lunes, 12 de octubre de 2015

Gaztelumenditik paseotxo bat.

Igandean Gaztelumenditik paseotxo bat eman genuen. Autoz hurbildu ginen errepidea amaitu arte eta handik oinez joan ginen gailurrera, 3 km gutxi gorabehera. Bide beratik itzuli ginen, beraz, 6 km egin genituen azkenean.

Neskek ondo pasatu zutela uste dut. Gainera, gailurra eta monumentua ezagutu zituzten. Gailurretik oso gertu bunker bat dago eta hau ere ikusi zuten. 

Ahh!!!! Kuriositate bat, buzoia Untza Mendi Taldeak, Derioko mendi taldea, ipini zuen. Nahiz eta Deriokoa naizen, galdetu balidate, ez nuen asmatuko. Hemen buzoiaren argazki bat.

2 comentarios: