miércoles, 24 de junio de 2015

San Juan gaua.

Niretzat San Juan gaua ondo dago udako hasiera emateko. Umeak oporretan daude dagoeneko, gaua luzeena da, sua eta giroa magikoa da … Ez dakit, gau honek zerbait dauka eta asko gustatzen zait. Hemendik aurrera, umeak oporretan daudenez, beste aktibitate batzuk egiten hasten dira.

Jakina, lehen Derion eta orain Lezaman, San Juango festan parte hartzen dugu. Jendeak herri hauetan festa txikia egiten du: musika pixka batekin, bokatak eta ardoa edo freskagarriak banaketarekin eta, nola ez, suarekin. Umeentzat oso dibertigarria da, baita helduentzat ere.

Aurten ere hor egon ginen lagunekin eta oso ondo pasatu genuen. Hemen aurtengo suaren argazki bat:

 Orain igerilekuetarako denboraldia hasten da eta, eguraldiak uzten badigu, Deriokoetara joango gara. Lagun asko aurkituko ditudala han imajinatzen dut

No hay comentarios:

Publicar un comentario