1. Eguna
Galizako
oporrak hasi ditugu eta Noiako Erdi Aroko Azokan iritsi gara. Ez da
beharrezkoa esatea giroa oso ona izan dela. Gainera, eskulanak
izugarriak ziren. Oso, oso politak, benetan.
Gero,
Esteirora joan gara. Esteiron hondartza polit bat dago eta, nahiz eta
herri erdi-erdian dagoen, erraza da karamarroak, kiskillak, berberetxoak
eta abar aurkitzea.
2. Eguna.
Gaur
goizean gauzak antolatzen aritu gara: arropa gordetzea, janaria
erostea, etxea prestatzea eta abar. Arratsaldean Boa hondartzara joan
gara, nahiz eta itsasotik bruma sartu da, gustura ibili gara hondartzan.
3. Eguna.
Gaur
Corrubedora joan gara. Hau derrigorrezko txangoa da, urtero joaten gara.
Corruberoren ingurutatik bisitatzeko gauza asko dago. Horrez gain,
herria polita da eta portuan jatetxe atseginak daude. Gainera, hodartza
izugarria da, baina ura hotza da, jakina, Galizian gaude eta...
Portutik
uretara bota daiteke eta salto (2 metro gutxi gorabehera)
dibertigarria da. Neskak eta hirurok botatzen aritu gara, primeran.
4. Eguna.
Goizean
Noiatik ibili gara, erosketaren bat egiten, baita plaza bisitatzen ere.
Noiako plaza ez da oso handia baina arraina eta marisko nahikoa aurki
ditzakezu. Guk berberetxo batzuk erosi ditugu, berberetxo ugari dago
Noiako itsasadarrean eta asko gustatu zaizkigu.
Arratsaldean Porto Do Son-go hondartza batera joan gara. Eguraldi ona izaten ari gara eta hondartzan 8:30etan geratu gara
5. Eguna.
Goizean
familia bisitatzera Mastontanera eta Loiosera joan gara. Neskeei bisita
hau gustatzen zaie, etxeko animaliak (ardiak, oilaskoak, ahateak...)
ikusten dutelako. Lehen behiak ere zeuzkaten, orain dela urte batzuk
izateari utzi zioten.
Aurten
Lois (nire lehegusua) eta bere semea ikusi dut. Lois eta biok betidanik
oso lagun onak izan gara, txikiak ginenean Mastontanetik asko jolastu
dugu elkarrekin.
Osaba
eta izaba ere oso ondo zeudela ikusi dut. Gainera, goizean kasualitatez
osaba Antonio ikusi dut Noian eta bera ere gazte-gazte ikusi dut.
No hay comentarios:
Publicar un comentario