domingo, 18 de septiembre de 2022

Las Dunas

Eta, Galizak oporrak pasatu ondoren, egun batzuk Sant Pereko kanping Las Dunasen egon gara. Hemen plana da hondartzara eta pistzinara joatea, barbakoak egitea, pixka bat kirola egitea eta lasaitasunez inguruetatik disfrutatzea.

 

Derioko lagun batzuekin joan ohi garenez, alabek kuadrila txiki bat egin dute. Helduen aldetik ere elkartzen gara zerbait hartzeko, jatetxe batera jateko edo txangoa antolatzeko. Beraz gustura ibiltzen gara hemendik.

Kirola egiteari dagokionez, Leirek eta biok gure entrenamendiekin jarraitzen dugu. Kanpinaren inguruetatik aldaparik ez dagoela eta, entrenatzetzeko bi txango prestatu ditugu. Lehenik, Sant Pere de Rodasera eta Sta. Helenaren elizako ruinetara igo gara, 16 km eginez. Bigarrenik, Cala Montgo-tik L'Estartiterantz kostaldetik joan gara, baina, L'Estartitera iritsi baino lehen, kostaldea utzi dugu eta barruko bidetatik itzuli gara. Horrez gain, entremendu batzuk laburragoak egin ditugu kapinaren inguruan.


Beste alde batetik, nik errepideko bizikleta ekarri dut. L'Escalako talde batekin ibiltzen gara Fernando, Alejandro eta hirurok. Taldea Kataluniako, Euskadiko eta beste Europako herrialde batzuetako jendearekin sortuta dago. Aurreko urteetan asko ezagutu ditugunez, giroa ona da eta oso ondo pasatu dugu.


Aurten, beste urteetan bezala, gutxi gora-behera 3 orduko txangoak egin ditugu. Esaterako, Far de San Sebastián, Port La Selva - Llança, Els Angels eta abar. Larunbatean nabarmengarria den irteera bat, luzeena delako, egin dugu. Banyolesera joan gara eta han Garrotxatik buelta oso polita egin dugu. Azkenean egun horretan 130 km atera dira.


Eta, nola ez, lagunekin afaria antolatu besar izan dugu. L'Escalan dagoen jatetxe ederrera joan gara, oso ondo egon gara eta goxo-goxo zegoen dena.

Galiza

Egun batzuk pasatu ditugu Galizan, uda guztietan bezala. Gutxi gora-behera betiko gauzak egin ditugu: Noiatik pasetzea, Corrubedoko eta Carnotako hondartzak disfrutatzea, Noiako itsasadarrako hondartzak joatea,...


Baina, egia ere bada aurten bi txango berri sartu ditugula: Fisterra eta Monte Louro. Guretzat biak ezagunak dira, baina ibilbide berriak probatu ditugu.

Lehenengoa Fisterrakoa izan da, herriaren erditik irten gara eta, mendi txiki batetik, munduko bukaeraraino iritsi gara. Bidea polita eta bistak izugarriak.


Bigarrena, Monte Lourokoa, gauza bera egin dugu. Hau da, herritk irten eta menditik gailureraino heldu gara, berriro bistak ederrak.

Beste aldetik, Mastontanera osaba Jose eta izeko Elena bisitatzera joan gara eta beste egun batean Noian lehengusuekin afaldu dugu. Oporretako egun hauetan oso ondo dago Galizako familia egoteko.

Azkenik, aurtengo beste nobedade bat da hemendik ibiltzeko mendiko bizikleta erosi dudala. Noiaren ingurutatik ibilbide batzuk egin ditut. Jakina, oso gustura.

Eta horiek izan dira gure Galizako oporrak. Pena pixka batez joan gara. Baina, beno... datorren urtean itzultzea espero dugu.


 

martes, 19 de julio de 2022

Bizkaiko kostaldea

Alabak atxerrian jarraitzen dute. Beraz, egun haueten Bizkaiko kostaldetik txango txikiak egiten ari gara. Berriro, Plentziaren ingurutik ibili gara, baina oraingoan Golfo Norte tabernatik irtenez.



