sábado, 25 de octubre de 2025

Galiza

 1. Noia (2025/07/31)

Bazkaltzeko orduan iritsi garenez, erdira joan gara zer edo zer jateko. Bazkaldu eta gero, maletak etxera eraman ditugu eta pixka bat deskatsatu gara.

Arratsaldean Broñara joan gara. Hondartza disfrutatzeko egun ederra atera da.

2. Noia (2025/08/01)

Bueltatxo bat eman dugu Noiatik. Plazara joan gara eta kabratxo erosi dugu. Baina, Plaza triste zegoen, leku asko itxita eta arrain gutxi ere.

Arratsaldean Carnotara joan gara. Egun haizetsua tokatu zitzaigunez, jende gutxi zegoen. Gu eguztikatoarekin aterpea egin dugu eta gustura egon gara. Bainu ederra eman diot.

3. Noia (2025/08/02)

Goizean Noian erosketa batzuk egin ditugu. Okindegian artozko enpanada erosi dugu, gero bazkaltzeko. 

Gero Esteiroko hondartzara joan gara, izugarrizko eguna. 


4. Noia (2025/08/03)


Gaur Noiako Azoka da eta bueltatxo bat eman dugu. Herriko giro polita egun ederrean.

Arratsaldean Rianxora joan gara, Cunchasko hondartzara. Han afaldu dugu, oso gustura.

5. Noia (2025/08/04)

Berriro bueltatxo bat Noiatik, oporretan gaude. Gainera, Noia atsegina da paseoa emateko. Hori bai, beroa egiten ari du egun hauetan.

Arratsaldean, Broñako hondartzan egon gara. Nahiz eta bero egin, gustura pasatu dugu.

6. Noia (2025/08/05)

Gaur plana izan da Rio das Pedras joatea, Jorge, Dorleta, Gontzal eta Haizearekin. Ibaiar orbubatean iritsi gara, txonbo eman dugu eta bokatak bazkaldu dugu. 

Ibaian zehar mugitu gara txoko desberdinetatik. Asko disfrutatu dugu. Azkenik, Noian afaldu dugu. 


7. Noia (2025/08/06)

Goizean Noiatik ibili gara, Anak eta Iratik arropa erosi dituzte. Arratsaldean Broñara joan gara, gaur bero gutxiago egin du, baina, ondo, gustura egon gara.

Azkenik, Juan, Adelaida eta Nerearekin geratu gara. Boabab jatetxera joan gara afaltzera. Beti bezala, oso ondo.


8. Noia (2025/08/07)

Churrasco de Floro-ra bazkaltzera joan gara Jorge eta Familiarekin. Jatetxe erraldoia, baina ondo. Mahaiak handiak dira eta gustura egoten da. Denetarik dago: okela, olagarro, tortilla, zamburiñas eta abar.

9. Noia (2025/08/08)

Bueltatxo eman dugu Noiatik. Arratsaldean Esteirora joan gara. Irati eta Haizea Barquiñako jaietara joan dira. Leku guztietan jaiak daude

10. Noia (2025/08/09)

Erosketa pare bat egin dugu Noian, gero albariño hartu dugu itsasadarrearen ondoan.

Arratsaldean Broñara joan gara Eva, Oscar y Markelekin. Han Ankora jatetxean afaldu  dugu, gau ederra geratu da.


11. Noia (2025/08/10)


Gaur Mastontanera joan gara. Mastontaneko jaiak dira eta bazkaria Galiziako familiarekin egon gara. 

Bihar Lezamara itzuliko gara, baina, tira... Beti bezala, oso ondo egon gara Noian!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario