Egun hauetan Derioko
igerilekuetan egon gara dagoeneko. Eguraldia oso ona izaten ari da eta
aprobetxatzen ari gara. Gainera, Maider ere joaten ari da eta Borja.
Beraz, Leirek eta Iratik lagunak dituzte igerilekuan eta
oso ondo pasatzen ari dira.
Asteburuan, igerilekuetara joateaz
gain, hondartzara ere joan gara. Igande osoan pasatu genuen Plentzian
eta, nahiz eta igandean eguraldia ez zen oso ona izan, ondo egon ginen. Kantauriko itsasoan
lehenengo bainua eman zitzaidan.
Bazkaltzera Kai Ederra joan ginen.
Gustatu zitzaigun eta itzuliko garela uste dut. Hurrengoan arroza
bogabantearekin eskatuko dugu, jantoki honetan plater hau ospetsua da
baina enkargatu behar da.
Aste honetan bero asko espero dugu. Beraz, arratsaldetan igerilekuetan egongo gara.
No hay comentarios:
Publicar un comentario