Horrez gain, Urdaibaira joan gara. Txango honetarako Laidatik hasi gara eta Atxarreko San Pedroren baselizara abiatu gara. Bidea erraza da eta gailurrean bistak zoragarriak dira. Jaitsiera Akordatik egin dugu eta, jaitsi bitartean, argazki oso politak ikusi ditugu. 



Berriro laidan, kafetxo bat hartu dugu eta hondartzan pixka batez geratu gara. Amaitzeko, taberna batean pinxto pare bat bazkaltzen ditugu eta gero etxera itzultzen gara.


 

 

domingo, 3 de julio de 2022

Ermuamendira

Gaur Leire Loeches-ra joan da eta astelehenean Irati Dublinera joan zen. Beraz, Ana eta biok  neska-mutil lagunak bezala gaude.

Leireri laguntzeko autobusera joan gara, bera hiru aste pasatzeko Frantziarantz abiatu da eta gero gu Gorlizera. Gorlizko aparkalekutik Ermuamendira paseo eman dugu. Eguna odeitsu zegoen, baina kirola egiteko ezin hobe.

 



domingo, 26 de junio de 2022

Egun bat operan

 Gaur opera joan gara familia osoa. Euskalduna Jauregian antzezlan Madame Butterfly ikusi ditut Musika Eskolakoekin. Musika Eskolak urtero operara joateko ekintza antolatzen du eta, alabak han musika ikasten dutenez, jarduera honetara izen eman ohi dugu.

Esperientzia desberdina eta polita da, ikuskizuna eta jauregia ederrak  baitira. Antzezlanari dagokionez, Madame Butterfly Pucciniren opera bat da eta, opera askok bezala, argumento tragikoa dauka. Istorioa Japonen kokatuta dago 19. Mendean.

Ikuskizunaz gain, Euskalduna Jauregia izugarria da, oso handia eta modernoa. Beraz, ekintza hauek jauregian bezalako lekuetan asko irabazten dute. Benetan jauregiak berak bisita merezi du.

Nik uste dut hau laugarren aldia izan dela eta guztietan atseden egin da. Momentu horretan bokata jatera jauregiko begiratokira joaten gara. Bai, futbolean bezala. Hori bai, jauregitik bistak izugarriak dira.





sábado, 23 de abril de 2022

Suitza: Zurich, Teufen, Sankt Gallen,...

1. Eguna: Zurich hiria (2022/04/15) 

Goiz-goiz jaiki gara hegazkina hartzeko. Hori bai, lehenengo ikuskizuna han izan da Alpes zeharkatzean. Mendiak zuri-zuri zegoenez, paisaia zoragarria ikusi dugu hegazkinetik. Gero, Zurich-ko aireportutik Hauptbahnhof-ra trenez joan gara.

Hauptbahnhof Zurich-ko geltoki zentrala da, hiriko puntu oso garrantzitsua eta non eta Turismo Bulegoa dagoen. Bulego horretan Zurich Card erosi dugu, hiritik mugitzeko oso erabigarria dela eta. Txartela horrekin poltsikoan apartamentura joan gara. Han maletak utzi ditugu eta berriro hiriko erdira joan gara, derrigorrezko bisita turistika egiteko. 

Lehenik eta behin, ekialdeko aldetik ibili gara. Jakina, eraikinak eta kaleak oso politak dira, beste alde batetik, dendak, jatetxeak, kafetegiak oso galantak eta, batez ere, garestiak. Nire ustez, Zurich-ko katedrala ,Grossmünster, azpimarratzeko modukoa izan da. Baita inguruak ere oso ondo daude. Orokorrean, alde honetatik paseo guztia oso atsegina izan dela esango nuke.

Bigarrenik, mendebaldeko aldea ikusi dugu. Gutxi gorabehera antzekoa izan da, guztia polita, galanta eta, berriro, garestia. Hemen nabarmenduko nituzke St. Peter eta Fraumünster elizak. 
 
 
Horrez gain, lakua eta ibaia ederrak dira, batez ere, gaur, eguraldi oso ona izan dugula eta. Beno... ba, hori, gustura egon gara. 

2. Eguna: Teufen eta Sankt Gallen (2022/04/16)

Gaur jaio nintzen herrira joatea helburua izan da: Teufen. Horretarako, autoa alokatu behar izan dugu eta hara abiatu gara.

