1. Eguna (2025/08/15)
Bidaia lasaitasunez egin dugu eta azkar instalatu gara. Nabaritzen da kanpina ezagutzen dugula.
Hondartzara joan gara eta gero Fernando eta Itxasorekin afaltzera. Ondo pasatu dugu elkarrekin.
2. Eguna (2025/08/16)
Unitzer eta Aitziber etorri dira gaur. Beraz, kanpinean oporrak hasteko bazkaria egin dugu Hondartzako Tabernan. Gero, hondartzara.
3. Eguna (2025/08/17)
Toldoak jarri ditugu partzelan itzal gehiago egon dadin. Egun hauetan bero asko egiten ari du.
Arratsaldean gurasoak Merlin Beach txiringitoan egon gara, garagardoa disfrutatzen. Eguna amaitzeko La Cova pubera joan gara.
4. Eguna (2025/08/18)
Lagunak Cala Montgo-ra joan dira, baina Ana eta biok, alabak kanpinean ez daudenez, aurten ez joatea erabaki dugu. Kanpinean lasai geratu gara.
Gauean jatetxe katalaniarra tipiko batera joan gara afaltzera. Oso ondo afaldu dugu.
5. Eguna (2025/08/19)
Bartzelonako aireportura Leire ekartzera joan behar izan gara. Leire Alemaniatik etorri da, han 3 aste pasatu ditu. Pizza pare bat afaldu dugu eta Leirek bidaiaren anekdotak kontatu dizkigu.
6. Eguna (2025/08/20)
Goizean euria egin duenez, lasai geratu gara kanpinean. Azokara joan nahi genuen, baina plana kantzelatu behar izan du.
Arratsaldean ere pixka bat euria egin du eta Merlin Beach-ra afaltzera joan gara. Paella oso goxoa jan dugu.
7. Eguna (2025/08/21)
Gaur Camí de Ronda egitera joan gara, Far San Sebastiatik Tamariura eta buelta. 10 km-ko ibilbidea izan da.
8. Eguna (2025/08/22)
Goizean hondartzan pixka bat egon gara.
Gauan Mas Gusso jatetxera joan gara, Leire agurtzeko, larunbatean Turkura joango da.
9. Eguna (2025/08/23)
Oso
goiz jaiki gara aireportura joateko. Leire Finlandiara joan da eta
Irati Bilbotik etorri da. Kanpinera bueltatzeko, trafiko aurkitu
dugunez, kontuz eta lasaitasunez joan gara. Azkenean, bazkaltzeko ordura
iritsi gara kanpinera.
Gauean guztiok elkarrekin barbakoa egin dugu. Helduok baino ez gara egon, gazteak Maddiren urtebetezea ospatzera joan dira
10. Eguna (2025/08/24)
Goizean hondartzan egon gara, egun ederra izan dugu. Arratsaldean Besalu ikustera joan gara, herri oso polita eta giro oso ona zegoen.
11. Eguna (2025/08/25)
Egunsentia hondartzara ikustera joan gara Ana eta biok. Gero efun osoa pasatu dugu kanpinean.
Afaltzeko barbakoa egin dugu. Primeran.
12. Eguna (2025/08/26)
Goiza eta arratsaldea hondaetzan pasatu dugu. Gauean L'Horta de Can Patxei jatetxera joan gara afaltzera, leku oso cataloniarra eta atsegina, jakina.
13. Eguna (2025/08/27)
Goizean euripean esnatu denez, gutxi egin ahal izan dugu. Arratsaldean gelditu da eta gauza batzuk batzeko aprobetxatu dugu.
Gauean Iratirekin Mas Gusso jatetxera joan gara, joan den astean Leirerekin joan ginen.
14. Eguna (2025/08/28)
Batzeko
eguna da gaur, baina, ez da zaila. Eguna kili-kolo atera da, baina,
beno, behintzat ez du euria egiten. Bihar Lezamara eta astelehenera
errutinara. Baina, lasaitasunez, gainera Lezamako jaiak hasiko dira.

















