.

Arratsaldean Esteiroko hondartzara joan gara, itsasadarreko iparraldean dago eta euskaldun batzuk ikusi ditugu hondartzatik. Berriro eguna oso ona izan denez, Esteiron afaltzera geratzea erabaki dugu. Itsasadarreko afaria izan da: almejak, muskuiluak eta zamburiñak urdaizpikoarekin. Primeran.



3. Eguna
Gaur eguna euripean hasi da eta Noiako plazara joan gara. Plazan giro asko zegoen, arraindegiak beteta zeuden eta atsegina da ikustea. Gure aldetik, berbertxoak eta olagarrasko enpanada erosi dugu.



Arratsaldean Juanekin, nire lehengusua, eta familiarekin egon naiz. Eguraldia hobetu da eta Noiatik buelta bat eman dugu eta gero afaltzera joan gara. Pixka bat berandu iritsi gara etxera, baina pozik, gustura egon gara.

4. Eguna
Goiza lainopean hasi da, baina gero hobetu da eta Louroko hondartzara joan gara. Atlantikoko hondartza da eta olatu ederrak zeuden, bainu bat hartu dugu. Dibertigarria izan da olatuekin.


Gero Ancoradoirora bazkaltzera joan gara, lekua ederra da.

5. Eguna
Gaur euria egin du eta Mastontan joateko aprobetxtu dugu. Izeko Elena eta osaba Jose bisitatzeko, baina zorte izan dugu eta nire lehegusuak Lois eta Juan ere zeuden.
Arratsaldean buetatxo bat Noiatik eta afaltzeko paella ederra egin dugu.

6. Eguna
Iragarpena ez da oso ona gaurko eta, beraz, Cangasera joatea erabaki dugu. Hain zuzen ere, Melideko hondartzara. Baina, hondartzara joan baino lehen, Facho mendira joan gara castro batzuk ikustera eta ibilbidea disfrutatzeko. Gero hondartzan egon gara, hondartza Ciesen aurrean dago eta oso polita da. Hori bai, oinez iritsi behar da.



Azkenean, Noiara bederatzietan heldu gara eta pizza afaltzera joan gara. Pizza, primeran.

7. Eguna
Ibaiko igerilekuetara joan gara gaur. Igerileku hauek A Pobra de Caramiñan daude, hori dela eta, lehenik herritik buelta txiki bat eman dugu, oso polita delako.

Gero mendira igo behar izan dugu igerilekuetara ailegatzeko. Igerilekuak putzuak dira ibaian zehar. Leku ederra, baita inguruak ere.



8. Eguna
Gaurko plana Corrubedora joatea izan da. Bisita hau klasikoa da, urtero joaten gara eta. Herria txikia eta polita da, baina hondartza erraldoia da. Corrubeduko duna ospetsua da eta bisita merezi du.

Gu goizean inguruetatik eta hondartzatik ibili naiz, gero herrira bazkaltzera eta arratsaldean herriko hondartzan eta kaian egon gara. Kaian ere bainatu daiteke eta oso dibertigaria da.





9. Eguna
Gure Galizako egunak amaitu dira, beti bezala gustura eta pozik egon gara. Gaur Lezamara itzuli gara, hemn hiru egun egongo gara eta gero Gironara joango gara.