sábado, 9 de julio de 2016

Gaztelugatxeko San Juan

Nahiz eta udan egon, zerbait idazteko denbora ateratzea kostatzen zait. Beno, egia esan, hori da arrazoia, uda izateagatik zaila da ordenagailua pizteko denbora aurkitzea.

Baina, bai, Derioko igerilekutara joaten ari gara. Eta oso gustura Derion. Lagunak hortik dabiltza eta atsegina da haiek ikustea. Horrez gain, neskek oso ondo pasatzen dute lehegususinekin eta lagunekin.

Beste alde batetik, aurreko asteburuan txango polit bat egin genuen, Gaztelugatxeko San juan joan ginen. Bai, oso tipikoa, baita polita ere. Gero garagadotegi batera oilasko jatera joan ginen.

 
Azkenik, Zumaian ere egon gara. Flysch lasterketa egitera joan nintzen eta neskak ere joan ziren. Nola ez, giro oso polita zegoen herrian eta, lasterketa egin ondoren, pote bat hartu genuen. Gero bazkaltzera joan ginen eta eguna  hondartzan amaitu genuen.
 

Ana eta biok oporrak ez ditugu oraindik hartu, baina gutxi geratzen zaigu. Beti bezala, ideia da Galiziara joatea, baina hori beste post baten kontua da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario