lunes, 29 de junio de 2015

Derioko igerilekuetan.

Egun hauetan Derioko igerilekuetan egon gara dagoeneko. Eguraldia oso ona izaten ari da eta aprobetxatzen ari gara. Gainera, Maider ere joaten ari da eta Borja. Beraz, Leirek eta Iratik lagunak dituzte igerilekuan eta oso ondo pasatzen ari dira. 


Asteburuan, igerilekuetara joateaz gain, hondartzara ere joan gara. Igande osoan pasatu genuen Plentzian eta, nahiz eta igandean eguraldia ez zen oso ona izan, ondo egon ginen. Kantauriko itsasoan lehenengo bainua eman zitzaidan.

Bazkaltzera Kai Ederra joan ginen. Gustatu zitzaigun eta itzuliko garela uste dut. Hurrengoan arroza bogabantearekin eskatuko dugu, jantoki honetan plater hau ospetsua da baina enkargatu behar da.

Aste honetan bero asko espero dugu. Beraz, arratsaldetan igerilekuetan egongo gara.

No hay comentarios:

Publicar un comentario