domingo, 13 de septiembre de 2015

Lezamako jaiak

Egun hauetan jaietako egunak disfrutatu ditugu Lezaman. Lezamako jaietan gauza asko egin daitezke eta guk ekintza batzuetan parte hartu dugu. Adibidez, Lezamako Mugetatik martxan familia osoa egon da: ni lasterketan eta besteak martxa txikian. 

Eta, nola ez, barraketan ere neskak egun guztietan egon dira. Aurten barraka asko ipini dute eta umeek eta gazteek eskaintza ona eduki dutela uste dut. Behintzat, Lezama bezalako herri baterako.

Jaietan ere odolosteak ospetsuak dira afaltzeko. Agian astunak dira afaltzeko baina, bat bakarrik tomate entsalada batekin, afaldu daiteke. Ana-ri eta niri gustatzen zaizkigu eta jaietan bat edo bi egun afaltzen ditugu. Alabei ez zaizkie gustatzen eta beste gauza bat afaltzen dute.

Honez gain, Txorierriko infernua MTB lasterketa ere oso ospetsua da. Hemen nik ez nuen parte hartu baina Anak, Leirek eta iratik, bai, txikira joan ziren eta oso ondo pasatu zuten.

Gainera, Bola-Leku egunean ere egon gara. Hemen umeentzako jolasak eta txokolatada egoten dira. Aurten bertsolariak egon dira, Maialen Lujanbio eta Jon Maia etorri dira. Dirudienez, oso ospetsuak eta onak dira baina, egia esan, nik ez nituen ezagutzen. Haiei entzuten egon nintzen, zerbait ulertzen saiatzen eta… beno, aurkezpena guztiz ulertu nuen eta haiei zerbait ulertu nien eta oso pozik, ez da erreza nire mailarekin. Hala ere, hobetzen ari naizela nabaritzen da eta horrek pozten nau.

Azkenik, Guretzeko jaietan egon ginen eta oso gustura. Giro polita eliza ondoan eta gauean sua artifizialak ikusi genituen.


No hay comentarios:

Publicar un comentario