jueves, 15 de febrero de 2018

Formigal


1. Eguna

Eguraldi oso txarra: elurra, haizea eta hotza. Gainera, atzo kateak ipini behar genituen apartametura iristeko.

Gaur pistetara goiz joan gara, eta pare bat jaistera egin dugu. Baina eguna oso gogor zegoen. Beraz, berehala apartumentura joan gara. Zeinbat erosketa egin dugu eta jatetxe batean bazkaldu dugu.

Arratsalde pixka bat hobetu da eta neskak apartamentu ondoan elurraz jolastu dira. Oso ondo pasatu zuten. Ana eta biok apartamentuan pixka bat lan egin dut.

Afaldu baino lehen, pote bat hartzera joan gara. Giro polita aurkitu ditugu tabernetan, ihauteriak dira eta. Apartamentuan afaldu dugu. Ea bihar egun hobea izaten dugun!!

 

2. Eguna

Ze desastre!! Gaur euria!!! Aurten ez gara zorte edukitzen ari. Pistetara joan gara, baina bi orduz baino ez gara egon. Apartamentuera erabat bustita iritsi gara.

Gainera, ia egun osoan euria egin du eta elur asko derretitu da. Uste dut bihar elurra egongo dela pistetan, baina iristsi ginen egunean askoz gutxiago.

Badirudi bihar egun ona edukiko dugula, hori esan du iragarpenak. Ea egia den!!

3. Eguna


Gaur, bai. Gaurkoa egun bikaina izan da. Eguzkia eta hotza, onena skiatzeko. Laster pistetara joan gara eta Sextasetik Portaletera jarraian joan gara. Modu honetan estazioko neurriak hartu ditugu, hau da, orokorrean nolakoan den estazioa ikusi ahal izan dugu.

Dagoeneko esan digutenez, estazioa oso ondo dago, handia da eta pista oso dibertigarriak dauzka. Gainera, hotz egin duenez, elurra primeran zegoen. Beraz, ezinezkoa zen ondo ez pasatzea.

Bihar pixka bat gehiago gozatzen saiatuko gara.

4. Eguna

Gaur azken eguna da, baina, etxera joan baino lehen, pixka bat eskiatu nahi izan dugu. Eguraldia ez zen oso ona, baita oso txarra ere, orduan pistetara joan gara.

Nahiz eta ikuspena oso ona ez zen, hamarrak eta erdietara arte gustura aritu gara. Gero elurra egiten hasi denez, neskek saldatxo bat hartezera joan gara eta nik pixka bat jarraitu dut.

Azkenean, hamaika eta erdietan pistetatik joan gara, maletak autoan sartu ditugu eta etxerako bidea hartu dugu. Biscaseraino kateekin joan behar izan dugu, gero, Iruñeraino, elurra egin du. Beraz, bidaia pixka bat gogorra egin zaigu. Azkenik, etxera iritsi gara, pozik eta errepikatzeko gogoz.