domingo, 10 de enero de 2016

Andorra

Urtea hasteko Andorrara joan gara eskiatzera. Gure neguko oporrak dira. Beno, egia esan hau da bigarren aldiz Andorrara bidaia egin dugula. Iaz lehenengo aldiz izan zen eta ideia  gustatu litzaigun eta aurten errepikatu dugu. Hau da oporretako egunerokoa.

1. Eguna.
Lehenengo eguna beti izaten da koropila txiki bat: for-fait lortzea, neskeen ikastaroak, hasteko urduritasuna... Baina dena da hastea. Argi dago elurra ez zela oso ondo egongo. Baina bazeuden pistak eta eskiatu dugu asko.



2. Eguna
Gaur eguraldia ez da hain ona izan. Baina berriro egun guztian eskiatu egin gara. Arratsaldean Graug Roigera joan gara, han "Imaginarium" pistetan ibili gara. Oso dibertigarria izan da oztopoak gainditzea. Leire eta Irati oso eroso egon gara pistetan. Pista beltz batera joan nahi zuten baina itxita zeuden eta ezinezkoa izan da. 



3. Eguna.
Gaur egun osoan elurra egin du. Dena dela, 4taraino eskiatzen aritu gara. Goian baldintzak pixka bat gogorra, batez ere umeentzat. Baina apur bat jaitsi orduko egoera asko hobetu da eta nahiko ondo eski daiteke. Pistetan elurra berri erorita zegonez, asko disfrutatu dugu.



4. Eguna.
Berriro elurra egin du. Estazioaren baldintzak asko hobetu dira eta berriro egun osoan eskiatu gara: neskak 3etaraino eta ni 4etaraino. Gaur bai, pista beltzako zati bat jaitsi gara. Apartamentura lehenago joan gara Erregearen Kabalgata ikusteko.


5. Eguna.
Etxera joatea tokatzen da eta zelako eguna!!! Elurra asko erori da, beraz, kateak ipini behar ditugu. Begira nola dago Pas de la Casa.


Ax de las Thermesaraino eta gehiago ibili gara kateekin. Ez dugu arazorik baina bidaia oso luzea egin zaigu.


Azkenean, dena ondo irten da eta Deriora iritsi gara erregearen oporrak hartzeko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario