sábado, 29 de agosto de 2020

1. Eguna (2020/07/30) 

Noiara eguerdiko 1ean heldu gara, bidaia oso ondo joan da. Alde zaharrean bazkaldu dugu, zamburiñas eta navaias izan dira izarrak mahaian. Jakina, albariño pixka batekin.

Etxean gauzak utzi eta gero, hondartzara joan gara. Baina itsasadarrean behelaino sartu da eta denbora gutxi disfrutatu ahal izan dugu.


 Lehen eguna izateko ez da txarto egon.

2. Eguna (2020/07/31) 

Escarabotera joan gara eta, nahiz eta tenperatura 20° inguruan ibili den, nahiko ondo egon gara hondartzan. Hondartza hau Arousa itsasadarrean dago eta Arousa oso polita eta handia da. Arousa itsasoa dela esan genezake.

3. Eguna (2020/08/01)

Porto do Son-go hondartzetako batean pasatu dugu arratsaldea. Eguraldi oso ona izan da eta gustura egon gara. Gero Noiako jatetxe batera joan gara afaltzera, oso ondo.

4. Eguna (2020/08/02)

Baroñako Kastrora (Castro de Baroña) eta hondartzara joan gara eta txango txiki bat egin dugu. Badirudi  kastroa asentamentu zelta izan zela eta oso baldintza onetan dago. 

 
Lurmutur txiki batean dago eta bistak itsasadarrera izugarriak dira. Gainera, kastrora iristeko paseotxo oso atsegina egin behar da eta, beraz, plana dibertigarriagoa da.

Azkenik, kastrotik hondartzara joan daiteke 10 minutu ibiliz itsasotik gertu dagoen bide txiki batetik. Nahiz eta oraindik Noiako itsasadarrean gauden, hondartza itsaso irekian dago eta olatu galantak daude. Gainera, oraingoan delfinek bisitatxo bat egin digute.


5. Eguna (2020/08/03)

Eguraldia pixka bat hondatu dela eta, erosketak egin ditugu eta bazkaltzeko legatza marmita ederra egin dugu. Beraz, bazkaria galanta izan dugu, goxo-goxo.

Arratsaldean Noiako Hilarrien Museora (Museo das Laudas) egon gara. Museoa 1327. urteko eliza gotiko batean dago eta han dauden hilarriak Erdi Arokoak dira.

 

6. Eguna (2020/08/04)

Osaba Jose eta izeko Elena bisitatzera  joan gara. Haiek Mastontanean bizi dira, nire aititeren etxean. Orain ez daukate animaliak asko, oiloak soilik, baina lehen  behiak, ardiak, txerriak...

Gero Esteirora joan gara, han oso ondo bazkaldu dugu eta gero hondartzan arratsaldea pasatu dugu. Egun oso polita izan dugu.

7. Eguna (2020/08/05)

O Rio das Pedras joan gara txango txiki bat egitera. Alabei hara joatea asko gustatzen zaie ibaiko igerilekuak daudelako. Hau da, ibaian putzu handiak sortzen dira eta haietan bainatu gaitezke eta saltoak egin ditzakegu.

Gero nire lehengusuarekin eta bere familiarekin geratu gara afaltzera joateko. Juan, nire lehegusua, Bartzelonan bizi da eta beti Noian egun bat gutxienez geratzen saitu ohi gara.

8. Eguna (2020/08/06)

Corrubedora joan gara. Han hondartza erraldoia dago eta goizean bainatu gara Atlantikoan. Hau da, Corrubedoko hondartza ez dago itsasadartean, itsaso irekian dago. Horregatik, hemen bainatzea beste senzazio bat da.


Gero, herrian bazkaldu ondoren, kaian salto egiten aritu gara. 


9. Eguna (2020/08/07)

Carnotara joan gara, berriro hondartza erraldoia dago hemen. Eta berriro ezinezkoa da uretan ez sartzea, nahiz eta ura oso bero ez dagoen.

 

Gero arroz abakandoarekin bazkaldu dugu jatetxe oso polit batean. Aurten HABE C1 gainditu dudanez, familia osoa ospatzera joan gara.

10. Eguna (2020/08/08)

Nire aititeren etxera berriro joan gara. Gora esan bezala, orain han osaba Jose eta izeko Elena bizi dira eta, herrixkan San Lorenzo eguna ospatzen denez, familia asko elkartu gara etxean bazkaltzeko.

Alabek bigarren lehengusuak pilo bat ezagutu dute eta asko disfrutatu dute. Gustura egon gara, aitaren anai-arrebekin hitz egitea eta lehengusu eta lehegusinekin egotea beti gustatu zait.

