1. eguna (2025/01/02)
Azken bi
urtetan baldintza oso txarrak ikusi ondoren, aurten elur ederra
aurkitu dugu Cauteretsen. Beraz, Irati, Leire eta hirurok asko
disfrutatu dugu eguna. Ana
ez da igo, telelana egin behar izan du.
Ordu biak arte eskiatu gara gelditu gabe, gero Leirek ikastera joan behar zuelako. Irati eta biok geratu gara, baina gero Irati gaizki sentitu da eta bera ere apartamentura joan da. Azkenean arratsaldean bakarrik eskiatu naiz. Baina, ondo, asko disfrutatu dut.
Seguruenik, bihar Ana eta biok Ordiziara joan beharko dugu, Juanjoren aita atzo hil zen.
2. eguna (2025/01/03)
Egun txarra gaur. Euria egin du eta, nahiz eta elurra agoantatu den, desatsegina zegoen. Ordu eta erdi eskiatzen aritu gara, gero apartamentura.
Bazkaldu eta gero, Ana eta biok Ordiziara joan gara Juanjoren aitaren hileta. Paliza izan da, baina egon nahi genuen.
3. eguna (2025/01/04)
Eguna lainotuta hasi da. Puff!!! Itxura txarra... Baina, hobetzen joan da eta ederra geratu da. Bazkalordura arte lauak elkarrekin ibili gara. Gero, Ana eta Leire apartamentura joan dira eta Iratik eta biok pistetan jarraitu dugu.
4. eguna (2025/01/05)
Atzo antzeko eguna hasi da, baina agoantatu da eta azkenean ez da txarra izan. Goizean lauak elkarrekin ibili gara, eta asko, jende gutxi baitzegoen.
Arratsaldean bakarrik geratu naiz, neskak nekatuta edo ikastera. Gainera, pistetan jende oso gutxi geratu denez, asko disfrutatu dut.
5. eguna (2025/01/06)
Magoen opariak aurkitu ditugu hemen, Cauteretsen. Ospatzeko gozari ederra egin dugu eta azkar gauzak batu behar izan ditugu, gaur etxera itzuli behar dugulako. Dena dela, goizean eskiatu nahi genuen, baina iragarpenak ez dira oso onak. Beraz, oporrak bukatutzat ematen ditugu.
No hay comentarios:
Publicar un comentario