domingo, 28 de abril de 2024

Les 3 Vallées

 1. Eguna (2024/03/30)

Berriro Val Thorens-ra etorri gara. Bidaia lasaia izan da, baina azken 5 km-tan elurra egiten hasi da eta ez da gelditu arratsalde osoan. Ikusiko dugu bihar zelan izango den estazioa.


2. Eguna (2024/03/31)

Gaur elurra egin du eta haize gogor ibili da. Horregatik, lasaitasunez hartu dugu eta 9:30 arte ez gara pistetara joan. Haizearen erruz aulki eta telekabina batzuk itxita zegoen. Beraz, estazioa mugatuta zegoen eta hori nabaritzen zen. Baina, ondo pasatu dugu eta ia bostak arte eskiatzen aritu gara.


3. Eguna (2024/04/01)

Eguna oso ondo hasi da, hodeirik gabe eta elur berria, gauean elurra egin baitu. Beraz, goizean asko disfrutatu dugu. Bazkaldu ondoren, eguraldia pixka bat hondatu da, baina ordu pare bat baino ez da iraun.

Egunaren azken zatian estazioko mendi altuenara igo gara, Cime de Caron. Izugarria da han egotea, nahiz eta gaur lainotuta zegoen eta ez zen asko ikusten.

4. Eguna (2024/04/02)

Goizeko lehenengo orduetan asko elurra egin du, baina gero gelditu da eta egun ederra izan dugu.

Courchevelera joan gara. Hau da, Les 3 Vallées zeharkatu dugu. Han bazkaldu dugu eta gero itzultzeko bidea hartu dugu.


Val Thorensera iritsi garenean, Ana eta Leire apartamentura joan dira. Irati eta biok, ordea, Cime de Caronera igo gara. Gaur bai, zerua garbi-garbi zegoen eta paisaia izugarria.


5. Eguna (2024/04/03)

Gaur ia egun osoan elurra egin du. Beraz, elurraren geruza erraldoia da pistetan. Hori bai, eskiatzeko elurraren kalitatea ere izugarria da.

Gu Val Thorens ingurutik ibili gara, ikuspena eskasa baitzen. Gustura egon gara, nahiz eta une batzuetan eguraldia pixka bat gogorra izan den.

6. Eguna (2024/04/04)

Gaur egun ederra atera zaigu: eguzkia, elur izugarria, ilar gutxi, bazkaria ederra...

Pista altuetatik ibili gara, han elurraren kaitatea onenagoa baita. Elurraren baldintzak pista kanpotik asko ibiltzen utzi digu. Gainera, bistak ederrak dira altuera horretatik. 


7. Eguna (2024/04/05)

Azken eguna eta bikaina. Eguraldia ederra egun osoan izan denez, ia ez gara gelditu. Atzo bezala pista altuetatik eskiatu gara, han elurraren baldintzak izugarriak baitira.


Asko disfrutatu ditugu 6 egunak eta, gainera, lesiorik gabe. Hori da garrantzitsuena eta, horregatik, jatetxe batera ospatzera joan gara

8. Eguna (2024/04/06)

Bueltatzeko bidaiaren eguna izan da gaur. Iaz bezala bi etapatan egingo dugu: lehenengoa, Narboneraino eta bigarrena, etxeraino. Lehenengoan dena ondo joan da eta arazorik gabe iritsi gara hotelera. Gelak hartu dugu eta laster afaltzera joan gara. Azkenik, koparen finala disfrutatu dugu. Oso ondo, Athletic txapelduna da eta!!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario