miércoles, 2 de septiembre de 2015

Las Dunas

Aurten ere Gironara Camping Las Dunasera joan gara. Urte honekin gure 10. urte dela uste dut. Camping honetan gehien gustatzen zaiguna hondartza da baina aurten igerilekua izarra izan da. Igerileku berria egin dute eta izugarria da: oso handia, txirristekin, korronteekin, … Asko disfrutatu dugu igerilekuan baina hondartzan ere egon gara.




Hemen ere oso garrantzitsua da barbakoak egitea. Gu ez gara adituak baina egin egiten dugu, batez ere afaltzeko.

Gainera, campingean bizikleta ezinbestekoa da. Batez ere umeentzat baina helduentzat ere camping-tik eta inguruetatik mugitzeko.


Honez gain, bi txango antolatu ditugu. Lehenengoa Peratalladara eta bestea Besalura. Peratallada herri turistiko txiki bat da, etxeak eta kaleak harrizkoak dira eta oso txukun daukate. Atsegina da herritik paseatzea eta dendak ikustea. Jatetxe polit batean oso gustura afaldu genuen. Nire ustez, arroza gomendagarria da, goxo-goxo egiten dute eta.



Besalu, berriz, ez da hain ospetsua baina ere oso polita da. Barnealdean dago, Oloten ondoan. Erdi Aroko zubi bat dago, benetan izugarria da. Herriak ere Erdi Aroko giroa dauka.

.

Hara Derioko lagunekin joan ginen eta koadrila handia elkartu ginen. Hamabi: sei ume eta sei heldu. Eta, nola ez, afaltzera geratu ginen, oso gustura. 

Bukatzeko, esan behar dut errepideko bizikleta eraman nuela. Han barnealdetik gustura ibil daiteke bizikletaz, ibilbideak politak dira eta txirrindulari asko aurki ditzakezu errepidetatik. L’Escala-ko taldearekin ibili ginen eta oso ondo pasatu genuen errepide haietatik L’Escala-ko lagunekin.  


No hay comentarios:

Publicar un comentario