domingo, 19 de septiembre de 2021

Gaztelumendiko buzoi berria

 

Atzo Gailurkoekin Ana eta biok mendira joan ginen. Gaztelumendi buzoi berria ikusteko helburua izan zen eta, nola ez, helburua lortu zen. Nahiz eta hasieran pixka bat eurria egin, mendira joateko eguna oso ona izan zen.

Orain dela bi urte monumento bota zutela eta, aurreko buzoia desagertu zen. Horregatik, Gailur Taldeak berri bat jartzeko baimenak eskatu zituen. Baimenak lortuta, taldeko bazkide batzuk elkartzen gara buzoia diseinatzeko eta egiteko.

 



 Nire ustez, nahiz eta beste buzoia Derioko zen, buzoi hau oso galanta geratu da eta ez dut zalantzarik duintasunez bestea ordezkatuko duela.

lunes, 30 de agosto de 2021

Galiza

 1. Eguna (01/08/2021)

Atzo Noiara heldu ginen eta egin genuen lehenengo gauza alde zaharrera bazkaltzera joatea izan zen. Gero maletas desegin genituen eta erosketa txiki bat egin.

Gaur, eguraldia oso ona izan ez denez, mendira joan gara. Mirador do Castelo igo dugu eta, izenak esaten duen bezala, bista izugarriak gozatu ditugu. Jaitsi garenean euria egin du, baina ez da hainbesterako izan eta egun oso dibertigarria pasatu dugu.



2. Eguna (02/08/2021)

A Pobra do Caramiñalera joan gara eta hondartzatik eta alde zaharretik buelta bat eman dugu. Gero alde zaharreko jatetxe batean bazkaldu dugu.

Bazkaldu eta gero, Río das Pedrasera igo gara. Han arratsalde osoa pasatu dugu ibaiako igerilekuetan.


3. Eguna (03/08/2021)

Eguna polita sartu da eta hondartzara joan gara, baina eguerdian hondatu da eta Noiara itzuli gara. Gainera, nire lehegusuarekin eta bere familiarekin geratu gara arroza bazkaltzera joateko. Noiako jatetxe batek arrozetrako ospetsua du eta egia da merezi duela. Oso ondo jan dugu, benetan.

4. Eguna (04/08/2021)

Goizean siri-miri pixka bat egin du eta Noiatik buelta bat eman dugu. Arratsaldean eguraldia habitual da eta hondartzara joan gara.

5. Eguna (05/08/2021)

Gaur ere eguraldia ez da oso ona izan. Beraz, berriro bueltaxo bat Noiatik. Hori bai, Couto okindegoko enpanada erosi dugu. Okindegi horretako enpanadak hemen ospetsuak dira eta, zalantzarik gabe, merezita.

Arratsaldean, eguraldia hobetu ez denez, alabak eta  ni udal igerilekura joan gara. Instalazioak oso ondo dago, gimnasioa eta spa dago igerilekuaren ondoan dago. Guk luze pilo bat egin dugu.

Gero Mastontanera izeko eta izeba bizitatzera joan gara. Han Lois lehengusua eta bere semea egon dira eta geratu gara larunbatean bazkaltzera itzultzeko.

6. Eguna (06/08/2021)

Gaur eguraldia txarra izan da. Beraz, arraina eta nekora batzuk erostera Noiako plazara joan gara. Gero, bazkaria eta siesta egin dugu etxean.

Arratsaldean luze batzuk igerilekura joan gara alabak eta hirurok. Gainera, gaur, igeri egitea amaitzean, span egon gara.

Azkenean, afaltzera O Forno do Rato-ra joan gara. Jatetxe hori oso ospetsua da eta oso ondo jaten da.

7. Eguna (07/08/2021)

Mastotanera Festara joan gara. Mastontanen A Festa San Lorenzo ospatzekoa da. Eta familia elkartzeko bazkaria egiten da. Familia da osaba, izekok, lehengusuak, lehengusinak... ahal duen gusta doa egun horretan. Beraz, jende pilo bat elkartzen da.

Gero bazkaria oso luzea da eta Galizako platerak jaten dira: kaldo galizarra, arkume gisatua, postre galizarrak (mescachon eta rosca) eta, amaitzeko, likoreak. Hau da, orujo galizirra, hemen "kaña" deitzen da eta oso gogorra da.

