1. Eguna (2023/01/04)
Berriro urtea Cauteretsen hasi dugu eskiatzeko asmoz. Iragana ez zen ona, elur gutxi zegoela esan digutelako. Eta, egia esan, estazioara heldu garenean, itxura triste zen, erdia itxita zegoelako eta pista askotan ez zegoelako elurrik.
Baina, tira, eskiak jarri ditugu eta tele-aulkia hartu dugu. Azkenik, nahiz eta baldintzak txarrak ziren, egun osoa bota dugu pistetan. Ondo pasatu dugu eta asko eskiatu dugu.
2. Eguna (2023/01/05)
Gaur ere estaziora igo gara, baldidintzak gutxi gora-behera atzo bezala. Hau da, eguraldi zoragarria, baina elur gutxi.
Aurten Derioko lagunekin etorri gara eta talde polita egin dugu pistetan.
3. Eguna (2023/01/06)
Gaur Erregeen eguna. Beno, Magoen eguna esan nahiago dut, badakigu erregeak pixka bat bereziak direla. Baina, bai, opariak izan ditugu zapatetan.
Gozari galanta gosaldu ondoren, berriro pistetara igo gara. Noski, antzeko baldintzak aurkitu ditugu. Nahiz eta kontuz ibili, ondo pasatu dugu.
4. Eguna (2023/01/07)
Gaur goizean arazoa haizea izango zela zidrudien, baina, ez. Goizea lasaia eta polita izan da, beraz, gustura egon gara pistetan.
Arratsaldean eguraldia aldatu da eta une batzuetan elurra eta euria ere egin du. Izan ere, hotelera itzultzeaz pentsatu dugu, baina eguraldi pixka bat hobetu da eta eskiatzen jarraitzen dugu.
No hay comentarios:
Publicar un comentario