jueves, 25 de diciembre de 2025

Turku-Helsinki-Tallin

 1. Turku (2025/12/05)

Turku joateko 5etan esnatu du. Lehen Amsterdamnera joan gara, hara joateko atzerapena izan dugu eta Helsinkirako konekzioa galdu dugu. Estokolmotik alternatiba eman digute, baina beste atzerapena batengatik Estokolmora berandu iritsi gara. Konponbidea eman digute, baina oso berandu heldu gara Helsinkira. Beraz, Turku ailegatzeko taxi hartu behar izan dugu. Bai, oso garestia. Azkenik, hotelean 1:30tan. 

2. Helsinki (2025/12/06)


Berriro goiz jaiki gara Helsinki joan nahi dugulako, eta Turku Helsinkitik 2 ordura dago. Lehenik infotmazio-bulegora joan gara mapa hartzera. Bulegoa katedral ondoan dago, katedrala luteranoa da. Polita, baina kristauekiko nahiko diferente.

Katedralaren inguruan gabonenato merkatuak daudenez, giro izugarria aurkitu dugu. Beno, senatua, presidentearen etxea, liburutegi nazionala eta beste katedrala, ortodoxoa, ikusi dugu. Gustura, hiri polita da, nahiz eta egun osoan euria egin.


 3. Tallin (2025/12/07)

Berriro oso goiz jaiki behar izan dugu, 5:45etan, Tallinera joateko helburua dela eta. Ontzian 2 ordu beharrezkoak dira. Hori bai, ferria oso erosoa da eta Baltikoa izugarria. 

Hiria erdi-arokoa denez, oso polita eta atsegina. Helsinki bezala, hemen bi katedral daude, luteranoa eta ortodoxoa. Ortodoxoa garai errusarrikoa da.

Bazkaltzeko leku tipiko batera joan gara, atsegina eta pixka bat "vikingoa". Gustura egon gara. Gero, poliki-poliki ontzia hartzera kaiara  hubiltzen aritu gara. Bidaia lasaia, Helsinkira iritsi eta gero, Turkurako autobusean 2 ordu gehiago.  


4. Turku (2025/12/08)

Gaur egun erlaxuagoa nahi genuenez, iratzargailua ez dugu ipini. Baina, ni berriro goiz esnatu naiz eta korrika egitera joan naiz. Nahiz eta gauez izan, disfrutatu dut.

Gero Turku erdira abiatu gara. Turkuko katedrala eta gaztelua ikusi ditugu, baita St. Michael's church ere. Hiria oso erosoa da eta, nahiz eta eguraldiak lagundu ez duen, ondo pasatu gara.


5. Turku (2025/12/09)

Azken eguna da gaur. Turku erditik bueltatxoa eman dugu, dendak ikusi eta erosketa batzuk egin ditugu. 

Gero Helsikiko aireportura joan gara eta etxera. Berriro Amsterdamnen beste hegazkin hartu behar izan dugu.

Gustura egon gara Finladian, herrialde polita eta jende oso atsegina.



No hay comentarios:

Publicar un comentario