Beno, gustura, nola ez! Gainera, familiaren azken kidea ezagutu dugu: Martin. Ongi etorri, Martintxo!!

8. Eguna (08/08/2021)


Eguraldia oso ona atera da eta Carnotara joatea erabaki dugu. Ordubatean iritsi garenez, zuzenean bazkaltzera joan gara eta abakando eta arroza eskatu dugu. Oso, oso ondo esan behar da.

Gero, arratsaldea hondartzan pasatu dugu. Jakina, uretara sartu gara. Nahiz eta ura pixka bat fresco zegoen, oso ondo egon garai.

 9. Eguna (09/08/2021)


Berriro eguraldi ederra izan dugu eta Corrubedura joan gara. Derrigorrezkoa da hondartza bisitatzea eta beste bainu bat hartu dugu Atlantikoan.

Gero herrian bazkaldu dugu eta, bazkaldu ondoren, ordu parece bat egon gara herriko hondartzan.




viernes, 2 de abril de 2021

Aste Santuan

Aurten pandemiaren erruz ez dugu Aste Santuko bidaiarik antolatu. Etxean geratu gara eta gure ingurumenaz gozatu gara. Esaterako, ostegunean Urkiolatik bueltatxo bat eman dugu. Hori bai, badirudi jende pilo batek gauza bera egin duela, inoiz ez baitu hainbeste mendizale ikusi Urkiolan

Dena dela, gustura egon gara. Urkiolamendira igo gara eta gero Pol-Polko iturrira. Gero, iturritik Anbotoko hasierara joan gara. Leire eta Ana Anbotora joan nahi izan dute, baina haize handia zegoen eta igoera hori hurrengo txangorako utzi dugu.

Bukatzeko, Abadiñora bazkaltzera joan gara. Ba, hori, egun polita familiatekin.




Ostilarean paseotxo oso atsegina eman dugu Gorliztik. Berriro, jende asko zegoen, baina ibili daiteke arazorik gabe. Esan bahar da guztiok segurtasun neurriak errespetatu ditugula.

sábado, 29 de agosto de 2020

1. Eguna (2020/07/30) 

Noiara eguerdiko 1ean heldu gara, bidaia oso ondo joan da. Alde zaharrean bazkaldu dugu, zamburiñas eta navaias izan dira izarrak mahaian. Jakina, albariño pixka batekin.

Etxean gauzak utzi eta gero, hondartzara joan gara. Baina itsasadarrean behelaino sartu da eta denbora gutxi disfrutatu ahal izan dugu.


 Lehen eguna izateko ez da txarto egon.

2. Eguna (2020/07/31) 

Escarabotera joan gara eta, nahiz eta tenperatura 20° inguruan ibili den, nahiko ondo egon gara hondartzan. Hondartza hau Arousa itsasadarrean dago eta Arousa oso polita eta handia da. Arousa itsasoa dela esan genezake.

3. Eguna (2020/08/01)

Porto do Son-go hondartzetako batean pasatu dugu arratsaldea. Eguraldi oso ona izan da eta gustura egon gara. Gero Noiako jatetxe batera joan gara afaltzera, oso ondo.

4. Eguna (2020/08/02)

Baroñako Kastrora (Castro de Baroña) eta hondartzara joan gara eta txango txiki bat egin dugu. Badirudi  kastroa asentamentu zelta izan zela eta oso baldintza onetan dago. 

 
Lurmutur txiki batean dago eta bistak itsasadarrera izugarriak dira. Gainera, kastrora iristeko paseotxo oso atsegina egin behar da eta, beraz, plana dibertigarriagoa da.

Azkenik, kastrotik hondartzara joan daiteke 10 minutu ibiliz itsasotik gertu dagoen bide txiki batetik. Nahiz eta oraindik Noiako itsasadarrean gauden, hondartza itsaso irekian dago eta olatu galantak daude. Gainera, oraingoan delfinek bisitatxo bat egin digute.


5. Eguna (2020/08/03)

Eguraldia pixka bat hondatu dela eta, erosketak egin ditugu eta bazkaltzeko legatza marmita ederra egin dugu. Beraz, bazkaria galanta izan dugu, goxo-goxo.

