Bigarren txanda elurretara, honetan Baquirara joan gara. Hara doa laburpena.
1. Eguna.
Egun ederra izan dugu gaur, polita benetan. Agian, noizbait gailurretan
haizea gogorra pixka bat izan da. Baina, asko disfrutatu dugu. Estazioan pista asko
irekita zegoen, Beretetik eta Baqueiratik mugitu gara. Egia esan, Val
D'Aranen elurra gutxi dago. Baina estazioan ondo lan egiten dute eta
balditzak nahiko onak izan dira gaur.
2. Eguna.
Elurra asko jausi da gaur. Hasieran gogor pixka bat izan da. Batez ere,
goian, gailurretan. Beraz behean ibili gara. Saltoak egin ditugu Bosque pistan.
Baldintzak kontu hartuta, ondo. Arratsaldean eguraldia hobetu da, baina
ez asko. Ikuspena eskasa izan denez, kontu handiz ibili behar da.
Neskak hiru eta erdietan joan dira apartementura. Nahikoa agoantatu
dira. Txapeldunak dira, benetan.
3. Eguna.
Zelako eguna gaur!!! Elurra berri erorita, eguzkia, zerua urdin-urdina.
Hamar ipintzen diozun egun horietariko bat. Bederatziak eta laurden
dagoeneko pistan geunden. Hasieran Blanhiblarrtik ibili gara. Gero
Bonaiguara joan gara eta hor bazkaldu dugu. Bazkaldu ondoren, Luis Arias
(pista beltz bat) jaistera joan gara. Neskak oso ondo ibili dira,
arazorik gabe jaitsi dute pista osoa. Ia bostetan jarduera amaitu dugu.
Oso nekatuta, baita pozik ere.
4. Eguna.
Gaur iragarpenak txarrak ziren. Baina hamaieran ez da hainbesterako izan.
Lehengo orduan gustura egon gara pistetan. Egun osoan udaberriko elurra
izan dugu, baina eskiatzeko nahiko ondo zegoen. Pistetatik kanpoan
ibili gara pixka bat. Hori bai, lasaitasunez eta leku errezeetatik
bakarrik. Sumatu da nekatuta geundela lasaiago ibili garelako. Dena
dela, pozik egon gara. Gainera, eskiatzeko egunak amaitu ditugu lesiorik
gabe.
Eta hauek izan dira gure neguko oporrako. Honekin eskiatzeko denboraldia amaituta ematen dugo. Orain ikastera eta lan egitera gogoz joan behar dugu hurrengoak arte.
Hau proba da mugikorratik...
ResponderEliminarHau proba da mugikorratik...
ResponderEliminar