Hasieran, Zurich-tik irten garenean, pixka bat kostatu da asmatzea. Baina, gero ondo, eta ordu eta laurden nahikoa izan da Teufenera iristeko. Oroipen batzuk etorri zaizkit, beste batzuk ez. Baina, tira!! Esperientzia oso polita izan da.

 

Egin duguen lehenengo gauza izan da nire etxea bilatzea, baina auzoa aldatuta zegoen eta ez nago ziur ea aurkitu dugun. Baina, herritik buelta ona eman dugu eta, noski, eliza eta herri erdia ez da aldatu. 

Gogoratzen nuen beste gauza bat supermerkatua zen. Jakina, aldatuta dago, baina leku berean dago eta erakusketa txiki batean kafea birrintzeko garai hartako makina gorde dute. Anari eta alabei makina horretaz askotan hitz egin diet. Izan ere, Anak ezagutu du eta nik uste dut hori zela guk etabiltzen genuena. 

 

Supermerkatutik irten baino lehen cervelas erosi ditugu, horiek hemen saltxitxa oso ospetsuak dira. Are gehiago, gaur egun Galizian ere aurki daitezke, Suitzako emigranteek erosten dituztelako. Izan ere, nire arrebak amari Bartzelonatik Deriora ekartzen dizkio, amak ere "morriña de las cervelas" baitu. Jakina, guk kopuru galanta Lezamara eraman dugu. 

Azkenik, elizaren ondoko jatetxe batean bazkaltzea erabaki dugu. Jakina, geu gara turista bakarrak hemen eta giroa eta itxura oso suitzarra da. Menu tipikoa jan dugu eta oso gustura egon gara. Gero amari argazkia bidali diot eta esan dit bere lehengusina han lan egin zuela orain dela 50 urte. Jakina, nik ez nuen gogoratzen, baina bai, konekzio handia dago gure familiaren eta Teufenen artean. 



Arratsaldean Sankt Gallenera bisitatzera joan gara. Aitak beti esaten zigun erreferentziako hiria hori zela. Horrez gain, han bataiatu ninduten. Hiria oso atsegina da, katedrala oso polita, baita inguruko kaleak ere. Haien liburutegia Gisatasunaren Ondasuna dela nabarmendu behar da.


 
Amaitzeko, Romanshorn herritik Konstantza lakura hurbildu gara. Lakua harrigarria da eta, gainera, inguruko mendiek oraindik elurra daukate.

Hori izan da gure gaurko azken etapa. Hortik Zurich-ra itzuli gara. Eguraldia pixka bat hotsagoa izan da gaur, baina ondo, batzuetan eguzkia ikusi dut.

3. Eguna: Uetliberg (2022/05/17)

Uetliberg Zurich-ko hego-mendealdekoan dagoen mendi txiki bat da. Hiriko begiratoki galanta da eta esan daiteke hiria mugatzen duen mendilerro txikiaren hasiera dela. Jakina, leku aproposa da menditik oinez edo bizikletaz ibiltzeko.

Modu desberdinetan iritsi daiteke. Izan ere, trenez ia gailurrera ailegatzea posible da, baina gu hiru geltoki lehenago jaitsi gara oinez igotzeko.

Asfaltoko bidetik hasi gara, baina laster asfaltoa desagertu da eta mendiko bidea bihurtu da. Gure bidearen ondoan Hohensteinweg ikusten da, hau trineoz jaisteko pista bat da. Jakina, gaur jendea ez da trineoz jaisten ari, mendiko bizikletaz baizik.

Gailurrera iritsi baino lehen, azken geltoki trena ikusten dugu. Bai, mendi honetara trena aldapa handiak igo ditu. Izan ere, tren hau itsaspenaren trena Europako desnibel handiena gailendu duena da.

Goian izugarrizko bistak aurkitu ditugu: alde batetik, Zurich eta bere laku erraldoia, beste aldetik, Alpes Mendekate zoragarria. Argazki pilo bat egin dugu.


 
 
Lakutik ontziz paseo emateko arratsaldea aprobetxatu dugu. Berriro Alpes ikusi ditugu, oraingoan lakutik.

