lunes, 29 de junio de 2015

Derioko igerilekuetan.

Egun hauetan Derioko igerilekuetan egon gara dagoeneko. Eguraldia oso ona izaten ari da eta aprobetxatzen ari gara. Gainera, Maider ere joaten ari da eta Borja. Beraz, Leirek eta Iratik lagunak dituzte igerilekuan eta oso ondo pasatzen ari dira. 


Asteburuan, igerilekuetara joateaz gain, hondartzara ere joan gara. Igande osoan pasatu genuen Plentzian eta, nahiz eta igandean eguraldia ez zen oso ona izan, ondo egon ginen. Kantauriko itsasoan lehenengo bainua eman zitzaidan.

Bazkaltzera Kai Ederra joan ginen. Gustatu zitzaigun eta itzuliko garela uste dut. Hurrengoan arroza bogabantearekin eskatuko dugu, jantoki honetan plater hau ospetsua da baina enkargatu behar da.

Aste honetan bero asko espero dugu. Beraz, arratsaldetan igerilekuetan egongo gara.

miércoles, 24 de junio de 2015

San Juan gaua.

Niretzat San Juan gaua ondo dago udako hasiera emateko. Umeak oporretan daude dagoeneko, gaua luzeena da, sua eta giroa magikoa da … Ez dakit, gau honek zerbait dauka eta asko gustatzen zait. Hemendik aurrera, umeak oporretan daudenez, beste aktibitate batzuk egiten hasten dira.

Jakina, lehen Derion eta orain Lezaman, San Juango festan parte hartzen dugu. Jendeak herri hauetan festa txikia egiten du: musika pixka batekin, bokatak eta ardoa edo freskagarriak banaketarekin eta, nola ez, suarekin. Umeentzat oso dibertigarria da, baita helduentzat ere.

Aurten ere hor egon ginen lagunekin eta oso ondo pasatu genuen. Hemen aurtengo suaren argazki bat:

 Orain igerilekuetarako denboraldia hasten da eta, eguraldiak uzten badigu, Deriokoetara joango gara. Lagun asko aurkituko ditudala han imajinatzen dut

martes, 16 de junio de 2015

Musika emanaldia.

Ikasturteko amaiera gertu dago eta garai honetan asko gustatzen zaigun aktibitatetako bat eskolako musika emanaldia da. Urte guztiak bezala Lezamako elizan izango da. Emanaldian alabek parte hartzen dute pianoan eta abesbatzan.

Nire ustez, ideia ona da hau egitea urte osoko lana ikusten delako. Ez dakit umeek ikusten duten baina guk, gurasoek, bai. Musika eskolako irakasleek lana polita egiten dute umeekin eta hori nabaritzen da urte osoan.

Für Elise (Leire)



When then saints go marching (Irati) .





lunes, 8 de junio de 2015

Panpinen etxea.

Hemen asteburuan Anak, Leirek eta Itxasok egin zuten jostailu txiki bat. Eskolarako da eta ideia zen zerbait egitea birziklatzeko materialarekin. Oso polita geratu zaiela uste dut. Orain Leirek eta Itxasok beren ikaskideei aurkeztu behar diete. Hau da, zer edo zertarako den, zer materiala erabili duten, nola izan den prozesua eta abar azaldu behar dute.

sábado, 30 de mayo de 2015

Athleeeeeetic!!!!!

Beno... Eguna iritsi da. Gaur finala edukiko dugu eta denok espero dugu Athleticek irabaztea. Badikugu oso zaila dela baina ez ezinezkoa.

Egia esan, ni ez naiz oso futbolzalea baina gustatuko litzaidake Athleticek kopa lortzea. Urte asko igaro dira azken aldiztik eta garrantzitsua izango litzateke gazteagoentzat.

Guk omenaldi txiki bat egin nahi dugu hemendik  foto honekin.


Argi dago ez dakigula zer pasatuko den gaur. Egin dezakegun bakarra da zorte desiratzea taldeari eta gaurko eguna disfurtzea.

Aupa Athletic!!!!!


miércoles, 20 de mayo de 2015

Amaren urtebetetzea.

Atzo amaren urtebetetzea izan zen eta festa txiki bat egin genuen etxean.

Horrela geratu zen mahia afaldu baino lehen:



Hauek izan ziren hainbat opari:



Eta hau amamak egindako enpanada afarirako (goxo, goxo):



Jakina, ez genuen berandu amaitu, hurrengo egunean eskolara eta lanera joan behar genuen. Baina oso ondo pasatu genuen:

miércoles, 13 de mayo de 2015

Loreak, 1. maila gelarako.

Lorei buruzko informazioa bilatu behar dugu. Eta hemen argazki batzuk ipiniko dugu.


Dragoiaren mingaina:


Eguzkilorea:


Begonia:


Fuksia:



Ageratu:




Gezurra eman arren, kostatu zaigu hau aurkitzea. Lorez gehiago ikasi behar dugu!!!

 AHH!! Eta hau da gure perikitoa!! Rit deitzen da: