Igande honetan Irati, Ama eta ni Ermua mendira joan ginen Eskolako Mendi
taldearekin. Leire, aldiz, Troka Abeturara joan zen Gaztegunerekin. Guk
tipiko paseoa egin genuen, hau da, Gorliz, faro, Ermua gailur. Faroan
kañoiak eta bunkerrak ikusi genituen. Bunkerretatik paseoa eta bistak
handik asko gustatu zitzaizkigun.
Leireren plana desberdina izan zen, jakina. Bera Itsasorekin, Joanarekin
eta beste lagun batzuekin joan zen Troka Abenturara. Han ginkana eta
padel surf egin zituzten. Haiek ere oso gustura pasatu zuten goizean.
Gu bi eta erdietan itzuli ginen Lezamara eta Leire hiru eta erdietan.
Amaitzeko, Enaitzen oso pozik bazkaldu genuen. Leirek bere goizeko
aktibitateak kontatu zizkiguten eta guk berari gure paseotxoa.
miércoles, 21 de octubre de 2015
lunes, 12 de octubre de 2015
Gaztelumenditik paseotxo bat.
Igandean Gaztelumenditik paseotxo bat eman genuen.
Autoz hurbildu ginen errepidea amaitu arte eta handik oinez joan
ginen gailurrera, 3 km gutxi gorabehera. Bide beratik itzuli ginen,
beraz, 6 km egin genituen azkenean.
Neskek ondo pasatu zutela uste dut. Gainera,
gailurra eta monumentua ezagutu zituzten. Gailurretik oso gertu bunker
bat dago eta hau ere ikusi zuten.
miércoles, 23 de septiembre de 2015
Ikasturte hasiera.
Ni ez nintzen
ikasturte hasieran oso urduri egoten baina, egia esan, kuriositate izaten nuen.
Liburu berriak, irakasle berriak, batzuetan ikaskide berriak eta abar. Orain
alabei gauza bera gertatzen zaiela nabaritzen da. Beno, nik esango nuke haiek ni
baino urduriago daudela, Leire behintzat. Irati txikiagoa da eta ez da
hainbeste kezkatzen, baina berak ere kurtso berriari buruzko galderak egiten
dizkigu.
Gure aldetik,
Anak eta biok alaben liburuak errepasatu ditugu eta esan behar dugu nabaritzen
dela maila igotzen ari dela. Batez ere, Leire kasuan, 5. Kurtsoan dago eta
liburuak ez dira lehen bezain erraza. Niretzat hau desafioa da, beraien
liburuak ikustea eta zer egiten duten eskolan jakitea gustatzen zaidalako.
Baina, horretarako euskara ikasten jarraitu behar dut, dakidanarekin ez dela
nahikoa izango uste dudalako.
Anak gauza bera
iritzi du. Aurten esfortzu handiagoa egin behar dugu alabei laguntzeko. Berak
maila nahikoa dauka baina nik, aldiz, euskaltegira joaten jarraitu behar dut.
Nire aldetik ez dago arazorik, gustura noa euskaltegira. Batzuetan denbora
ateratzea kostatzen zait, baina poliki-poliki hobetzen noa eta hori animatzen
zait.
domingo, 13 de septiembre de 2015
Lezamako jaiak
Egun hauetan jaietako egunak disfrutatu ditugu
Lezaman. Lezamako jaietan gauza asko egin daitezke eta guk ekintza
batzuetan parte hartu dugu. Adibidez, Lezamako Mugetatik martxan familia
osoa egon da: ni lasterketan eta besteak martxa txikian.
Eta, nola ez, barraketan ere neskak egun guztietan
egon dira. Aurten barraka asko ipini dute eta umeek eta gazteek
eskaintza ona eduki dutela uste dut. Behintzat, Lezama bezalako herri
baterako.
Jaietan ere odolosteak ospetsuak dira afaltzeko.
Agian astunak dira afaltzeko baina, bat bakarrik tomate entsalada
batekin, afaldu daiteke. Ana-ri eta niri gustatzen zaizkigu eta jaietan
bat edo bi egun afaltzen ditugu. Alabei ez zaizkie
gustatzen eta beste gauza bat afaltzen dute.
Honez gain, Txorierriko infernua MTB lasterketa ere
oso ospetsua da. Hemen nik ez nuen parte hartu baina Anak, Leirek eta
iratik, bai, txikira joan ziren eta oso ondo pasatu zuten.
Azkenik, Guretzeko jaietan egon ginen eta oso gustura. Giro polita eliza ondoan eta gauean sua artifizialak ikusi genituen.
miércoles, 2 de septiembre de 2015
Las Dunas
Aurten ere Gironara
Camping Las Dunasera joan gara. Urte honekin gure 10. urte dela uste dut. Camping
honetan gehien gustatzen zaiguna hondartza da baina aurten igerilekua izarra
izan da. Igerileku berria egin dute eta izugarria da: oso handia, txirristekin,
korronteekin, … Asko disfrutatu dugu igerilekuan baina hondartzan ere egon
gara.
Hemen ere oso
garrantzitsua da barbakoak egitea. Gu ez gara adituak baina egin egiten dugu,
batez ere afaltzeko.
Gainera,
campingean bizikleta ezinbestekoa da. Batez ere umeentzat baina helduentzat ere
camping-tik eta inguruetatik mugitzeko.
Honez gain, bi
txango antolatu ditugu. Lehenengoa Peratalladara eta bestea Besalura. Peratallada
herri turistiko txiki bat da, etxeak eta kaleak harrizkoak dira eta oso txukun
daukate. Atsegina da herritik paseatzea eta dendak ikustea. Jatetxe polit
batean oso gustura afaldu genuen. Nire ustez, arroza gomendagarria da,
goxo-goxo egiten dute eta.
