Eta, Galizak oporrak pasatu ondoren, egun batzuk Sant Pereko kanping Las Dunasen egon gara. Hemen plana da hondartzara eta pistzinara joatea, barbakoak egitea, pixka bat kirola egitea eta lasaitasunez inguruetatik disfrutatzea.
Derioko lagun batzuekin joan ohi garenez, alabek kuadrila txiki bat egin dute. Helduen aldetik ere elkartzen gara zerbait hartzeko, jatetxe batera jateko edo txangoa antolatzeko. Beraz gustura ibiltzen gara hemendik.
Kirola egiteari dagokionez, Leirek eta biok gure entrenamendiekin jarraitzen dugu. Kanpinaren inguruetatik aldaparik ez dagoela eta, entrenatzetzeko bi txango prestatu ditugu. Lehenik, Sant Pere de Rodasera eta Sta. Helenaren elizako ruinetara igo gara, 16 km eginez. Bigarrenik, Cala Montgo-tik L'Estartiterantz kostaldetik joan gara, baina, L'Estartitera iritsi baino lehen, kostaldea utzi dugu eta barruko bidetatik itzuli gara. Horrez gain, entremendu batzuk laburragoak egin ditugu kapinaren inguruan.
Beste alde batetik, nik errepideko bizikleta ekarri dut. L'Escalako talde batekin ibiltzen gara Fernando, Alejandro eta hirurok. Taldea Kataluniako, Euskadiko eta beste Europako herrialde batzuetako jendearekin sortuta dago. Aurreko urteetan asko ezagutu ditugunez, giroa ona da eta oso ondo pasatu dugu.
Aurten, beste urteetan bezala, gutxi gora-behera 3 orduko txangoak egin ditugu. Esaterako, Far de San Sebastián, Port La Selva - Llança, Els Angels eta abar. Larunbatean nabarmengarria den irteera bat, luzeena delako, egin dugu. Banyolesera joan gara eta han Garrotxatik buelta oso polita egin dugu. Azkenean egun horretan 130 km atera dira.
Eta, nola ez, lagunekin afaria antolatu besar izan dugu. L'Escalan dagoen jatetxe ederrera joan gara, oso ondo egon gara eta goxo-goxo zegoen dena.
No hay comentarios:
Publicar un comentario