11. Eguna (2020/08/09)

Domeka denez, Noiako Azokara bueltatxo bat eman dugu. Beti bezala, giro handia eta Ana eta alabak zenbait erosketa egin dituzte. Horrez gain, nekorak erosi ditut, beraz, bazkaria ederra izan da.

Gero, berriro Esteiroko hondartzara joan gara. Arratsalde ederra izan dugunez, 8:30tara arte geratu gara hondartzan.


 

12. Eguna (2020/08/10)

Gaur azken eguna da eta, gainera, pixka bat lainotuta atera denez, Noaiko portuara joan gara. Kaia txikia da eta orain lonja berria eraikitzen ari dira. 

 

Noian ez dute asko arrantzatu, itsasadarretik baino ez dute ateratzen. Hau da, nabajak, berberetxoak, beste moluskoak batzuk eta arrain txikiak.

 

miércoles, 12 de agosto de 2020

Urdaibai Gailurkoekin (2020/07/11)

 

Domeka honetan Urdaibairantz joan gara Gailurko kideekin. Goizeko 8etan udaletxeko enparantzan geratu gara, zein autoetan joan antolatu dugu eta harantz abian jarri gara.

Jakina, laster heldu gara Laidako kanpinean non eta kanoen enpresa dagoen. Irati eta biok Urdaibaiko jaitsiera egingo dugu. Ana eta Leire, aldiz, paseotxoa egingo dute eta gero guztiok elkartuko gara Atxarreko San Pedrora joateko.


Kanoen enpresekoek txangoaren hasieran eramaten gaituzte. Dena ondo joateko azalpenak esaten dizkigute eta itsasadarretik, hemen ibaia dela esan daiteke, txangoa hasi dugu.

Lehenengo geldialdia ontziolan dago eta han historia pixka bat kontatu digu begiraleak. Jarraitzen dugu itsasorantz eta beste geldialdi bat egiten dugu Kanalako hondartzan, batzuk bainatzen dira han.

Azkenik, Laidara iristen gara, han amaitzen da txangoa eta, kanoak batu ondoren, bokata bazkaltzen dugu. Berehala Atxarreko San Pedrora joateko prest gaude eta harantz abian jartzen gara. Igoera ez da batere zaila eta oso gustura egin daoteke umeekin. Goian bistak izugarriak dira.


 

Ekintza oso ondo atera da. Beti bezala, Gailurko antolatzaileek oso ondo egin dute.

lunes, 9 de diciembre de 2019

Noia

1. Eguna (2010/07/30)

Lezamatik oso goiz irten gara eta Noiara hamabi eta erdietan iritsi gara. Hau da, bidaia primeran joan zaigu. Lehenik eta behin, maletak etxean utzi ditugu eta gero Noiako alde zaharrera joan gara bazkaltzako.

Arratsaldetik Porto do Son-go hondartzara joan gara. Egun polita izan dugu, nahiz eta tenperatura ez da asko igo. Hogeita hiru edo hogeita lau uste dut. Baina oso gustura.

2. Eguna (2019/07/31)

Goizean Noiatik paseoa eman dugu eta gero oso gustura bazkaldu dugu jatetxe batean.

Arratsaldean Esteiroko hondartzara joan gara. Eguna ona izan da eta primeran egon gara Esteiron.



3. Eguna (2019/08/01)

A Pobra do Caramiñalera joan gara gaur. Herria polita da eta hondartza galanta dauka. Han egon gara bazkaltzeko ordura arte.


Arratsaldean Rio das Pedraserako txangoa egin dugu. Ibai honetan igerileku naturalak daude eta, beraz, ibilbide oso dibertigarria da: paseoa eman dezakezu eta, aldi berean, bainu oso atsegina har dezakezu.



4. Eguna (2019/08/02)

Carnotara joan gara gaur. Hemen izugarrizko hondartza dago, hondartza honetan asko gustatzen zait uretan sartzea, Atlantikoa da eta ura gozo-gozo dago.



Horrez gain, bogabantearekin arroza oso gomendagarria jaten da herri honetan. Ezinbestekoa.



5. Eguna (2019/08/03)

Gaurko txangoa Corrubedon tokatu da. Lehenik eta behin, Dunara joan gara eta gero pixka bat hondartzan egon gara.


Gero herrira bazkaltzera joan gara. Terraza polit batean bazkaldu dugu itsasoa ikusiz.



Amaitzeko kaitik itsasora bota gara, hemen oso normala da hau egitea. Kaian gazte eta ume pilo bat zegoen itsasora botatzen.

