sábado, 20 de agosto de 2016

Galiziako Oporrak II


6. Eguna.

Gaur O Grovera joan gara, Noiatik ordu eta erdi behar izan dugu han iristeko, Potevedran dago eta. Izan ere, Arousa itsasadarrean dago, nire ustez, Galiziako itsasadarrik politena.

Plana izan da ontzi bat hartzea eta "batea" bat ikustea. "Batea"n muskuiluak, ostrak eta bieiriak hazten dituzte, badakigu hemen hau industria bat dela. Ontzian muzkuiluen dastamena albariñorekin izan ditugu, muzkuilu ugari eman digute. Izugarriak zegoen, freko-freskoak.


Gainera, gurekin izurdeak etorri dira. Ikaragarria!! Ez da beharrezkoa esatea bidaia oso ondo izan dela. Gomendagarria, benetan.




7. Eguna.

Goizean Murosen ibili gara, alde zaharra ondo dago buelta bat emateko eta albariño bat hartzeko (bat edo bi edo..., guk bat bakarrik).

Arratsaldean Carnotara joan gara. Hondartza izugarria da, zalantzarik gabe, gehien gustatzen zaiguna. Hori bai, ura hotz dago, Carnotako hondartza ez dagoelako itsasadarrean, hau itsaso zabala da eta nabaritzen da.


Noiara itzultzean, gelditxo bat egin dugu Punta Louron, faroan. Hemendik itsasadarraren bistak ederrak dira.


8. Eguna.

Gaur Noiatik bueltatxo  bat eman dugu eta,  igandea zenez, giro handia aurkitu dugu. Gainera, zenbait erosketa egin ditugu, kale merkatua (edo "mercadillo") zegoen eta.

Arratsaldean berriro Porto do Son-go hondartzara joan gara. Eguraldia ederra izan dugu.

9. Eguna.

Berriro goizean bueltatxo bat eman dugu Noiatik. Gaur Santiago eguna da eta Galizian festa handia da, jendea dotore-dotore irten da kalera.


Eta arratsaldean, berriro, hondartzara joan gara eta hemen ere sumatu da festa dela, jende gehiago dago eta.

Hondartzan egon ondoren, nire lehengusuarekin, Juan, eta bere familiarekin geratu gara Noian. Juan oso jatorra da eta lagun onak izan gara beti. Orain Bartzelonan bizi da eta ez da erraza berarekin egotea. Horregatik aukera hauek aprobetxatu behar ditugu.

10. Eguna.

Gure azken eguna izan da Galizian, bihar Euskal Herriara joango gara. Nire amabitxi ikustera joateko aprobetxatu dugu. Berak Cambresen, A Coruñaren ondoan, etxe polita dauka eta hor txurrasko egin dugtu.

Amabitxirekin gustura nago, gustatzen zait Suizako istorioak edo familiaren istorioak kontatzea. Gainera, aurten Belen, nire lehengusina, eta bere semea egon da, bera ikusi gabe hamabost urte neramatza.

Beti bezala, Galiziako oporrak asko difrutatu ditgu. Gustako litzaiguke aititerekin ete amamarekin egotea, baina aurten ez da posible izan. Ziur hurrengo urtean heiekin egongo garela egun batzuk gutxienez.

Galiziako oporrak I


1. Eguna

Galizako oporrak hasi ditugu eta Noiako Erdi Aroko Azokan iritsi gara. Ez da beharrezkoa esatea giroa oso ona izan dela. Gainera, eskulanak izugarriak ziren. Oso, oso politak, benetan.  

Gero, Esteirora joan gara. Esteiron hondartza polit bat dago eta, nahiz eta herri erdi-erdian dagoen, erraza da karamarroak, kiskillak, berberetxoak eta abar aurkitzea.


2. Eguna.

Gaur goizean gauzak antolatzen aritu gara: arropa gordetzea, janaria erostea, etxea prestatzea eta abar. Arratsaldean Boa hondartzara joan gara, nahiz eta itsasotik bruma sartu da, gustura ibili gara hondartzan.

3. Eguna.

Gaur Corrubedora joan gara. Hau derrigorrezko txangoa da, urtero joaten gara. Corruberoren ingurutatik bisitatzeko gauza asko dago. Horrez gain, herria polita da eta portuan jatetxe atseginak daude. Gainera, hodartza izugarria da, baina ura hotza da, jakina, Galizian gaude eta...




Portutik uretara bota daiteke eta salto (2 metro gutxi gorabehera) dibertigarria da. Neskak eta hirurok botatzen aritu gara, primeran.




4. Eguna.

Goizean Noiatik ibili gara, erosketaren bat egiten, baita plaza bisitatzen ere. Noiako plaza ez da oso handia baina arraina eta marisko nahikoa aurki ditzakezu. Guk berberetxo batzuk erosi ditugu, berberetxo ugari dago Noiako itsasadarrean eta asko gustatu zaizkigu.

Arratsaldean Porto Do Son-go hondartza batera joan gara. Eguraldi ona izaten ari gara eta hondartzan 8:30etan geratu gara



5. Eguna.

Goizean familia bisitatzera Mastontanera eta Loiosera joan gara. Neskeei bisita hau gustatzen zaie, etxeko animaliak (ardiak, oilaskoak, ahateak...) ikusten dutelako. Lehen behiak ere zeuzkaten, orain dela urte batzuk izateari utzi zioten.



Aurten Lois (nire lehegusua) eta bere semea ikusi dut. Lois eta biok betidanik oso lagun onak izan gara, txikiak ginenean Mastontanetik asko jolastu dugu elkarrekin.

Osaba eta izaba ere oso ondo zeudela ikusi dut. Gainera, goizean kasualitatez osaba Antonio ikusi dut Noian eta bera ere gazte-gazte ikusi dut.