1. Aveiro-Oporto (2025/05/17)
Medina del Campo lehenengo urratsa da. Han Fernandok etxea daukanez, haiekin herrian geratu gara.
Fernandoren etxean barbakoa egin dugu eta gero herritik buelta eman dugu. Medina polita da eta Historia asko dauka, hemen Isabel La Católica hil zen. Gainera, La Mota gaztelu da Medinako eraikin nagusia.
2. Aveiro-Oporto (2025/05/18)
Aveiro iritsi baino lehen, Ciudad Rodrigon gelditu gara. Herria ez nuen ezagutzen eta oso polita iruditu zaigu. Han bazkaldu dugu eta gero Aveirora abiatu gara.
Aveirora joan bezain laster, Costa Novara hondartza eta Atlantiko ikustera joan gara. Haizea eta euria egin du, Atlantiko izugarria!!
3. Aveiro-Oporto (2025/05/19)
Leire eta biok korrika egitera joan gara gozean. Gero, eguraldia berriro txarra atera zaigunez, gosari luzea egin dugu. Hotelean gosaria 6. solairuan da, beraz, bistak izugarriak dira.
Azkenik, eguzkia pixka bat atera da eta kalera joan gara. Bueltaxoa eman dugu herritik, giro ederra. Bazkaldu baino lehen, "moliceiro' (Aveiroko ontzia) hartu dugu, herria kanaletik ikusteko.
4. Aveiro-Oporto (2025/04/20)
Gaur Oportora joan gara, azken etapa da. Baina, 4 egun egongo gara han. Oportora iritsi baino lehen, Sta. Maria da Feiran gelditxoa egin dugu. Herri honek gaztelu oso polita du, gelditxoa merezi du.
Gero, Oportotik ibili gara. Itzelazko giroa hiri-erdian. Duero ibaiaren inguruan ibiltzea atsegina da eta ibaia harrigarria. Françesinha probatu dugu, ondo dago, gustatu zaigu.
5. Aveiro-Oporto (2025/04/21)
Gaur Guimaraes eta Braga bisitatu dugu. Goizean Guimaraes joan gara eta, nahiz eta euria egin, hiriko alde zaharra oso polita iruditu zaigu. Gero, Bragara abiatu gara. Han bazkaldu dugu eta arratsaldean buelta bat eman dugu. Eguraldia asko hobetu direla eta, eguna oso atsegina geratu da.
6. Aveiro-Oporto (2025/04/22)
Portotik ibili gara goizean. Eguraldia ona izan da, beraz, giro ederra aurkitu dugu hiritik. Igrexa dos Clérigos bisitatu dugu, igrexa honen dorrea Porto guztitik ikusten da. Ibaiaren ondoan bazkaldu dugu, oso gustura.
Arratsaldean hondartzetara joan gara, Douroko ahogunea ikusi dugu. Jakina, hemen oso handia da ibaia, izurdeak ere ikusi ditugu.
7. Aveiro-Oporto (2025/04/23)
Bigarren jarduera Portotik eta eguraldia berriro ederra izan da. Udaletxearen inguruan eta San Franciscoren eliza ikusi dugu. Gero beste bueltatxo bat ibaiako ertzean eta han afaldu dugu terraza batean.
Arratsaldean beste ertzetik ibili gara eta han afaldu dugu. Hemendik gauean Portoko bista izgarria dago.
8. Aveiro-Oporto (2025/04/24)
Etxera itzultzeko unea iritsi da. Bidaia luzea, 7 ordu. Baina, ondo. Egun ederra aurkitu dugu Lezaman.
No hay comentarios:
Publicar un comentario