martes, 24 de mayo de 2016

Zumaia flysch.

Oraingoan Zumaiara flysch-i buruz ikastera joan gara eta, oso interesgarria izan da. Gutxi gorabehera guztiok fenomeno honez zerbait ezagutzen dugu, baina txango honetan hitzaldia izan dugu. Hitzadian zergatik den Zumaiako flysch garrantzitsua  azaldu digute.

Eta zergatik? Ba, Zumaiako harkaitzetan dinosaurioen meteoritoz frogak daude. Hau da, geologiaren bidez, estratoak ikertuz, gertaera hori frogak aurkitu dituzte.

Eta ez da hori bakarrik, inbersio magnetko batzuk egon zituen garai bat ikertu daiteke Zumaiako harkaitzen bidez. Informazio interesgarri asko eman digute. 

Gainera, gero paseotxo bat eman dugu eta estrato edo geruza garrantsitzuenak ikusi ditugu.

lunes, 16 de mayo de 2016

Dantzari eguna.

Gaur esperientzia berria izan  dugu. Lekeitiora joan gara Dantzari Eguna ospatzera. Irati Gurutze Dantza Taldean dago eta, beraz, dantzatzera joan behar izan du.

Gu ez gara inoiz izan eta oso polita iruditu zaigu. Gainera, egun ederra izan dugu eta horrek beti laguntzen du. Badirudi ikuskizuna aurreko urteetan bezalekoa izan dela, baina oso ondo geratu da Lekeition.

Ikuskizun ikusi ondoren, bokatak bazkaldu ditugu. Gero kafetxo bat hartu dugu kaian eta umeak hondartzan jolasten aritu dira.

Azkenik, bueltatxo bat eman dugu kaietik eta etxera. Oso ondo pasatu dugu.