domingo, 22 de septiembre de 2024

Sant Pere

 1. Eguna (2025/08/16)
Las Dunas kanpinera joan gara, oporretako bigarren zatia pasatzeko. Bidaia lasaia izanda, kanpinean bazkaldu dugu Fernan eta Itxasorekin.


2. Eguna (2025/08/17)
Fernan eta biok Banyoles-Mieres txangoa egin dugu L'Escalako Taldekoekin, 120 km izan dira. Irteera luzea, baina ondo ibili gara. Gero, Unitzer eta Aitxiber etorri dira eta guztiok elkarrekin bazkaldu dugu.

Arratsaldean, hondartzan olatu politak izan ditugu. Oso ondo pasatu dugu.

3. Eguna (2025/08/18)
Eguna euria egiten hasi denez, ez dugu igandeko bizikleta irteera egin. Bederatzi eta erdietan korrika egitera joan naiz. Gero Castello d'Ampuries bisitatzera joan gara guztiok. Guk han bazkaldu dugu eta besteak kanpinera joan dira, bakaria eginda daukatela eta.

Arratsaldean, hondartzan eta, afaldu ondoren, guztiokin txupito bat hartu dugu Unitzer eta Aitxiberen mobil-homen.

4. Eguna (2025/08/19)
Borjarekin eta Anerekin, Aitoren alaba, bizikletazko buelta eman dugu. Garriguellara eta Peraladara joan gara eta Peraladan kafetxoa hartu dugu.

Arratsaldean hondartzan, eta afaltzeko barbakoa egin dugu. Gero guztiok txupitoa hartzeko gure mobil-homera etorri dira.

5. Eguna (2025/08/20)

L'Escalakoekin Perafitara joan gara. Erritmoa altua izan da, ondorioz, batez-besteko 30,6 km/h lortu dugu. Beraz, kanpinera laster iritsi gara eta hondartzara joateko aprobetxatu dugu.

6. Eguna (2025/08/21)
Vilajuiga Sant Pere de Rodes igotzera joan gara Leire eta biok, 17 km izan dira Mugetatik prestatzeko.


Gero Eva, Oscar eta Markel bisita egitera etorri zaigu eta arratsaldea elkarrekin pasatu dugu.

7. Eguna (2025/08/22)

Alabak eta kuadrilla eguna pasatzera Aqua-Bravara joan dira Unitzerekin. Ni goizean Mollet de Peraladara joan naiz bizikletaz, 79 km. Gero Ana eta biok Marlin Beach bazkaldu dugu.


Arratsaldean hondartza eta barbakoa!!

8. Eguna (2025/08/23)
Fernan eta biok lasai-lasai Peraladako bueltatxoa egin dugu. Gero hondartzara eta arratsaldean erosketak egin dugu. Afaltzeko berriro barbakoa, txurrasko egin dugu.

9. Eguna (2025/08/24)
L'Escalako taldekoekin Sant Pere de Rodes igo dugu Port La Selvatik, mendate gogorra alde horretik.

Arratsaldean pistzinara joan gara, hondartzan haize handia zegoelako. Azkenik afaltzeko beste barbakoa bat egin dugu

10. Eguna (2025/08/25)

Far de San Sebastiá joan gara L'Escalakoekin, grupetta txikia elkartu gara. Uste dut, igandean zenez, jendeak familiarekin plan egin duela.

Arratsaldean Pertallada bisitatu dugu eta han afaldu dugu.

11. Eguna (2025/08/26)
Llançatik Cap Rasera joan gara. Kostaldetik paseotxo oso polita egin dugu. Bidetik cala batzuk gelditu gara, harrietik bota gara eta itsasoan bainatu gara. Bokatak pinudi batean jan ditugu eta gero siestatxoa bota dugu. Ideaa zen Sant Pere de Rodes itzultzea, baina alabak nekatuta aurkitu dira eta kanpinera etorri gara, zerbait arina afaldu dugu eta relax!!!


12. Eguna (2025/08/27)
Goiz jaiki naiz eta egusentia ikusteko aukera aprobetxatu dut. Gero berriro Perafitara L'Escalakoekin joan gara. Grupettan gutxi geratzen gara, oporrak amaitzen ari dela nabaritzen da.


Gainontzeko eguna hondartzan pasatu dugu eta, gauean, "mojito party" egin dugu Borjari esker.

