domingo, 28 de abril de 2024

Les 3 Vallées

 1. Eguna (2024/03/30)

Berriro Val Thorens-ra etorri gara. Bidaia lasaia izan da, baina azken 5 km-tan elurra egiten hasi da eta ez da gelditu arratsalde osoan. Ikusiko dugu bihar zelan izango den estazioa.


2. Eguna (2024/03/31)

Gaur elurra egin du eta haize gogor ibili da. Horregatik, lasaitasunez hartu dugu eta 9:30 arte ez gara pistetara joan. Haizearen erruz aulki eta telekabina batzuk itxita zegoen. Beraz, estazioa mugatuta zegoen eta hori nabaritzen zen. Baina, ondo pasatu dugu eta ia bostak arte eskiatzen aritu gara.


3. Eguna (2024/04/01)

Eguna oso ondo hasi da, hodeirik gabe eta elur berria, gauean elurra egin baitu. Beraz, goizean asko disfrutatu dugu. Bazkaldu ondoren, eguraldia pixka bat hondatu da, baina ordu pare bat baino ez da iraun.

Egunaren azken zatian estazioko mendi altuenara igo gara, Cime de Caron. Izugarria da han egotea, nahiz eta gaur lainotuta zegoen eta ez zen asko ikusten.

4. Eguna (2024/04/02)

Goizeko lehenengo orduetan asko elurra egin du, baina gero gelditu da eta egun ederra izan dugu.

Courchevelera joan gara. Hau da, Les 3 Vallées zeharkatu dugu. Han bazkaldu dugu eta gero itzultzeko bidea hartu dugu.


Val Thorensera iritsi garenean, Ana eta Leire apartamentura joan dira. Irati eta biok, ordea, Cime de Caronera igo gara. Gaur bai, zerua garbi-garbi zegoen eta paisaia izugarria.


5. Eguna (2024/04/03)

Gaur ia egun osoan elurra egin du. Beraz, elurraren geruza erraldoia da pistetan. Hori bai, eskiatzeko elurraren kalitatea ere izugarria da.

Gu Val Thorens ingurutik ibili gara, ikuspena eskasa baitzen. Gustura egon gara, nahiz eta une batzuetan eguraldia pixka bat gogorra izan den.

6. Eguna (2024/04/04)

Gaur egun ederra atera zaigu: eguzkia, elur izugarria, ilar gutxi, bazkaria ederra...

Pista altuetatik ibili gara, han elurraren kaitatea onenagoa baita. Elurraren baldintzak pista kanpotik asko ibiltzen utzi digu. Gainera, bistak ederrak dira altuera horretatik. 


7. Eguna (2024/04/05)

Azken eguna eta bikaina. Eguraldia ederra egun osoan izan denez, ia ez gara gelditu. Atzo bezala pista altuetatik eskiatu gara, han elurraren baldintzak izugarriak baitira.


Asko disfrutatu ditugu 6 egunak eta, gainera, lesiorik gabe. Hori da garrantzitsuena eta, horregatik, jatetxe batera ospatzera joan gara

8. Eguna (2024/04/06)

Bueltatzeko bidaiaren eguna izan da gaur. Iaz bezala bi etapatan egingo dugu: lehenengoa, Narboneraino eta bigarrena, etxeraino. Lehenengoan dena ondo joan da eta arazorik gabe iritsi gara hotelera. Gelak hartu dugu eta laster afaltzera joan gara. Azkenik, koparen finala disfrutatu dugu. Oso ondo, Athletic txapelduna da eta!!!

domingo, 18 de febrero de 2024

Cauterets - Inauteriak

 1. Eguna (2024/02/10)

Berriro Cauteretsen egun batzuk pasatzea erabaki dugu. Baina, oraigoan Leire ez da erorri, klaseak dituela eta.

Lehenengo egunean izugarri elurra egin du. Egun osoan, gelditu gabe. Beraz, baldintzak ez dira onenak eta, horregatik, Ana eta Irati apertamentura joan dira, bazkaldu eta gero. 

Nik eskiatzen jarraitu dut, nahiz eta ikuspen txarra zen eta une osoan elurra egin duen.


2. Eguna (2024/02/11)

Gaurko lehenengo zatian atzoko bezalakoa izan da: elurra egitea eta ikuspen gutxi. Baina, bigarrena hobetu da eta batzuetan eguzkia ere ikusi dugu. Hori bai, elurra primeran egon denez, asko disfrutatu dugu.


3. Eguna (2024/02/12)

Eguna oso ondo hasi da, baina 10:30ean hondatzen joan da. Haizea eta elurra egiten hasten da eta desatsegina geratu da. Horrez gain, ikuspena asko okerru da. Beraz, bazkazldu eta gero Irati eta Ana apartametura.


4. Eguna (2024/02/13)

Gaur, bai. Hodeirik gabeko egun ederra atera da eta hirurok asko disfrutatu dugu. Gainera elurraren baldintzak oso onak izan dira. Batez ere, goizean. Beraz, asko eskiatu dugu eta oso ondo pasatu dugu. Azkenik, laurak arte aguantatu dugu eta gero autoa hartu eta etxera joan gara. Berriro, Cauteretsen opor izugarriak!!!



domingo, 7 de enero de 2024

Cauterets

 1. Eguna (2024/01/02)

Azken urteetan bezala aurten ere Cauteretsen urteko lehenengo egunak pasatzea erabaki dugu. Egia da estazioa joan den urtean baino hobeto dagoela, baina, pistetan elur gutxi dago eta eskiatzeko baldintzak ez dira oso onak.


Dena dela, goizean gustura egon gara. Arratsaldean, tele-aulkiak gelditu dira, goian haize oso gogorra zegoela dirudi. Pertxak baino ez ziren erabilgarriak eta, noski, horrek eskiatzeko posibilitateak asko mugatu ditu. Gainera, pertxetan ilarak oso luzeak ziren. Horregatik, laster apartamentura jaitsi gara.

2. Eguna (2024/01/03)

Eguna lainotuta atera da. Hasieran pentsatu dugu euria egingo zuen, baina, ez,  eskerrak. Atzo bezala elurra ez da oso ondo egon eta pista pare bat itxi dute, baina, gu ez gara gelditu. 

Arratsaldean eguzkia atera da eta hobeto. Baina, gero behelainoa agertu da eta kontu handiz ibili behar izan dugu. Hori bai, izugarriko argazkiak atera ditugu.

3. Eguna (2024/01/04)

Egun oso polita izan dugu gaur, eguzkia jaun eta gabe izan da. Hori bai, gaurko eguzkia elurretarako ez da ona izan, Estazioan gutxi geratzen baita. Hala ere, bihar elur asko egingo duela durudi. Ea egia den, oso beharrezkoa da, benetan.



4. Eguna (2024/01/05)

Gaur eguraldia asko aldatu da, estazioan egun osoan mara-mara elurra egin du. Baina, ez da zalantzarik egon eta pistetara joan gara. Gainera, Iratiren Sondikako lagun pare bat etorri dira, oso jatorrak eta gustura egon gara haiekin. 


Noski, kontu handiz ibili behar zen, baldintza hauetan gutxi ikusten da eta zapaldu gabeko elur asko pilatzen da pistetan. Baina, tira, egun oso eskiatzen aritu gara.

Gaurkoa azken eguna izan da. Izugarriko oporrak pasatu ditugu eta Cauterets elurrez beteta utzi dugu.