Niretzat San Juan gaua ondo dago udako hasiera
emateko. Umeak oporretan daude dagoeneko, gaua luzeena da, sua eta giroa
magikoa da … Ez dakit, gau honek zerbait dauka eta asko gustatzen zait.
Hemendik aurrera, umeak oporretan daudenez,
beste aktibitate batzuk egiten hasten dira.
Jakina, lehen Derion eta orain Lezaman, San Juango
festan parte hartzen dugu. Jendeak herri hauetan festa txikia egiten du:
musika pixka batekin, bokatak eta ardoa edo freskagarriak banaketarekin
eta, nola ez, suarekin. Umeentzat oso dibertigarria
da, baita helduentzat ere.
Aurten ere hor egon ginen lagunekin eta oso ondo pasatu genuen. Hemen aurtengo suaren argazki bat:
Orain igerilekuetarako denboraldia hasten da eta,
eguraldiak uzten badigu, Deriokoetara joango gara. Lagun asko aurkituko
ditudala han imajinatzen dut
No hay comentarios:
Publicar un comentario