 13. Eguna (2025/08/28).
Leire eta biok korrika egitera Cadaquesetik Cap de Creusera joan gara. Argazki politak lortu ditugu. Gero hondartzan eta afaltzera Más Gusò joan gara. 


 14. Eguna (2025/08/29).

Azken eguna L'Escalakoekin bizikletaz joateko eta esan behar da aprobetxatu dugula, 120 km egin ditugu. Arratsaldean, maletak egin ondoren, hondartzara joan gara. Gauean Txupito Party tokatu da, baina lasaitasunez, bihar Lezamara joan behar baitugu.

domingo, 1 de septiembre de 2024

Galiza

1. Eguna (2024/07/31)
Lezamatik oso goiz irten eta Noiara bazkaltzeko ordurako iritsi gara. Beraz, alde zaharrera abiatu gara terraza batean lekua hartzeko.

Gero etxera maletak eraman ditugu. Arratsaldean herritik  beste bueltaxo bat eman dugu. Dena bedin dago gutxi gorabehera. Beno... izozki-denda berria ireki dute, itxura izugarria!!! Eta, bai, izozkiak probatu ditugu. Goxo-goxo.

2. Eguna (2024/08/01)
Egun lasaia gaur, lehenengoa bizikletaz Ponte Nafonsora joatea, gero herritik buelta ematea eta azokara ikustea. Arratsaldean hondartzara joan gara eta eguna amaitzeko garagardoa hartu dugu Noiako terraza batean.


3. Eguna (2024/08/02)
Leire eta biok Monte Loisera korrika egitera joan gara. Karredera eginda, guztiok Broñako hondartzara abiatu gara. Hondartza egoteko eguna oso atsegina izan da.

Eguna amaitzeko nire lehengusuarekin geratu gara. Bera Katalunyan bizi da eta egun hauetan baino ez dugu ikusten elkar. Beraz, ospatu behar dugu.


4. Eguna (2024/08/03)

Goizean Monte do Castelora joan naiz. Oso goiz irten behar izan dut, gero Corrubedora joan nahi genuelako. Corrubedon hondartzan egon gara, Dunaren atzean, eta Atlantikoan  bainua hartu dugu, ez da beharrezkoa esatea ura izoztuta zegoela. 

Hondartzan egon eta gero, herrian bazkaldu dugu eta arratsaldean herriko hondartzan egon gara pixka bat gehiago.

5. Eguna (2024/08/04)
Mastontanera eta Loiosera joan naiz bizikletaz. Gero Tapiako ibai-hondartzara joan gara. Tambre ibaian dago eta ingurumena izugarria da. Bazkaldu aurretik Ponte Maceira bisitatu dugu, Tambre ibaian dagoen herrixka da. Oso polita, merezi du ikustea. 


6. Eguna (2024/08/05)
Goizean Noian geratu gara eta bazkaltzeko arto enpanada erosi dugu. Berberetxozkoa nahi genuen, baina ez zegoen. Bakalaiozkoa izan behar da, baina ondo ere izan da.

Arratsaldean Río das Pedrasara joan gara. Eguna oso ona, baina ura hotza, noski. Gustura, eguna oso polita izan da.

7. Eguna (2024/08/06)
Gau honetan euria egin du eta zerua grisa agertu da. Baina, goizean ez du euria egin eta arratsaldean pixka bat hobetu da. Goizean Noian egon gara, errekadu pare bat egin behar izan dugu. Arratsaldean Rianxora joan gara, Das Cunchas hondartxara. Hondartxako txiringitoan afaldu dugu, oso gustura!!!


8. Eguna (2024/08/07)
Goizean berriro bueltatxo bat Noiatik eta oraingoan berberetxozko enpanada lortu dut. Hemen oso tipikoa da, baina bizkor ibili behar da oso azkar amaitzen direlako.

Bazkaldu ondoren, Esteiroko hondartxara joan gara. Lasai egon gara han, eguzkiaz disfrutar zen.

9. Eguna (2024/08/08)
Ezarora joan gara gaur. Egun ederra izan dugu eta, noski, bistak izugarriak izan dira. 



Gero Carnotara bazkaltzera joan gara. Han A Morosa dago, jatetxe bikaina. Eguna amaitzeko  hondartzan egon gara, izugarria izan da eguna!!