Arratsaldean Noiako Hilarrien Museora (Museo das Laudas) egon gara. Museoa 1327. urteko eliza gotiko batean dago eta han dauden hilarriak Erdi Arokoak dira.

 

6. Eguna (2020/08/04)

Osaba Jose eta izeko Elena bisitatzera  joan gara. Haiek Mastontanean bizi dira, nire aititeren etxean. Orain ez daukate animaliak asko, oiloak soilik, baina lehen  behiak, ardiak, txerriak...

Gero Esteirora joan gara, han oso ondo bazkaldu dugu eta gero hondartzan arratsaldea pasatu dugu. Egun oso polita izan dugu.

7. Eguna (2020/08/05)

O Rio das Pedras joan gara txango txiki bat egitera. Alabei hara joatea asko gustatzen zaie ibaiko igerilekuak daudelako. Hau da, ibaian putzu handiak sortzen dira eta haietan bainatu gaitezke eta saltoak egin ditzakegu.

Gero nire lehengusuarekin eta bere familiarekin geratu gara afaltzera joateko. Juan, nire lehegusua, Bartzelonan bizi da eta beti Noian egun bat gutxienez geratzen saitu ohi gara.

8. Eguna (2020/08/06)

Corrubedora joan gara. Han hondartza erraldoia dago eta goizean bainatu gara Atlantikoan. Hau da, Corrubedoko hondartza ez dago itsasadartean, itsaso irekian dago. Horregatik, hemen bainatzea beste senzazio bat da.


Gero, herrian bazkaldu ondoren, kaian salto egiten aritu gara. 


9. Eguna (2020/08/07)

Carnotara joan gara, berriro hondartza erraldoia dago hemen. Eta berriro ezinezkoa da uretan ez sartzea, nahiz eta ura oso bero ez dagoen.

 

Gero arroz abakandoarekin bazkaldu dugu jatetxe oso polit batean. Aurten HABE C1 gainditu dudanez, familia osoa ospatzera joan gara.

10. Eguna (2020/08/08)

Nire aititeren etxera berriro joan gara. Gora esan bezala, orain han osaba Jose eta izeko Elena bizi dira eta, herrixkan San Lorenzo eguna ospatzen denez, familia asko elkartu gara etxean bazkaltzeko.

Alabek bigarren lehengusuak pilo bat ezagutu dute eta asko disfrutatu dute. Gustura egon gara, aitaren anai-arrebekin hitz egitea eta lehengusu eta lehegusinekin egotea beti gustatu zait.

11. Eguna (2020/08/09)

Domeka denez, Noiako Azokara bueltatxo bat eman dugu. Beti bezala, giro handia eta Ana eta alabak zenbait erosketa egin dituzte. Horrez gain, nekorak erosi ditut, beraz, bazkaria ederra izan da.

Gero, berriro Esteiroko hondartzara joan gara. Arratsalde ederra izan dugunez, 8:30tara arte geratu gara hondartzan.


 

12. Eguna (2020/08/10)

Gaur azken eguna da eta, gainera, pixka bat lainotuta atera denez, Noaiko portuara joan gara. Kaia txikia da eta orain lonja berria eraikitzen ari dira. 

 

Noian ez dute asko arrantzatu, itsasadarretik baino ez dute ateratzen. Hau da, nabajak, berberetxoak, beste moluskoak batzuk eta arrain txikiak.

 

miércoles, 12 de agosto de 2020

Urdaibai Gailurkoekin (2020/07/11)

 

Domeka honetan Urdaibairantz joan gara Gailurko kideekin. Goizeko 8etan udaletxeko enparantzan geratu gara, zein autoetan joan antolatu dugu eta harantz abian jarri gara.

Jakina, laster heldu gara Laidako kanpinean non eta kanoen enpresa dagoen. Irati eta biok Urdaibaiko jaitsiera egingo dugu. Ana eta Leire, aldiz, paseotxoa egingo dute eta gero guztiok elkartuko gara Atxarreko San Pedrora joateko.


Kanoen enpresekoek txangoaren hasieran eramaten gaituzte. Dena ondo joateko azalpenak esaten dizkigute eta itsasadarretik, hemen ibaia dela esan daiteke, txangoa hasi dugu.