Besalu, berriz, ez da hain ospetsua baina ere oso polita da. Barnealdean dago, Oloten ondoan. Erdi Aroko zubi bat dago, benetan izugarria da. Herriak ere Erdi Aroko giroa dauka.
Hara Derioko lagunekin joan ginen eta koadrila handia elkartu ginen. Hamabi: sei ume eta sei heldu. Eta, nola ez, afaltzera geratu ginen, oso gustura.
Bukatzeko, esan
behar dut errepideko bizikleta eraman nuela. Han barnealdetik gustura ibil
daiteke bizikletaz, ibilbideak politak dira eta txirrindulari asko aurki
ditzakezu errepidetatik. L’Escala-ko taldearekin ibili ginen eta oso ondo
pasatu genuen errepide haietatik L’Escala-ko lagunekin.
miércoles, 26 de agosto de 2015
Galiziako oporrak
- Noian
Noiara iritsi ginen. Bidaian ez genuen arazorik izan, nahiz eta hasieran asko euria egin duen, dena ondo joan zen. Noian egun polita aurkitu genuen eta paseotxo atsegina eman genuen bazkaldu ondoren.
- Dolmen de Axeito
Hau da Dolmen de Axeito, 6 mila urte dauzka. Gure antepasatuek egin genuen.
- Corrubedo txangoa
Currubeduko Duna ospetsua da eta, ezagutzen genuen arren, ikustera joan ginen berriro.
Izugarria izan zen eguna Corrubedon. Hondartzan oso gustura egon ginen. Euskaldun asko egoten da Corrubedon oporretan eta ez da arraroa euskara entzutea. Ze bitxia den Galego eta Euskara entzutea txoko guztietan.
Kaiotik saltoka egin genuen. Izagarria benetan.
- Curota
Noiara ituzuli baino lehen, Curotara joan ginen. Ze igoera dagoen Curotan!! Eta bistak ikusgarriak dira.
- Ons Uhartea
Isla de Ons egon ginen. Heltzeko ontzian joan behar da eta 40 minutu behar dira joateko eta beste 40 Bueu itzultzeko.
Uhartea babestuta dago. Animalia asko dago eta oso polita da. Txango txiki bat egin genuen ikusargia ikusteko.
- Carnotako hondartza
Carnotako hondartzan egon ginen eta eguna oso ona izan zen. Hondartza hau oso handia da, 5 edo 7 km dauzka. Ez dago itsadar barruan, itsaso zabalean baizik. Beraz, itsasoa bizi-bizi dago eta olatu galantak daude han. Gu egotean itsasoa ez zegoen arriskutsua eta olatuekin asko disfrutatu ditugu.
Noiara iritsi ginen. Bidaian ez genuen arazorik izan, nahiz eta hasieran asko euria egin duen, dena ondo joan zen. Noian egun polita aurkitu genuen eta paseotxo atsegina eman genuen bazkaldu ondoren.
- Dolmen de Axeito
Hau da Dolmen de Axeito, 6 mila urte dauzka. Gure antepasatuek egin genuen.
- Corrubedo txangoa
Currubeduko Duna ospetsua da eta, ezagutzen genuen arren, ikustera joan ginen berriro.
Izugarria izan zen eguna Corrubedon. Hondartzan oso gustura egon ginen. Euskaldun asko egoten da Corrubedon oporretan eta ez da arraroa euskara entzutea. Ze bitxia den Galego eta Euskara entzutea txoko guztietan.
Kaiotik saltoka egin genuen. Izagarria benetan.
- Curota
Noiara ituzuli baino lehen, Curotara joan ginen. Ze igoera dagoen Curotan!! Eta bistak ikusgarriak dira.
- Ons Uhartea
Isla de Ons egon ginen. Heltzeko ontzian joan behar da eta 40 minutu behar dira joateko eta beste 40 Bueu itzultzeko.
Uhartea babestuta dago. Animalia asko dago eta oso polita da. Txango txiki bat egin genuen ikusargia ikusteko.
- Carnotako hondartza
Carnotako hondartzan egon ginen eta eguna oso ona izan zen. Hondartza hau oso handia da, 5 edo 7 km dauzka. Ez dago itsadar barruan, itsaso zabalean baizik. Beraz, itsasoa bizi-bizi dago eta olatu galantak daude han. Gu egotean itsasoa ez zegoen arriskutsua eta olatuekin asko disfrutatu ditugu.
lunes, 27 de julio de 2015
Udako oporrak.
Azken astean sartu gara oporrak
hartu baino lehen eta, normala izaten denez, luzea egiten ari da. Egun
hauetan hainbat gauzak prestatu behar dira: autoko errebisioa, udako
erosketak, helmugetan zein txango egin pentsatzea
eta abar.
Aurten Galizian Ons Uhartera
txangoa egin nahi dugu. Izan ere, dagoeneko ontzirako txartelak
dauzkagu. Ciesera joan nahi genuen baina uharte horietarako ez zeuden
txartelak eta plana aldatu behar izan dugu.
Anak eta nik dagoeneko Cies-ak
ezagutzen ditugu eta izugarriak iruditzen zaizkigu. Ons-en, aldiz, ez
gara inoiz egon. Baina, argazkiak ikusi ditugu eta oso polita ematen du.
Alabei txangoa asko gustatuko zaiela uste dugu.
Gainera, uhartera iristeko 40 minutuko bidaia ontzian behar da.
Itzulitakoan gure argazkiak ipiniko ditugu hemen. Orain gurea ez den hau ipintzen dugu.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)




















