lunes, 16 de noviembre de 2015

Berreaga mendian.

Domeka honetan eskolako mendi taldekoekin joan ginen Berreagara. Laukariz, Zamudio eta Derioren artean dagoen mendi bat da Berreaga. Jakina, guretzat oso ezaguna, baina Txorierrikoak ez direnentzat ez da batere ezaguna.

Paseoa polita izan zen, eguraldi izugarria eduki genuen, baita pixka bat gogorra ere. Baina oso dibertigarria, oso ondo pasatu genuen. Gailurren gertuan Mikelek azaldu zigun han herrixka pre-erromatarra egon zela. Txikitatik ibili naiz Berreagaren ingurutik eta ez nekien ezer. Egia da beti zerbait berria ikasten dela.

 Niretzat mendi hau oso berezia da. Beti ibili naiz euren ingurutatik, umea nintzenean jolasten eta gero korrika egiten eta bizikletaz ibiltzen. Orain ez noa hainbestetan, Gangurenera noa gehiago. Baina igandean alabekin eta emaztearekin egon nintzen, gustatu zitzaidan hor ibiltzea haiekin.