viernes, 18 de diciembre de 2015

Ganguren

Joan den igandean Gangurenera joan ginen eskolako mendi taldearekin. Eguraldia ederra izan zen eta oso  egun polita pasatu genuen. Ganguren  gehien joan naizen mendia dela uste dut. Aurten hogeita hamar aldiz baino joan naiz entrenatzera. Bai, mendi honetan nire entrenamenduak egiten dut, ia beti Lezamako lasterketaren bidetik hasten naiz.
Beraz, niretzat txangoa oso polita izan zen, bidea lasaiago ikus dezaket. Korrika egiten joaten naizenean ere asko disfrutatzen dut, baina gauzak galtzen dira. Esaterako, argazkietan ikusten diren animaliak, paisaiak, zuhaitzak.

Emazteak eta alabek ere mendia eta bidea ezagutzen zituzten, nahiz eta ez dira hainbestetan joan (hori ia ezinezkoa da). Alabek beraien inguruko mendiak ezagutzea gustatzen zait, egia da mendiak politagoak daudela, baina lehen gureak ezagutzen beharko ditugula eta gero besteak, ezta?. Modu honetan, gero konpara dezakegu, eta bai, mendi politagoak ikusiko ditugu. Baina, niretzat gureak berezi pixka bat dira haietan bizitzeagatik.

No hay comentarios:

Publicar un comentario