10. Eguna (2024/08/09)
Beste egun eder bat eta Broñara joateko aprobetxatu dugu. Arratsaldea hondartzan pasatu dugu eta gero Ancorara afaltzera joan gara. Ancora hondartzatik oso gertu dagoen jatetxe oso atsegina da.

11. Eguna (2024/08/10)
Berriro Carnotara joan gara. Eguna ederra izan da eta, nahiz eta ura hotz egon, bainu izugarria hartu dugu Atlantikoan. Gero Noian afaldu dugu etxearen ondoko tabernan.

12. Eguna (2024/08/11)
Gaur Mastontanera eta Loiosera familia bisitatzera joan gara. Mastontanean osaba, izeko eta lehegusuekin bazkaldu dugu. Bazkaldu ondoren, bazkalondo luzea egin dugu. Gustura egon gara familiarekin.


13. Eguna (2024/08/12)
Azken eguna da gaur. Beraz, goizean etxean garbitzen eta maletak egiten ari gara. Arratsaldean, Broñara joan gara eta, azkenik, etxearen ondoko jatetxean afaldu dugu. Primeran egon gara Noian, nola ez!!!


domingo, 28 de abril de 2024

Les 3 Vallées

 1. Eguna (2024/03/30)

Berriro Val Thorens-ra etorri gara. Bidaia lasaia izan da, baina azken 5 km-tan elurra egiten hasi da eta ez da gelditu arratsalde osoan. Ikusiko dugu bihar zelan izango den estazioa.


2. Eguna (2024/03/31)

Gaur elurra egin du eta haize gogor ibili da. Horregatik, lasaitasunez hartu dugu eta 9:30 arte ez gara pistetara joan. Haizearen erruz aulki eta telekabina batzuk itxita zegoen. Beraz, estazioa mugatuta zegoen eta hori nabaritzen zen. Baina, ondo pasatu dugu eta ia bostak arte eskiatzen aritu gara.


3. Eguna (2024/04/01)

Eguna oso ondo hasi da, hodeirik gabe eta elur berria, gauean elurra egin baitu. Beraz, goizean asko disfrutatu dugu. Bazkaldu ondoren, eguraldia pixka bat hondatu da, baina ordu pare bat baino ez da iraun.

Egunaren azken zatian estazioko mendi altuenara igo gara, Cime de Caron. Izugarria da han egotea, nahiz eta gaur lainotuta zegoen eta ez zen asko ikusten.

4. Eguna (2024/04/02)

Goizeko lehenengo orduetan asko elurra egin du, baina gero gelditu da eta egun ederra izan dugu.

Courchevelera joan gara. Hau da, Les 3 Vallées zeharkatu dugu. Han bazkaldu dugu eta gero itzultzeko bidea hartu dugu.


Val Thorensera iritsi garenean, Ana eta Leire apartamentura joan dira. Irati eta biok, ordea, Cime de Caronera igo gara. Gaur bai, zerua garbi-garbi zegoen eta paisaia izugarria.


5. Eguna (2024/04/03)

Gaur ia egun osoan elurra egin du. Beraz, elurraren geruza erraldoia da pistetan. Hori bai, eskiatzeko elurraren kalitatea ere izugarria da.

Gu Val Thorens ingurutik ibili gara, ikuspena eskasa baitzen. Gustura egon gara, nahiz eta une batzuetan eguraldia pixka bat gogorra izan den.

6. Eguna (2024/04/04)

Gaur egun ederra atera zaigu: eguzkia, elur izugarria, ilar gutxi, bazkaria ederra...

Pista altuetatik ibili gara, han elurraren kaitatea onenagoa baita. Elurraren baldintzak pista kanpotik asko ibiltzen utzi digu. Gainera, bistak ederrak dira altuera horretatik. 


7. Eguna (2024/04/05)

Azken eguna eta bikaina. Eguraldia ederra egun osoan izan denez, ia ez gara gelditu. Atzo bezala pista altuetatik eskiatu gara, han elurraren baldintzak izugarriak baitira.


