Noiara iritsi ginen. Bidaian ez genuen arazorik izan, nahiz eta hasieran asko euria egin duen, dena ondo joan zen. Noian egun polita aurkitu genuen eta paseotxo atsegina eman genuen bazkaldu ondoren.
- Dolmen de Axeito
Hau da Dolmen de Axeito, 6 mila urte dauzka. Gure antepasatuek egin genuen.
- Corrubedo txangoa
Currubeduko Duna ospetsua da eta, ezagutzen genuen arren, ikustera joan ginen berriro.
Izugarria izan zen eguna Corrubedon. Hondartzan oso gustura egon ginen. Euskaldun asko egoten da Corrubedon oporretan eta ez da arraroa euskara entzutea. Ze bitxia den Galego eta Euskara entzutea txoko guztietan.
Kaiotik saltoka egin genuen. Izagarria benetan.
- Curota
Noiara ituzuli baino lehen, Curotara joan ginen. Ze igoera dagoen Curotan!! Eta bistak ikusgarriak dira.
- Ons Uhartea
Isla de Ons egon ginen. Heltzeko ontzian joan behar da eta 40 minutu behar dira joateko eta beste 40 Bueu itzultzeko.
Uhartea babestuta dago. Animalia asko dago eta oso polita da. Txango txiki bat egin genuen ikusargia ikusteko.
- Carnotako hondartza
Carnotako hondartzan egon ginen eta eguna oso ona izan zen. Hondartza hau oso handia da, 5 edo 7 km dauzka. Ez dago itsadar barruan, itsaso zabalean baizik. Beraz, itsasoa bizi-bizi dago eta olatu galantak daude han. Gu egotean itsasoa ez zegoen arriskutsua eta olatuekin asko disfrutatu ditugu.
No hay comentarios:
Publicar un comentario