Domeka honetan eskolako
mendi taldekoekin joan ginen Berreagara. Laukariz, Zamudio eta Derioren artean
dagoen mendi bat da Berreaga. Jakina, guretzat oso ezaguna, baina Txorierrikoak
ez direnentzat ez da batere ezaguna.
Paseoa polita
izan zen, eguraldi izugarria eduki genuen, baita pixka bat gogorra ere. Baina
oso dibertigarria, oso ondo pasatu genuen. Gailurren gertuan Mikelek azaldu
zigun han herrixka pre-erromatarra egon zela. Txikitatik ibili naiz Berreagaren
ingurutik eta ez nekien ezer. Egia da beti zerbait berria ikasten dela.
Niretzat mendi hau oso berezia da. Beti ibili
naiz euren ingurutatik, umea nintzenean jolasten eta gero korrika egiten eta
bizikletaz ibiltzen. Orain ez noa hainbestetan, Gangurenera noa gehiago. Baina igandean
alabekin eta emaztearekin egon nintzen, gustatu zitzaidan hor ibiltzea haiekin.
No hay comentarios:
Publicar un comentario