1. Eguna: Zurich hiria (2022/04/15)
Goiz-goiz jaiki gara hegazkina hartzeko. Hori bai, lehenengo ikuskizuna han izan da Alpes zeharkatzean. Mendiak zuri-zuri zegoenez, paisaia zoragarria ikusi dugu hegazkinetik. Gero, Zurich-ko aireportutik Hauptbahnhof-ra trenez joan gara.
Hauptbahnhof Zurich-ko geltoki zentrala da, hiriko puntu oso garrantzitsua eta non eta Turismo Bulegoa dagoen. Bulego horretan Zurich Card erosi dugu, hiritik mugitzeko oso erabigarria dela eta. Txartela horrekin poltsikoan apartamentura joan gara. Han maletak utzi ditugu eta berriro hiriko erdira joan gara, derrigorrezko bisita turistika egiteko.
Lehenik eta behin, ekialdeko aldetik ibili gara. Jakina, eraikinak eta kaleak oso politak dira, beste alde batetik, dendak, jatetxeak, kafetegiak oso galantak eta, batez ere, garestiak. Nire ustez, Zurich-ko katedrala ,Grossmünster, azpimarratzeko modukoa izan da. Baita inguruak ere oso ondo daude. Orokorrean, alde honetatik paseo guztia oso atsegina izan dela esango nuke.
2. Eguna: Teufen eta Sankt Gallen (2022/04/16)
Gaur jaio nintzen herrira joatea helburua izan da: Teufen. Horretarako, autoa alokatu behar izan dugu eta hara abiatu gara.
Hasieran, Zurich-tik irten garenean, pixka bat kostatu da asmatzea. Baina, gero ondo, eta ordu eta laurden nahikoa izan da Teufenera iristeko. Oroipen batzuk etorri zaizkit, beste batzuk ez. Baina, tira!! Esperientzia oso polita izan da.
Egin duguen lehenengo gauza izan da nire etxea bilatzea, baina auzoa aldatuta zegoen eta ez nago ziur ea aurkitu dugun. Baina, herritik buelta ona eman dugu eta, noski, eliza eta herri erdia ez da aldatu.
Gogoratzen nuen beste gauza bat supermerkatua zen. Jakina, aldatuta dago, baina leku berean dago eta erakusketa txiki batean kafea birrintzeko garai hartako makina gorde dute. Anari eta alabei makina horretaz askotan hitz egin diet. Izan ere, Anak ezagutu du eta nik uste dut hori zela guk etabiltzen genuena.
Supermerkatutik irten baino lehen cervelas erosi ditugu, horiek hemen saltxitxa oso ospetsuak dira. Are gehiago, gaur egun Galizian ere aurki daitezke, Suitzako emigranteek erosten dituztelako. Izan ere, nire arrebak amari Bartzelonatik Deriora ekartzen dizkio, amak ere "morriña de las cervelas" baitu. Jakina, guk kopuru galanta Lezamara eraman dugu.
Azkenik, elizaren ondoko jatetxe batean bazkaltzea erabaki dugu. Jakina, geu gara turista bakarrak hemen eta giroa eta itxura oso suitzarra da. Menu tipikoa jan dugu eta oso gustura egon gara. Gero amari argazkia bidali diot eta esan dit bere lehengusina han lan egin zuela orain dela 50 urte. Jakina, nik ez nuen gogoratzen, baina bai, konekzio handia dago gure familiaren eta Teufenen artean.
Arratsaldean Sankt Gallenera bisitatzera joan gara. Aitak beti esaten zigun erreferentziako hiria hori zela. Horrez gain, han bataiatu ninduten. Hiria oso atsegina da, katedrala oso polita, baita inguruko kaleak ere. Haien liburutegia Gisatasunaren Ondasuna dela nabarmendu behar da.
Hori izan da gure gaurko azken etapa. Hortik Zurich-ra itzuli gara. Eguraldia pixka bat hotsagoa izan da gaur, baina ondo, batzuetan eguzkia ikusi dut.
3. Eguna: Uetliberg (2022/05/17)
Uetliberg Zurich-ko hego-mendealdekoan dagoen mendi txiki bat da. Hiriko begiratoki galanta da eta esan daiteke hiria mugatzen duen mendilerro txikiaren hasiera dela. Jakina, leku aproposa da menditik oinez edo bizikletaz ibiltzeko.
Modu desberdinetan iritsi daiteke. Izan ere, trenez ia gailurrera ailegatzea posible da, baina gu hiru geltoki lehenago jaitsi gara oinez igotzeko.
Asfaltoko bidetik hasi gara, baina laster asfaltoa desagertu da eta mendiko bidea bihurtu da. Gure bidearen ondoan Hohensteinweg ikusten da, hau trineoz jaisteko pista bat da. Jakina, gaur jendea ez da trineoz jaisten ari, mendiko bizikletaz baizik.
Gailurrera iritsi baino lehen, azken geltoki trena ikusten dugu. Bai, mendi honetara trena aldapa handiak igo ditu. Izan ere, tren hau itsaspenaren trena Europako desnibel handiena gailendu duena da.
Goian izugarrizko bistak aurkitu ditugu: alde batetik, Zurich eta bere laku erraldoia, beste aldetik, Alpes Mendekate zoragarria. Argazki pilo bat egin dugu.
4. Eguna: Rheinfall eta Schaffhausen (2022/05/18)
Gaur Rin ibaiako urjauziak ikusteko txangoaren eguna izan da. Dirudienez, urjauzi hauek Europako handienak dira eta benetan harritu gaitu.
Ibaiaren ertzean Schloss Laufen gaztelua ikusi ahal izan dugu. Gazteluak 1.000 urte ditu eta orain jatetxe oso dotorea da. Hemendik ibaia zeharkatu dugu eta beste ertzetik paseo oso polita eman dugu. Ertz bietatik urjauzien izugarrizko bistak daude.
Jauziak eta inguruak ikusita eta hamabietan ere ez zirenez, Schaffhausenera bazkaltzera joatea erabaki dugu. Herri hau Alemaniarekin mugan dago eta gaur, Alemanian jai eguna denez eta eguraldia ederra egin duenez, Alemaniako jendez beteta zegoen.
Herriko enparantza batean bokatak bazkaldu ditugu. Eta gero derrigorrezko paseoa eman dugu. Herriko goi partean gaztelua dago eta handik bistak zoragarriak dira. Zurich-ra itzuli baino lehen Rinen ertzetik ibili gara berriro.
5. Eguna: Lezamara itzultzeko eguna (2022/05/19)
Maletak geltokiko konsignan utzi ditugu, aireportura 5ra arte ez dugulako egon behar. Beraz, ordu batzuk izan ditugu Zurich-tik buelta bat emateko. Hasieran katedralaren ondoko kaletik ibili gara, gero lakuaren ingurutatik.
Aireportura joan baino lehen, Zeughauskeller jatetxera joan gara. Jatetxe hori Suitzako jatetxe tipikoa denez, pentsatu dugu han bazkaltzea agur esateko ideia ona izango litzatekeela. Eta bai, oso ondo egon gara han.
Beno, Suitzarekin eta familiarekin zorra neukan eta, nire ustez, ordainduta geratu da. Alabak eta emazteak dagoeneko nire jaioterria ezagutzen dute eta oporrak zoragarriak izan dira.
No hay comentarios:
Publicar un comentario