sábado, 7 de marzo de 2026

Cauterets

 1. Cauterets (2026/01/02)

Tradizioa bihurtu da Cauteretera etortzea. Egia esan, nahiko erosoa da eta egun hauetan giro polita dago herrian.

Pistetan elurra kili-kolo, ez asko, baina nahikoa. Gaur pixka bat elur egin du. Egun osoa skiatzen aritu gara, 9tatik 5etara. Beraz, apertamentura nekatuta heldu gara. Baina, tira, herriko azokan tartiflette erosi dugunez, indarrak berreskuratu ditugu.


2. Cauterets (2026/01/03)

Gaur gogorra izan da, goian elurra egin du, baina, behean euria. Beraz, 2 ordu eta piko pasa ondoren, erabat bustita amaitu dugu. Azkenean bazkaltzera apartamentura joatea erabaki dugu eta pistetara ez gara bueltatu. Hori bai, arratsaldean garagardoa hartu dugu tximinearen ondoan.


3. Cauterets (2026/01/04)

Eguna ona izan da. Egia da ikuspen gutxi egon dela, baina ondo ibili ahal gara. Beste alde batetik, tenperatura atzo baino baxuagoa izan da. Azkenean, ondo ibili gara ia egun osoa, azken partean ikuspena oso gutxi izan da eta 4:30etan apertamentura joan gara.


4. Cauterets (2026/01/05)

Zerua garbi-garbi atera da, oso polita. Hori bai, hotz handia, tenperatura -15 eta -9 artean ibili da. Beraz, bazkari luzea egin dugu, baina arrataldean 4:30tak arte egon gara pistetan.


Beno, azken eguna da, asko disfrutatu dugu eta garratzitsuena, lesiorik gabe.




No hay comentarios:

Publicar un comentario