6. Eguna (2019/08/04)


Familiari bisita txiki bat egin diogu gaur. Goizean Mastontanera joan gara osaba Jose eta izeko Elena ikustera.

Gero Antonio eta Regina osaba-izekoekin bazkaldu dugu. Oso gustura egon gara.

7. Eguna (2019/08/05)

Azken Noian eguna da. Beraz, goizean erosketak egitera joan gara, besteak beste, Coutoren okindegira joan gara berberetxoen enpanada erostera. Enpanada hau artozkoa da eta goxo-goxo dago, plater nagusia izan da bazkarian.

Arratsaldean berriro hondartzara joan gara, arratsalde polita geratu da eta oso gustura egon gara han. Laster Noiara itzuli behar izan dugu, lehengusuarekin geratu gara eta. Geroago, anaiak deitu dit Noian zegoela. Azkenean guztiok elkarrekin afaldu dugu jatetxe batean. Gau oso dibertigarria pasatu dugu.

domingo, 21 de julio de 2019

Ermua mendi

Oraindik ez ditugu oporrak hasi, baina eskinean daude eta gaur txangotxo bat egin dugu oporretan egongo bagina bezala.



Ermua mendira joan gara Ana eta biok, alabak ingelesko kanpamenduan baitaude. Beraz, ezkongaiak bagina bezala gabiltza eta ibilbidea umerik gabe egin dugu.


Esan genezake esperientzia berria izan dela menditik bakarrik ibiltzea. Gustura egon gara.



jueves, 25 de abril de 2019

Madrilen


 1. Eguna (2019/04/18)

Tres Cantosera heldu gara eta, harrera egin ondoren, Gino's batera bazkaltzera joan gara. Neskei asko gustatu zaie jatetxea, esan dezakegu oporrak ondo hasi ditugula.

Arratsaldean Reina Sofia museora joan gara eta zorte ona eduki dugu, museoen eguna baitzen, eta sarrera doanik izan da. Hori bai, museoa jendez beteta zegoen, baina oso ondo pasatu dugu. Jakina, Daliren eta Miroren koadroak ez ezik, Picassoren Gernika ere ikusi dugu. Esperientzia oso ona izan da.


Azkenik, Solen ingurutik bueltatxo bat eman dugu, giro handia zegoen. Madrilgo argazki polita ateratzeko, El Corte Ingleseko azken solairuan egon gara. Bistak harrigarriak dira handik!!!


2. Eguna (2019/04/19)

Goizean Austrien Madriletik ibili gara, jendetza zegoen. Baina, beno... gutxi gorabehera bueltatxo bat eman dugu eta, gainera, Plaza Mayor eta inguruetan egon gara. Bazkaltzeko orduan euria egiten hasi da. Beraz, bazkaltzeko gelditu gara.


Arratsaldean Pradoren Museora joan gara, baina sartzeko bi ordu baino gehiagoko ilara egin behar izan dugu. Ez dakit merezi izan duen ala ez, egia da barruan asko disfrutatu dugula.




3. Eguna (2019/04/20)

Warneren eguna izan da gaur eta eguraldia nahiko ona izan da parkean egoteko. Ez dago asko kontatzeko, parke hauek antzekoak dira: atrakzioak eta ilarak, batzuk oso luzeak, janaria txarra eta nekatuta amaitzen duzu eguna.

Hemen "Loca Academia de Policia" emanaldia oso ondo egon da. Zalantzarik gabe, emanaldi honek merezi du.


4. Eguna (2019/04/21)

Gaur Segoviara joatea tokatu da. Anak eta biok ezagutzen genuen, baina alabek ez. Goizean "acueducto", "alcazar" eta katedrala ikusi ditugu. Horretarako, herri erditik paseotxo atsegina eman dugu. Gero, bazkaltzera joan gara eta, nola ez, txerrikumea probatu dugu. Primeran!!!


Arratsaldean katedrala barrutuik ikusi dugu, oso polita iruditu zaigu eta ikusteko gauza asko zegoen: marrazkiak, tapizeak eta abar. Azkenik, "juderia" ere bisitatu dugu.



Egun ederra, Segovia ikustera joateak merezi izan du.

Amaitzeko, Tres Cantosen bizi diren Lagun batzuekin geratu gara eta oso jantoki atseginara joan gara afaltzera. Orain dela 17 urte neu ere Tres Cantosen hiru urtez bizi nintzen eta herri honetako oroipen oso onak gordetzen ditugu. 


