Azken astean sartu gara oporrak
hartu baino lehen eta, normala izaten denez, luzea egiten ari da. Egun
hauetan hainbat gauzak prestatu behar dira: autoko errebisioa, udako
erosketak, helmugetan zein txango egin pentsatzea
eta abar.
Aurten Galizian Ons Uhartera
txangoa egin nahi dugu. Izan ere, dagoeneko ontzirako txartelak
dauzkagu. Ciesera joan nahi genuen baina uharte horietarako ez zeuden
txartelak eta plana aldatu behar izan dugu.
Anak eta nik dagoeneko Cies-ak
ezagutzen ditugu eta izugarriak iruditzen zaizkigu. Ons-en, aldiz, ez
gara inoiz egon. Baina, argazkiak ikusi ditugu eta oso polita ematen du.
Alabei txangoa asko gustatuko zaiela uste dugu.
Gainera, uhartera iristeko 40 minutuko bidaia ontzian behar da.
Itzulitakoan gure argazkiak ipiniko ditugu hemen. Orain gurea ez den hau ipintzen dugu.
No hay comentarios:
Publicar un comentario