Asko disfrutatu ditugu 6 egunak eta, gainera, lesiorik gabe. Hori da garrantzitsuena eta, horregatik, jatetxe batera ospatzera joan gara

8. Eguna (2024/04/06)

Bueltatzeko bidaiaren eguna izan da gaur. Iaz bezala bi etapatan egingo dugu: lehenengoa, Narboneraino eta bigarrena, etxeraino. Lehenengoan dena ondo joan da eta arazorik gabe iritsi gara hotelera. Gelak hartu dugu eta laster afaltzera joan gara. Azkenik, koparen finala disfrutatu dugu. Oso ondo, Athletic txapelduna da eta!!!

domingo, 18 de febrero de 2024

Cauterets - Inauteriak

 1. Eguna (2024/02/10)

Berriro Cauteretsen egun batzuk pasatzea erabaki dugu. Baina, oraigoan Leire ez da erorri, klaseak dituela eta.

Lehenengo egunean izugarri elurra egin du. Egun osoan, gelditu gabe. Beraz, baldintzak ez dira onenak eta, horregatik, Ana eta Irati apertamentura joan dira, bazkaldu eta gero. 

Nik eskiatzen jarraitu dut, nahiz eta ikuspen txarra zen eta une osoan elurra egin duen.


2. Eguna (2024/02/11)

Gaurko lehenengo zatian atzoko bezalakoa izan da: elurra egitea eta ikuspen gutxi. Baina, bigarrena hobetu da eta batzuetan eguzkia ere ikusi dugu. Hori bai, elurra primeran egon denez, asko disfrutatu dugu.


3. Eguna (2024/02/12)

Eguna oso ondo hasi da, baina 10:30ean hondatzen joan da. Haizea eta elurra egiten hasten da eta desatsegina geratu da. Horrez gain, ikuspena asko okerru da. Beraz, bazkazldu eta gero Irati eta Ana apartametura.


4. Eguna (2024/02/13)

Gaur, bai. Hodeirik gabeko egun ederra atera da eta hirurok asko disfrutatu dugu. Gainera elurraren baldintzak oso onak izan dira. Batez ere, goizean. Beraz, asko eskiatu dugu eta oso ondo pasatu dugu. Azkenik, laurak arte aguantatu dugu eta gero autoa hartu eta etxera joan gara. Berriro, Cauteretsen opor izugarriak!!!



domingo, 7 de enero de 2024

Cauterets

 1. Eguna (2024/01/02)

Azken urteetan bezala aurten ere Cauteretsen urteko lehenengo egunak pasatzea erabaki dugu. Egia da estazioa joan den urtean baino hobeto dagoela, baina, pistetan elur gutxi dago eta eskiatzeko baldintzak ez dira oso onak.


Dena dela, goizean gustura egon gara. Arratsaldean, tele-aulkiak gelditu dira, goian haize oso gogorra zegoela dirudi. Pertxak baino ez ziren erabilgarriak eta, noski, horrek eskiatzeko posibilitateak asko mugatu ditu. Gainera, pertxetan ilarak oso luzeak ziren. Horregatik, laster apartamentura jaitsi gara.

2. Eguna (2024/01/03)

Eguna lainotuta atera da. Hasieran pentsatu dugu euria egingo zuen, baina, ez,  eskerrak. Atzo bezala elurra ez da oso ondo egon eta pista pare bat itxi dute, baina, gu ez gara gelditu. 

Arratsaldean eguzkia atera da eta hobeto. Baina, gero behelainoa agertu da eta kontu handiz ibili behar izan dugu. Hori bai, izugarriko argazkiak atera ditugu.

3. Eguna (2024/01/04)

Egun oso polita izan dugu gaur, eguzkia jaun eta gabe izan da. Hori bai, gaurko eguzkia elurretarako ez da ona izan, Estazioan gutxi geratzen baita. Hala ere, bihar elur asko egingo duela durudi. Ea egia den, oso beharrezkoa da, benetan.



4. Eguna (2024/01/05)

Gaur eguraldia asko aldatu da, estazioan egun osoan mara-mara elurra egin du. Baina, ez da zalantzarik egon eta pistetara joan gara. Gainera, Iratiren Sondikako lagun pare bat etorri dira, oso jatorrak eta gustura egon gara haiekin. 


Noski, kontu handiz ibili behar zen, baldintza hauetan gutxi ikusten da eta zapaldu gabeko elur asko pilatzen da pistetan. Baina, tira, egun oso eskiatzen aritu gara.

Gaurkoa azken eguna izan da. Izugarriko oporrak pasatu ditugu eta Cauterets elurrez beteta utzi dugu.