Horrela amaitu dira Madrilgo oporrak. Hala ere, lan egiten hasi baino lehen, Lezaman egoteko egun batzuk edukitzen ditugu. Besterik gabe, etxean gauzak egiteko eta bizikletaz ibiltzeko aprobetxatuko ditugu.

jueves, 2 de agosto de 2018

Galiziako oporrak

1. Eguna (2018/07/22)

Gaur Noiara iritsi gara eta dena iaz bezala dagoela esango nuke, aldaketa gutxi. Bidaia oso lasaia izan da, Lezamatik 6:40an irten gara eta 1ean Noian sartu gara.



Alde zaharrera joan gara bazkaltzera lasaitasunez, gero maletak desegin ditugu, pixka bat deskantsatu eta 6:00etan hondartzara joan gara. Egun ederra izan dugu eta hondartzako taberna batean afaltzea erabaki dugu. Hori bai, hemendik ura hotz egoten jarraitzen du.


2. Eguna (2018/07/23)

Goiz jaiki naiz eta itsasadarretik korrika egitera joan naiz. Gero pixka bat garbieketa egin dugu etxean, baita erosketak ere. Bazkaldu baino lehen, alde zaharretik bueltatxo bat eman dugu.

Arratsalderako plana Esteiroko hondartzara joatea izan da, han karramarroak harrapatzen aritu dira neskak. Batzuk harrapatu dituzte, baina gero libre utzi dituzte.


3. Eguna (2018/07/24)

Gaur derrigorrezko txangoa tokatu da: Corrubedo. Urtero hara  joaten gara, duna ikustera, herria bisitatzera eta jatetxe batean jatera. Herriaren inguruan hondartza erraldoia dago eta herriaren erdian ere beste hondartza oso polit bat dago. Kaiatik salto egin daiteke, benetan giroa izugarria da. Oso ondo dago, benetan.


4. Eguna (2018/07/25)

Fragas do Eume parkera joan gara gaur mendi txangoa egiteko. Ibaiaren ondotik igo den bidetxo batetik joan gara monasterio batera iritsi arte. Eume ibaiak ura asko darama eta oso paisaia politak ikus daitezke, gainera zubi batzuk zeharkatu behar izan ditugu, oso dibertigarria izan da.

Beste alde batetik, "fraga"-k galegoz basoa esan nahi du eta izugarriak izan dira ikusi ditugunak, baso atlantikoa: pagoak, aritzak, gaztainodoak... ikusgarria.


5. Eguna (2018/07/26)

Noiako merkatutik bueltatxo bat eman dugu goizean. Postuek arrain asko zeukaten, baina guk muskuilu enpanada bat erosi dugu Couto okindegian. Okindegi hau ospetsua da Noian eta, egia esan, ez da arraroa, dena oso gozo dagoelako.

Arratsaldean hondartzara joan gara. Arratsalde polita pasatu dugu, hondartzan gustura baitzegoen.

6. Eguna (2018/07/27)

Mastontanera eta Loiosera familia bisitatzera joan gara. Osabak, izekoak eta lehengusuak oraindik han bizi dira eta, Galizian gaudenean, joaten gara haiek ikustera. Esan daiteke herrixka hauek benetan denbora gelditu da, orain dela 30 urte bezala dena dago. Beno.... jende gutxiago eta umerik gabe.

Arratsaldean Juan lehengusuarekin, bere emazterekin eta alabarekin egon gara. Bueltatxo bat eman dugu Noiatik, gero afaltzera joan gara eta oso ondo pasatu dugu. Juan Bartzelonan bizi da eta beti esaten dugu bere etxera bisitatzera joango garela, baina azkenean ez goaz. Agian, aurten joango gara.

7. Eguna (2018/07/28)

Gaur A Pobra do Caramiñalera joan gara. Ideia zen Harrien Ibaira (Rio das Pedras) joatea, igerileku naturaletara. Baina, goizean eguraldia oso txarra zenez, herrian geratu gara. A Pobra herri marinel polit bat da, hondartza ederra dauka eta kaia ere oso ondo dago. Ez da beharrezkoa esatea oso ondo jaten dela eta, beraz, han bazkaldu dugu.





Gero arratsaldean eguraldia hobetu da eta ibaiara joan gara. Horretarako, hiru kilometro egin behar dira autoz eta beste bi oinez, baina merezi du. Paseoa atsegina da eta ibaiaren igerilekuak oso dibertigarriak dira.

8. Eguna (2018/07/29)

Gaur osaba Antonioren etxera joan gara bazkaltzera. Osaba Antonio itsasadarretik paseatzera joaten da ia egunero eta han elkar ikusten dugu korrika egitera joaten naizenean. Beraz, egun batean geratu ginen domeka honetarako. Gainera, zorte izan dugula esango nuke, gaur eguraldi txarra delako.