 

 
Eguna amaitzeko Zurich-ko kaletatik paseotxo bat eman dugu. Argazkietan ikusten daitekeenez, eguraldia oso eguzkitsua izan da.

4. Eguna: Rheinfall eta Schaffhausen (2022/05/18)

Gaur Rin ibaiako urjauziak ikusteko txangoaren eguna izan da. Dirudienez, urjauzi hauek Europako handienak dira eta benetan harritu gaitu.

Ibaiaren ertzean Schloss Laufen gaztelua ikusi ahal izan dugu. Gazteluak 1.000 urte ditu eta orain jatetxe oso dotorea da. Hemendik ibaia zeharkatu dugu eta beste ertzetik paseo oso polita eman dugu. Ertz bietatik urjauzien izugarrizko bistak daude.



Jauziak eta inguruak ikusita eta hamabietan ere ez zirenez, Schaffhausenera bazkaltzera joatea erabaki dugu. Herri hau Alemaniarekin mugan dago eta gaur, Alemanian jai eguna denez eta eguraldia ederra egin duenez, Alemaniako jendez beteta zegoen.

Herriko enparantza batean bokatak bazkaldu ditugu. Eta gero derrigorrezko paseoa eman dugu. Herriko goi partean gaztelua dago eta handik bistak zoragarriak dira. Zurich-ra itzuli baino lehen Rinen ertzetik ibili gara berriro.



5. Eguna: Lezamara itzultzeko eguna (2022/05/19)

Maletak geltokiko konsignan utzi ditugu, aireportura 5ra arte ez dugulako egon behar. Beraz, ordu batzuk izan ditugu Zurich-tik buelta bat emateko. Hasieran katedralaren ondoko kaletik ibili gara, gero lakuaren ingurutatik.

Aireportura joan baino lehen, Zeughauskeller jatetxera joan gara. Jatetxe hori Suitzako jatetxe tipikoa denez, pentsatu dugu han bazkaltzea agur esateko ideia ona izango litzatekeela. Eta bai, oso ondo egon gara han. 

 
 
Azkenik, maletak hartu eta aireportura joan gara. Jakina, aireportua ere nabarmengarria da, oso moderno eta denda pilo bat dauka.

Beno, Suitzarekin eta familiarekin zorra neukan eta, nire ustez, ordainduta geratu da. Alabak eta emazteak dagoeneko nire jaioterria ezagutzen dute eta oporrak zoragarriak izan dira.



jueves, 6 de enero de 2022

Cauterets

1. Eguna

Bai, berriro Cauterets-en, 2 urte pasa ondoren. Herria ez da batere aldatuta, giro atsegin horrekin jarraitzen du. Ski-estazioari dagokionez, berdin-berdin dago, ez dute aldaketarik egin.

Gaurko ski-eguna hobeezin atera zaigu: pista guztiak irekita, elurra nahiko ona eta egun eguzkitsua. Beraz, primeran pasatu dugu. 


 2. Eguna

Gaur ere egun oso ona izan dugu. Horrez gain, jende pixka bat gutxiago pistetan egon da, batez ere, arratsaldean. Hori bai, nabaritzen da estazioak elurra galdu duela. Baina, beno, espero dut geratzen diren bi egunetan ondo pasatzea.

Gainera, urtarrilaren hasieran gaudenez, seguruenik elur gehiago egingo du eta denboraldi ona geratu behar da 2022an.

3. Eguna

Gaur haize protagonista izan dela eta, goizean estazioaren erdia itxita egon da. Baina, poliki-poliki gainontzekoa irekitzen joan dira. Beraz, azkenean ia pista guztietatik eskiatu ahal izan gara. Hala ere, egia da gaur eguraldia ez dela hain ona izan.


 4. Eguna

Gaur azken eguna izanda eta elurra eginez argituta, eskiatu gabe etxera joatea erabaki dugu. Hasiera batean, ideia zen, apartamentua batu eta gero, pixka bat gehiago eskiatzea, baina eguna itsusia zegoen eta pentsatu dugu hobea dela beste aukera baterako uztea.

Eskiatu gabe 2 urte pasa ondoren, egun oso politak pasatu ditugu. Beraz, oporrak oso pozik amaitu ditugu.