sábado, 20 de agosto de 2016

Galiziako Oporrak II


6. Eguna.

Gaur O Grovera joan gara, Noiatik ordu eta erdi behar izan dugu han iristeko, Potevedran dago eta. Izan ere, Arousa itsasadarrean dago, nire ustez, Galiziako itsasadarrik politena.

Plana izan da ontzi bat hartzea eta "batea" bat ikustea. "Batea"n muskuiluak, ostrak eta bieiriak hazten dituzte, badakigu hemen hau industria bat dela. Ontzian muzkuiluen dastamena albariñorekin izan ditugu, muzkuilu ugari eman digute. Izugarriak zegoen, freko-freskoak.


Gainera, gurekin izurdeak etorri dira. Ikaragarria!! Ez da beharrezkoa esatea bidaia oso ondo izan dela. Gomendagarria, benetan.




7. Eguna.

Goizean Murosen ibili gara, alde zaharra ondo dago buelta bat emateko eta albariño bat hartzeko (bat edo bi edo..., guk bat bakarrik).

Arratsaldean Carnotara joan gara. Hondartza izugarria da, zalantzarik gabe, gehien gustatzen zaiguna. Hori bai, ura hotz dago, Carnotako hondartza ez dagoelako itsasadarrean, hau itsaso zabala da eta nabaritzen da.


Noiara itzultzean, gelditxo bat egin dugu Punta Louron, faroan. Hemendik itsasadarraren bistak ederrak dira.


8. Eguna.

Gaur Noiatik bueltatxo  bat eman dugu eta,  igandea zenez, giro handia aurkitu dugu. Gainera, zenbait erosketa egin ditugu, kale merkatua (edo "mercadillo") zegoen eta.

Arratsaldean berriro Porto do Son-go hondartzara joan gara. Eguraldia ederra izan dugu.

9. Eguna.

Berriro goizean bueltatxo bat eman dugu Noiatik. Gaur Santiago eguna da eta Galizian festa handia da, jendea dotore-dotore irten da kalera.


Eta arratsaldean, berriro, hondartzara joan gara eta hemen ere sumatu da festa dela, jende gehiago dago eta.

Hondartzan egon ondoren, nire lehengusuarekin, Juan, eta bere familiarekin geratu gara Noian. Juan oso jatorra da eta lagun onak izan gara beti. Orain Bartzelonan bizi da eta ez da erraza berarekin egotea. Horregatik aukera hauek aprobetxatu behar ditugu.

10. Eguna.

Gure azken eguna izan da Galizian, bihar Euskal Herriara joango gara. Nire amabitxi ikustera joateko aprobetxatu dugu. Berak Cambresen, A Coruñaren ondoan, etxe polita dauka eta hor txurrasko egin dugtu.

Amabitxirekin gustura nago, gustatzen zait Suizako istorioak edo familiaren istorioak kontatzea. Gainera, aurten Belen, nire lehengusina, eta bere semea egon da, bera ikusi gabe hamabost urte neramatza.

Beti bezala, Galiziako oporrak asko difrutatu ditgu. Gustako litzaiguke aititerekin ete amamarekin egotea, baina aurten ez da posible izan. Ziur hurrengo urtean heiekin egongo garela egun batzuk gutxienez.

No hay comentarios:

Publicar un comentario