Han oso gustura egon gara lehengusuekin, izekorekin eta osabarekin. Txurrasko bazkaldu dugu eta goxo, goxo zegoen. Postrerako pastel bat egin du izekok haien oiloen arrautzez, izugarrizko pastela.

9. Eguna (2018/07/30)

Berriro eguraldia ez da oso ona izan eta ezin izan da hondartzara joan. Orduan aprobetxatu dugu etxea garbitzekoa, bihar gure azke eguna baita hemen eta badirudi eguraldia hobetuko dela.

Arratsaldean Tia Lolaren etxera joan gara. Han Ramon eta Dani, nire lehegusuak, zeunden. Ramonen emaztea eta semea ere etxean zeunden. Haiekin eta izekorekin arratsalde oso atsegina pasatu dugu.

10. Eguna (2018/07/31)

Carnotara joan gara gaur, gure leku faboritoenak bat da hau. Carnotaren inguruak ederrak dira, goizean hondartza batean egon gara gu bakarrik. Herria txikia da, baita oso polita ere. Gero arroza bogabanterekin bazkaltzera joan gara, izugarria.



Arratsaldea Carnotaren hondartzan pasatu dugu oso gustura. Galiziari agur esateko, bainu galanta eman diogu geure buruari Atlantikoan.

miércoles, 4 de abril de 2018

Cauterets


1. Eguna

Aste Santu honetan Cauteretera joatea erabaki dugu. Apartamentuarekin arazo batzuk izan ditugu, baina azkenean konpondu dira eta oporrak disfrutatzen hasi ahal izan gara. Hemen Fernan, Itxaso eta seme-alabekin joan gara eta helburu negusia eskiatzea da.

Eta lehenengo egunean eskiatzen aritu gara ia bostak arte, eguraldia oso ona izan baita. Hala ere, azken jaitsieran Borja lesionatu egin da. Badirudi ez dela garrantzitsua, baina atseden hartu beharko du egun hauetan, belaunean min hartu duelako.
 

2. Eguna

Berriro egun ederra izan dugu gaur eta, eguna aprobetxatzeko, goiz igo gara pistetan. Elurra oso ondo zegoen eta gustura ibili gara bazkaltzeko ordura arte. Ordu batean gelditu gara eta bazkaldu dugu kafetegian. Kafetegia berritu dute eta oso atsegina geratu da.

Bazkaldu eta gero, eskiatzen jarraitu dugu. Hiru eta erdietan neskek esan didate uzten dutela eta apartamentura zihozela, nekatuta baitzeuden. Nik pizka bat jarraitu dut, neskeekin egin ez ditudan pistak ezagutu nahi nuen. Eta bai, oso ondo, nahiz eta estazioa oso handia ez den, oso pista dibertigarriak ditu.



3. Eguna.

Asko elurra egin du eta erabaki dugu eskiatzera ez joatea. Antza denez, bihar eguraldia oso ona izango da eta biharko utzi nahiago izan dugu. Gaur alabak, Borja eta Naia igerilekuetara joan dira eta guk erosketa batzuk egin ditugu.

Gainera, bazkaria elkarrekin antolatu dugu: pizza eta makarroiak. Oso ondo, edateko frantziako ardoa helduentzat, umeentzat ura, jakina. Bazkaldu ondoren, bueltatxo bat eman dugu herritik. Oso polita zegoen, elur asko jausi baita.



4. Eguna.

Egun bikaina, gaur. Elurra oso ondo zegoen ia egun osoan eta, noski, asko zegoen. Estazioa izugarria zegoen benetan. Hori bai, jende asko pistetara joan da eta kontu handiz ibili behar zen. Dena dela, eguna disfrutatzeko izan da eta gustura ibili gara.



5. Eguna

Berriro eguraldi ona izan dugu, ez da atzoko bezain ona, baina ezin dugu kexatu. Gainera, jende guxiago zegoen eta gauza gehiago egin zitezkeen pistetan. Alde honetatik, Naia gurekin ibili da eta, nire ustez, azkenik eskiak pixka bat ireki ditut eta estiloa hobetu du.

Arratsaldean pista zailagoetara joan gara Leire, Irati eta hirurok. Elurra ondo agoatatu da eta jaisterak oso politak egin ditugu. Neskak txapeldunak dira eta pista beltzak jaitsi dituzte arazorik gabe.

 Asko disfrutatu dugu, baina elurrako denboraldia amaitu da.