domingo, 17 de septiembre de 2023

Las Dunas

 

1. Eguna (2023/08/12)
Lezamatik goiz joan eta bidai lasaia izan ondoren, Las Dunas-ra heldu gara. Lehenik, pistzinako tabernara bazkaltzera joan gara. Bigarrenik, gauzak antolatu ditugu mobil-homen. Eta, azkenik, Bon Preun erosketa txiki bat egin dugu.

Logistika dagoeneko antolatuta, hondartzara bainu hartzera joan gara. Uste dut kanpinean ia ezer ez dela aldatu. Beno, ea egun hauek ondo pasatu ditugun.

2. Eguna (2023/08/13)
L'Escalako taldekoekin bueltatxo eman dugu Fernan, Jandro eta hirurok. Ibilbidea La Bisbal d'Emporda- Palamos - Palafrugell - Torroella de Montgri izan da, 104 km. Berriro L'Escalako lagunak ikustea gustura izan da.

Gero Anareki kanpineko hondartzara joan naiz eta familia osoa elkarrkin bazkaldu dugu Mobil-Homen. Arratsaldean pixka bat irakurketa, kanpineko lagunekin elkarrizketa eta pistzina joatea. Azkenik, barbakoa afaltzeko.

3. Eguna (2023/08/14)
Goizean Jandro, Fernan eta hirurok Peraladara joan gara. Han gosari ederra hartzeko ohitura dugu azken urteotan. Buelta txikia da eta ondo dago hankak deskansatu daitezen.

Gainontzeko egunean kanpineko bizitza egin dugu. Hau da, hondartza, pistzina eta barbakoa.

4. Eguna (2023/08/15)
Berriro L'Escalakoekin, baina gaur talde B-koekin joan gara St. Pere de Rodes igotzera. Bi aldetik, gainera. Beraz, irteera galanta atera zaigu: 90 km eta desnibelako 1100 mts.

Kanpinean heltzean, Ana eta Leire itxaroten ari ziren anbulatoriora joateko. Leire jaitsi da eta ukondoan min hartu du. Azkenik, ez da oso larria izan, baina kolpe ederra izan du eta 5 edo 6 egun deskantsatu behar du.

5. Eguna (2023/08/16)
Oraingoan korrika egitea tokatu da, Mugetatik prestatzeko. Normalean, Leirerekin joaten naiz, baina, atzo jaitsi zenez, ezin izan da etorri.

Hamazazpi km-ko ibilbidea egin dut. Polita, batez ere, goian. Bistak izugarriak. Gero St. Peren merkadillo ikusteko familiarekin elkartu naiz. 

6. Eguna (2023/08/17)
Gaur nekatuta zegoenez, irteera bakarrik egitea erabaki dut. Iparrandera joan naiz, Espollaraino. Gero, Peraladarantz erritmo onez abiatu naiz. Azkenik, 68 km eta 10etan kanpinean.

Gauean nagusiak afaltzeko Masia batera joan gara. Seme-alabek kanpinean afaldu dute, pizza batzuk. Oso ondo pasatu dugu.


7. Eguna (2023/08/18)
Nahiz eta atzo berandu oheara joan nintzen, goiz jaiki naiz eta bizikletaz bueltatxo eman dut. Perafitara joan naiz, 67 km.

Gauean guztiok elkarrekin babarkoa egin dugu. 15 pertsonarentzat, erronka ederra.

8. Eguna (2023/08/19)
Irteera luzea L'Escalakoekin, 123 km eta hiru mendate. Arratsaldean hondartzan egon gara.

9. Eguna (2023/08/20)
Far San Sebastiara joan gara L'Escalako taldearekin. Hau leku ederra da eta eguna izugarria ere izan da, nahiz eta bero asko egin. 103 km-ko irteera izan da, baina ondo, lasaitasunez joan gara.

Gauean L'Eskalara afaltzera joan gara. Itsasoaren ondoan, oso gustura.

 

10. Eguna (2023/08/21)
Gaurko plana snorkle egitera joatea da. Orduan goiz korrika egitera joan naiz. La Gaviota kanpineraino eta buelta korritzen naiz, 6,5 km.

Snorkle Beguren egin dugu. Egia esan, harkaitzetatik saltoak benetako protagonistak izan dira, nahiz eta arrain asko ere ikusi dugu.

11. Eguna (2023/08/22)
Naiz eta atzo oso nekatuta amaitu nuen, L'Escalakoekin joan naiz eta nahiko ondo. Cala Motjoira joan gara, han Bulli jatetxea dago eta inguruan oso polita da. 94 km egin ditu.

Arratsaldean Calella de Palafrugell bisitatu dugu. Herri oso polita, baita jendetsua ere.

 

12. Eguna (2023/08/23)
Pic l'Aliga korrika egin dugu Leirek eta biok. 12 km, baina eguna oso berotsua izan denez, ibibilbidea pixka bat luze egin zaigu.

Gauean Mas Gusora afaltzera joan gara. Oso gustura egon gara.

13. Eguna (2023/08/24)
St. Pere de Rodes eta Perafita egin dugu L'Escalako taldearekin, 97 km eta beroa izan da protagonista. Baina, ondo Katalunyan azken irteera izateko.

Gauean beste barbakoa egin ditugu. Eta beroa jarraitu du. Beroari dagokionez, egun izugarria izan da.

14. Eguna (2023/08/25)
Egusentia ikusi dut eta gero 9 km korrika egin ditut. Berriro bero asko, nahiz eta goizeko 7:30etan izan. Gero Gironara Can Rocara bazkaltzera joan gara. Ez hiru izarretakora, baizik eta gurasoenak menu oso gozoa eta ez hain garestia. 

Oporretako azken eguna izan da eta agur esateko txupitoa hartu dugu lagunekin.

Gero Anareki kanpineko hondartzara joan naiz eta familia osoa elkarrkin bazkaldu dugu Mobil-Homen. Arratsaldean pixka bat irakurketa, kanpineko lagunekin elkarrizketa eta pistzina joatea. Azkenik, barbakoa afaltzeko.