viernes, 22 de mayo de 2026

 1. Val Thorens (2026/04/05)

Atzo heldu ginen Val Thoresen, bidaia oso lasaia eta eguna ederra. Apartamenturako giltzak hartu genituen eta gauzak beraien lekuan jarri genituen

Beraz, gaur goiz joan gara pistetara. Les Meniers-era joan gara, hortik Meribelera eta gero Courchevelera, beste puntara. Eguna ederra eta elurra, hasieran, ondo. Gero okertu da, baina 2000 metrotik gora aguantatu da.

Leku oso atseginean bazkaldu eta gero, Val Thorensera itzuli gara eguna amaitzeko.


2. Val Thorens (2026/04/06)

Gaur beste egun eder bat izan dugu. Hasieran Les Menieresera joan gara, baina laster Val Thorensera itzuli gara. Cime de Caron ingurutik ibili gara, elurrak baldintza izugarriak zeukalako.

Gero Orellera jaitsi gara eta han bazkaldu dugu. Orelleko jatetxea ez zaigu asko gustatu, hurrengoan beste leku batera joango gara.

Eguna amaitzeko Mont Valoon joan gara, ez zegoen jende asko, beraz, asko disfrutatu dugu.


3. Val Thorens (2026/05/07)

Berriro eguzkia jabea izan da eta gaur ere Val Thorens eta Meribel-tik ibili gara. Hasieran elurra oso gogor egon da, gero leku askotan nahiko ondo, baina altuera galdu ahala gero eta okerrago. Horregatik, goitik ibili gara.

 

 

Ia 3.000 metroko altueran dagoen jatetxe bat bazkaldu dugu. Leku izugarria, Mont Blanc ikusten genuen eta. Arratsaldean Cime de Caronetik eskiatu gara, pista izugarriak daude inguru horretatik.


4. Val Thorens (2026/05/08)

Gaurko eguna atzokoa bezalazoa izan da. Eguzkia, elur gogorra, gero 'zopa'... bero egin duelako. Baina, gustura ibili gara. 

 

Peclet glaziarrera joan gara, 2.950 metroko altueran. Han bazkaldu dugu paisaia ederra ikusten. Gainerako eguna Val Thorensen eta Orellean pasatu dugu.


5. Val Thorens (2026/05/09)

Berriro elurra eta eguzkia. Elurraren baldintzak atzokoak bezalakoak izan dira: leku batzuetan nahiko ondo eta beste leku batzuetan ez hainbeste. Baina, ondo pasatu dugu. 

 

Atzoko pistetatik ibili gara, kalitatezko elurra bilatu baitugu. Azken finean, estazioa oso zabala da eta era guztiaren pistak daude. Izan ere, gaur Meribeleko snow-parkera joan gara, oztopo oso errezak baitzegoen, oso dibertigarria! 


6. Val Thorens (2026/05/10)

Eguna hodeitsua atera da, baina ikuspena ona izan da. Beraz, gaur ere eskiatu ahal izan gara. Gutxi gorabehera atzoko ibilbidea egin dugu. Baina, bai, azken jaitsierak pena ematen dit.

Hori bai, 6 egunez eskiatu gara istripurik gabe. Hotaz, pozik egotekoa da eta creperie batera ospatzera joan gara!!


 

sábado, 7 de marzo de 2026

Cauterets

 1. Cauterets (2026/01/02)

Tradizioa bihurtu da Cauteretera etortzea. Egia esan, nahiko erosoa da eta egun hauetan giro polita dago herrian.

Pistetan elurra kili-kolo, ez asko, baina nahikoa. Gaur pixka bat elur egin du. Egun osoa skiatzen aritu gara, 9tatik 5etara. Beraz, apertamentura nekatuta heldu gara. Baina, tira, herriko azokan tartiflette erosi dugunez, indarrak berreskuratu ditugu.


2. Cauterets (2026/01/03)

Gaur gogorra izan da, goian elurra egin du, baina, behean euria. Beraz, 2 ordu eta piko pasa ondoren, erabat bustita amaitu dugu. Azkenean bazkaltzera apartamentura joatea erabaki dugu eta pistetara ez gara bueltatu. Hori bai, arratsaldean garagardoa hartu dugu tximinearen ondoan.


3. Cauterets (2026/01/04)

Eguna ona izan da. Egia da ikuspen gutxi egon dela, baina ondo ibili ahal gara. Beste alde batetik, tenperatura atzo baino baxuagoa izan da. Azkenean, ondo ibili gara ia egun osoa, azken partean ikuspena oso gutxi izan da eta 4:30etan apertamentura joan gara.


4. Cauterets (2026/01/05)

Zerua garbi-garbi atera da, oso polita. Hori bai, hotz handia, tenperatura -15 eta -9 artean ibili da. Beraz, bazkari luzea egin dugu, baina arrataldean 4:30tak arte egon gara pistetan.


Beno, azken eguna da, asko disfrutatu dugu eta garratzitsuena, lesiorik gabe.