Lehenengo geldialdia ontziolan dago eta han historia pixka bat kontatu digu begiraleak. Jarraitzen dugu itsasorantz eta beste geldialdi bat egiten dugu Kanalako hondartzan, batzuk bainatzen dira han.

Azkenik, Laidara iristen gara, han amaitzen da txangoa eta, kanoak batu ondoren, bokata bazkaltzen dugu. Berehala Atxarreko San Pedrora joateko prest gaude eta harantz abian jartzen gara. Igoera ez da batere zaila eta oso gustura egin daoteke umeekin. Goian bistak izugarriak dira.


 

Ekintza oso ondo atera da. Beti bezala, Gailurko antolatzaileek oso ondo egin dute.

lunes, 9 de diciembre de 2019

Noia

1. Eguna (2010/07/30)

Lezamatik oso goiz irten gara eta Noiara hamabi eta erdietan iritsi gara. Hau da, bidaia primeran joan zaigu. Lehenik eta behin, maletak etxean utzi ditugu eta gero Noiako alde zaharrera joan gara bazkaltzako.

Arratsaldetik Porto do Son-go hondartzara joan gara. Egun polita izan dugu, nahiz eta tenperatura ez da asko igo. Hogeita hiru edo hogeita lau uste dut. Baina oso gustura.

2. Eguna (2019/07/31)

Goizean Noiatik paseoa eman dugu eta gero oso gustura bazkaldu dugu jatetxe batean.

Arratsaldean Esteiroko hondartzara joan gara. Eguna ona izan da eta primeran egon gara Esteiron.



3. Eguna (2019/08/01)

A Pobra do Caramiñalera joan gara gaur. Herria polita da eta hondartza galanta dauka. Han egon gara bazkaltzeko ordura arte.


Arratsaldean Rio das Pedraserako txangoa egin dugu. Ibai honetan igerileku naturalak daude eta, beraz, ibilbide oso dibertigarria da: paseoa eman dezakezu eta, aldi berean, bainu oso atsegina har dezakezu.



4. Eguna (2019/08/02)

Carnotara joan gara gaur. Hemen izugarrizko hondartza dago, hondartza honetan asko gustatzen zait uretan sartzea, Atlantikoa da eta ura gozo-gozo dago.



Horrez gain, bogabantearekin arroza oso gomendagarria jaten da herri honetan. Ezinbestekoa.



5. Eguna (2019/08/03)

Gaurko txangoa Corrubedon tokatu da. Lehenik eta behin, Dunara joan gara eta gero pixka bat hondartzan egon gara.


Gero herrira bazkaltzera joan gara. Terraza polit batean bazkaldu dugu itsasoa ikusiz.



Amaitzeko kaitik itsasora bota gara, hemen oso normala da hau egitea. Kaian gazte eta ume pilo bat zegoen itsasora botatzen.

6. Eguna (2019/08/04)


Familiari bisita txiki bat egin diogu gaur. Goizean Mastontanera joan gara osaba Jose eta izeko Elena ikustera.

Gero Antonio eta Regina osaba-izekoekin bazkaldu dugu. Oso gustura egon gara.

7. Eguna (2019/08/05)

Azken Noian eguna da. Beraz, goizean erosketak egitera joan gara, besteak beste, Coutoren okindegira joan gara berberetxoen enpanada erostera. Enpanada hau artozkoa da eta goxo-goxo dago, plater nagusia izan da bazkarian.

Arratsaldean berriro hondartzara joan gara, arratsalde polita geratu da eta oso gustura egon gara han. Laster Noiara itzuli behar izan dugu, lehengusuarekin geratu gara eta. Geroago, anaiak deitu dit Noian zegoela. Azkenean guztiok elkarrekin afaldu dugu jatetxe batean. Gau oso dibertigarria pasatu dugu.

domingo, 21 de julio de 2019

Ermua mendi

Oraindik ez ditugu oporrak hasi, baina eskinean daude eta gaur txangotxo bat egin dugu oporretan egongo bagina bezala.



Ermua mendira joan gara Ana eta biok, alabak ingelesko kanpamenduan baitaude. Beraz, ezkongaiak bagina bezala gabiltza eta ibilbidea umerik gabe egin dugu.


Esan genezake esperientzia berria izan dela menditik bakarrik ibiltzea. Gustura egon gara.