domingo, 7 de enero de 2024

Cauterets

 1. Eguna (2024/01/02)

Azken urteetan bezala aurten ere Cauteretsen urteko lehenengo egunak pasatzea erabaki dugu. Egia da estazioa joan den urtean baino hobeto dagoela, baina, pistetan elur gutxi dago eta eskiatzeko baldintzak ez dira oso onak.


Dena dela, goizean gustura egon gara. Arratsaldean, tele-aulkiak gelditu dira, goian haize oso gogorra zegoela dirudi. Pertxak baino ez ziren erabilgarriak eta, noski, horrek eskiatzeko posibilitateak asko mugatu ditu. Gainera, pertxetan ilarak oso luzeak ziren. Horregatik, laster apartamentura jaitsi gara.

2. Eguna (2024/01/03)

Eguna lainotuta atera da. Hasieran pentsatu dugu euria egingo zuen, baina, ez,  eskerrak. Atzo bezala elurra ez da oso ondo egon eta pista pare bat itxi dute, baina, gu ez gara gelditu. 

Arratsaldean eguzkia atera da eta hobeto. Baina, gero behelainoa agertu da eta kontu handiz ibili behar izan dugu. Hori bai, izugarriko argazkiak atera ditugu.

3. Eguna (2024/01/04)

Egun oso polita izan dugu gaur, eguzkia jaun eta gabe izan da. Hori bai, gaurko eguzkia elurretarako ez da ona izan, Estazioan gutxi geratzen baita. Hala ere, bihar elur asko egingo duela durudi. Ea egia den, oso beharrezkoa da, benetan.



4. Eguna (2024/01/05)

Gaur eguraldia asko aldatu da, estazioan egun osoan mara-mara elurra egin du. Baina, ez da zalantzarik egon eta pistetara joan gara. Gainera, Iratiren Sondikako lagun pare bat etorri dira, oso jatorrak eta gustura egon gara haiekin. 


Noski, kontu handiz ibili behar zen, baldintza hauetan gutxi ikusten da eta zapaldu gabeko elur asko pilatzen da pistetan. Baina, tira, egun oso eskiatzen aritu gara.

Gaurkoa azken eguna izan da. Izugarriko oporrak pasatu ditugu eta Cauterets elurrez beteta utzi dugu.


No hay comentarios:

Publicar un comentario